Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 22

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Hitzaldien hirugarren txanda (22,1–27,23)
Elifaz
22
1 Orduan, Temango Elifazek hitz egin zuen:
Jainkoak bere erruengatik zigortu Job
2 «Gizakia Jainkoarentzat izaten ote onuragarri?
Zentzu onekoa bere buruarentzat da onuragarri!
3 Zer axola zaio Ahaltsuari zure zuzentasuna?
Zer irabazten du hark zure jokabide prestuaz?
22,3 Zer irabazten? 35,7; Lk 17,9-10. Ik. 19,4; 21,15+.
4 Berarekiko leial zarelako zentzarazten ote zaitu
edo horregatik eramaten ote auzitara?
22,4 Jainkoarekin auzitan 9,3+.
5 Ez ote zure gaiztakeria handia delako
eta amaigabeak zure erruak?
6 Arrazoirik gabe
gauzak bahituran hartzen zenizkien anaiei,
jantziak kentzen biluzik uzteraino.
22,6-9 zenbait bidegabekeria Ik. 29,11-17; 31,16-22; Mt 25,34-36.
22,6 gauzak bahituran hartu Ir 22,25-26; Dt 24,10-13; Ez 18,12.
7 Ez zenion urik ematen egarrituari,
eta bai ogia ukatzen gosetuari.
22,7 ogia ukatu 31,17; Is 58,7; Mt 25,42-43.
8 Gizon ahaltsu eta lurraldearen jabe,
bertan ezarritako pribilegiatua zinenez,
9 alarguntsak esku-hutsik bidaltzen zenituen,
umezurtzak gaizki hartzen.
22,9 alarguntsa, umezurtza Ir 22,20-21+. Ik. 24,3; 29,12-13; 31,16-17.
10 Horregatik inguratzen zaituzte lakioek,
bat-bateko izu-ikarek asaldatzen.
22,10 lakioak 18,8-10+. // izu-ikarak 6,4+.
11 Ilunpetan zaude ezer ikusi ezinda,
uholdeek azpiratua bezala.
Jobek Jainkoaren ahalmena ukatzen
12 «Ondo goian daude gero izarrak!
Bada, are gorago dago Jainkoa.
22,12 Jainkoa goian 1 Erg 8,27; Is 40,22; Koh 5,1.
13 Zuk diozu: “Zer daki Jainkoak?
Nola epai lezake hodeitzar beltzez beste aldetik?
22,13 Zer daki Jainkoak? Is 29,15; Sal 73,11; 94,7.
14 Hodeiz estalia dago eta ez du ikusten,
zerumugetan bakarrik ibiltzen da”.

15 «Antzinako bideari jarraitu nahi al diozu zuk ere,
gizatxarrek egindako berari?
22,15 Antzinako bidea Has 6,5+.
16 Garaia baino lehen eraman zituzten,
ibaiak ura bezala, haien oinarriak urtuta.
17 Esaten zioten Jainkoari: “Alde guregandik!
Zer egin diezaguke Ahaltsuak guri?”
22,17 Alde guregandik 21,14+.
18 Jainkoak bete zizkien etxeak ondasunez,
baina urruti zegoen harengandik
22,18 harengandik: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak niregandik dakar.
gaiztoen egitasmoa.
22,18 ondasunak Jainkoak emanak Dt 8,10-18; Os 2,10. Ik. 21,16.
19 Gaiztoen zoria ikustean, poztu egingo dira zuzenak,
errugabeek iseka egingo:
22,19 zuzenak ikusi eta poztu Sal 52,8; 107,42; Ap 18,20.
20 “Horra gure etsaiak deuseztatuak,
suak irentsi ditu horien ondasunak”.
Jobek bakeak egin behar Jainkoarekin
21 «Adiskidetu, beraz, eta egin bakeak Jainkoarekin;
horrela itzuliko zaizu zoriona.
22,21 egin bakeak Jainkoarekin 5,17-18; 8,5-6; Is 27,5. Ik. Erm 5,1+.
22 Onartu hark emandako irakaspena,
eta gorde bihotzean.
23 Urrutiratu bidegabekeria zeure etxetik,
itzuli Ahaltsuagana, eta leheneratu egingo zaitu.
22,23 Itzuli Ahaltsuagana Dt 30,2-10; 1 Erg 8,46-51; Is 44,22.
24 Bota urrea hautsetara,
Ofirko metala errekako uharrien artera.
22,24 Bota urrea Mt 6,19-21; 19,21.
25 Urrea baino hobea izango zaizu Ahaltsua,
zilarra baino baliotsuagoa.
22,25 Ahaltsua urrea baino hobea Sal 16,5+; Nk 3,24. Ik. 31,24.
26 Orduan, Ahaltsua izango da zure atsegina,
eta konfiantzaz begiratuko diozu.
22,26 Ahaltsua zure atsegina 27,10; Is 58,14; Sal 37,4.
27 Erregutuz gero, entzun egingo dizu,
eta zuk bete egingo dituzu hari eginiko promesak.
22,27 bete promesak Na 2,1; Sal 50,14+.
28 Zure egitasmoak arrakasta izango du,
eta bide argitsua izango da zurea.
29 Jainkoak apalarazi egiten ditu harroak,
eta apaltzen direnak salbatu.
22,29 harroak/apalak Is 2,11-17; 57,15; Sal 18,18; Es 33–35+.
30 Berak aterako du onik errugabea,
eta zu ere bai, zure jarduera garbia bada
22,30 22,29-30 tx.etako testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua.
».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7