JAKINDURIA (28,1-28)
Gizakiak ez du jakinduriaren berririk
28
1 Bada 28,1 Bada: 28. kap.a, Jakinduriaren laudorioa, Job eta lagunen arteko elkarrizketen eta Joben azken hitzaldiaren artean ezarria azaltzen da, inoren ahotan jarri gabe. Agian, poema hau aurrez aparte idatzia zegoen eta gerora erantsi zitzaion liburuari. mea-zulorik zilarra ateratzeko,
arragorik ere bai urrea garbitzeko.
2 Burdina lurzorutik ateratzen da
eta haitzak urtuz kobrea lortzen. 28,2 Burdina, kobrea Dt 8,9.
3 Gizakiak ilunpearen mugak hautsi ditu,
azken bazterrak, lurpe sakon ilunenak, arakatzen ditu.
4 Atzerritar jendeak mea-zuloak egiten ditu,
inor ibili gabeko tokietan kulunkatzen da 28,4 Tx.eko testua iluna da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa. .
5 Gain-azalean ogia ematen duen lurrak
sugarretan ditu bere erraiak; 28,5 lurrak ogia ematen Sal 104,14-15.
6 beraren harkaitzak zafiro-toki dira,
beraren hautsetan urrea aurkitzen da.
7 Harrapariek ez dituzte lurpeko bide horiek ezagutzen,
ezta saiek ere ikusten;
8 basapiztiak ez dira bertan ibiltzen,
lehoia ere ez da handik pasatzen.
9 Gizakiak, suharriari eskua ezarriz,
mendiak erroetatik iraultzen ditu;
10 harkaitzetan mea-zuloak eginez,
mineral baliotsuak aurkitzen.
11 Ibaien iturburuak agorrarazi
eta argitara ateratzen du ezkutuan zegoena.
12 Baina non aurkitu jakinduria?
Non du bere egoitza adimenak? 28,12 non aurkitu jakinduria? 28,20; Koh 7,23-24; Si 1,6; Ba 3,15.31.
13 Gizakiak ez daki zenbat balio duen,
eta ez da aurkitzen munduan.
14 «Ez daukat nik» dio Ur Leizeak,
«Ez dago nirekin» esaten du Ozeanoak.
15 Ez da urre garbiarekin trukatzen,
ezta zilarraz erosten ere. 28,15-19 jakinduria altxorrik baliotsuena Es 2,4+.
16 Urrerik finenak ez du haren baliorik,
ezta onize eder nahiz zafiroek ere.
17 Ezin da harekin urre edo diamanterik parekatu,
ezin da lortu urrezko bitxien truke.
18 Koral eta kristalak ez dira ezer haren ondoan;
hobe jakinduria eskuratu perlak baino.
19 Ezin da harekin Etiopiako topaziorik parekatu,
ezta urrerik garbiena ere.
Jainkoak bakarrik du jakinduriaren berri
20 Baina nondik dator jakinduria?
Non du bere egoitza adimenak?
21 Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago,
zeruko hegaztientzat gordeta.
22 Hondamen Leizeak eta Herioak esaten dute:
«Hari buruz zer edo zer entzun dugu, bai». 28,22 Hondamen Leizea, Herioa 26,6.
23 Jainkoak bakarrik daki jakinduriaren bidea,
hark du haren egoitzaren berri, 28,23 Jainkoak bakarrik daki Es 2,6; 8,27-30; Ba 3,32-35.
24 ortziaren mugetaraino iristen baita haren begirada,
zerupeko guztia ikustatzen du.
25 Haizeari indarra arautu
eta urei neurria finkatu zienean, 28,25 naturari legea ezarri 36,27-33; 38–39; Is 40,12-13.
26 euriari legea jarri zionean
eta tximistari eta trumoiari beren ibilbidea,
27 orduan ikusi eta baloratu zuen,
orduan arakatu eta finkatu. 28,27 baloratu eta finkatu Si 1,8-9.19.
28 Eta esan zion gizakiari:
«Jainkoarenganako begirunea 28,28 Jainkoarenganako begirunea: Ik. Es 1,7 oh. da jakinduria,
gaiztakeriatik urrutiratzea benetako ezaguera». 28,28 Jainkoarenganako begirunea Es 1,7+. // gaiztakeriatik urrutiratzea ezaguera Es 3,7+.
|