Gaiztoek behartsuak zapaltzen
24
1 «Zergatik ez ote ditu Ahaltsuak zigor-egunak finkatzen
zintzoek ikusteko moduan?
2 Gaiztoek mugarriak aldatu
eta lapurtutako artaldeak larratzen dituzte. 24,2 mugarriak aldatu Dt 19,14; Os 5,10; Es 22,28.
3 Umezurtzaren astoa eramaten dute
eta alarguntsaren idia bahituran hartzen. 24,3-12 ahulei bidegabekeria egin 22,6-9+. 24,3 Umezurtza/alarguntsa 22,9+; Dt 24,17.
4 Behartsuak bide bazterrera botatzen dituzte,
dohakabe guztiak ezkutatzera behartzen. 24,4 dohakabeak ezkutatu Es 28,12.28.
5 Gizagaixo hauek, basamortuko basastoak bezala,
goizetik arratsera ibiltzen dira
beren umeentzako elikagai bila 24,5 Tx.eko testua ez da argia eta itzulpena gutxi gorabeherakoa. ;
6 inoren soroan galburuak biltzen dituzte,
gaiztoaren mahastian hondarrak;
7 biluzik ematen dute gaua,
jantzirik gabe, zerez estali ez dutela; 24,7 zerez estali ez dute Dt 24,12-13.
8 mendietako zaparradak blai egiten ditu,
non babesturik ez, eta harkaitzaren kontra jartzen dira.
9 Babesten dituenaren besoetatik eramaten dituzte umezurtzak,
dohakabeari bahituran hartzen haurra 24,9 haurra: Agian, tx. hau hobeto legoke 3aren ondoren, hau da, dohakabeen egoera deskribatzen hasi aurretik. Haurra ordez, zenbaitzuek gauzak edo jantziak itzultzen dute. .
10 Biluzik ibiltzen dira, jantzirik gabe;
gari-balak eraman behar eta, halere, goseak.
11 Inoren etxean egiten dute olioa;
dolarean mahatsa zapaldu eta, halere, egarri.
12 Hirian aieneka daude hilzorikoak,
laguntza eske garrasika zaurituak,
eta Jainkoak jaramonik ez bidegabekeria hauei! 24,12 laguntza eske garrasi Koh 4,1. // Jainkoak jaramonik ez Sal 94,5-7; Ap 6,10-11. Ik. 35,9-13.
Gaiztoek argia maite ez
13 «Gaizkileek argiari kontra egiten diote,
ez dituzte argiaren bideak ezagutzen,
ohituak daude argirik gabeko bideetara. 24,13 Gaizkileek argiari kontra 38,15; Jn 3,19-20.
14 Egunsentian jaikitzen da hiltzailea,
behartsua eta dohakabea hiltzen ditu.
Gauez ibiltzen da lapurra, 24,14 dohakabea hil Sal 10,8-9; 37,32.
16a ilunpetan etxeak zulatuz 24,16a 24,14 tx.aren ondoren jarri dugu 24,16 tx.aren lehen zatia, jarraipen hobea lortzeko (hiltzailea, lapurra, adulteriogilea, gauaren maitaleak). .
15 Iluntzearen zain dago adulteriogilea.
“Ez nau inork ikusiko” esan eta aurpegia estaltzen du. 24,15 adulteriogilea iluntzearen zain Es 7,9-10; Si 23,18.
16b Egunez gordeta egoten dira, ez dute argia maite 24,16a Txatalaren lehen zatia (16a) 14. tx.aren ondoren dator. .
17 Horientzat egunsentia gau iluna da,
ohituak baitaude iluntasuneko izuetara».
(Tzofar) 24,18 (Tzofar): Tzofarri egozten diogu 24,18-25 zatia, ez baitaiteke izan Joben diskurtsoaren zati. Hitzaldien hirugarren txanda (ik. 22,1) nahasturik iritsi zaigu, eta jatorrizkoan lau solaskideetako bat falta da hirugarren txandan, Tzofar hain zuzen. Agian, 24,18-25 zatiaren tokia 27,23 tx.aren ondoren egongo litzateke, Tzofarri ezartzen zaion hitzaldi-zatiaren ondoren. // lan egiten: Azken lerroaren testua eta esanahia ilunak dira jatorrizkoan.
Jainkoak gaiztoak deuseztatu
18 «Arin doa gaiztoaren bizitza, ontzia ur gainean bezala.
Madarikatua da haren ondarea herrialdean,
ez du inork haren mahastietan lan egiten.
19 Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala,
berdin Herio Leizeak bekataria. 24,19 Herio Leizeak bekataria irentsi Sal 49,15.
20 Amak ahaztu egingo du, harrak ahogozatuko,
ez du inork gogoratuko;
arbola bezala botatzen da bidegabekeria; 24,20 harrak jan Is 14,11. Ik. 17,14. // inork ez gogoratuko Is 26,14; Ez 21,37.
21 haurrik gabeko emakume agorra gaizki hartzen baitzuen
eta alarguntsari laguntzarik ematen ez.
22 Jainkoak bere indarrez jotzen ditu ahaltsuak;
hark ekitean, ez dute bizirik iraungo.
23 Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak,
baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea. 24,23 gaizkileak lasai 21,30+.
24 Alditxo baterako goratuak, kito berehala!
Landare zimelduak bezala erortzen dira,
galburuak bezala ebakitzen dituzte.
25 «Ez dela horrela? Nork gezurtatuko nau,
nork ezereztuko nire hitzak?»
|