Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 29

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

JOBEN AZKEN HITZALDIA (29,1–31,40)
29
1 Jobek bere poemarekin jarraitu zuen:
Joben antzinako ongizate eta itzala
2 «Ai, bizi ahal banitu berriz iragan egunak!
Orduan, Jainkoak zaintzen ninduen,
29,2 Jainkoak zaintzen 1,10; 8,6; Sal 40,12.
3 haren kriseiluak argi egiten zuen nire gain,
argi harekin egiten nuen ilunpetan aurrera.
4 Sasoi oneneko egun haietan
lagun min nuen Jainkoa etxean,
29,4 Jainkoa lagun min Sal 25,14; Es 3,32.
5 oraindik nirekin zegoen Ahaltsua,
seme-alabak ere neure inguruan.
29,5 seme-alabak inguruan Sal 127,3-5; 128,3.
6 Ugari baino ugariago nuen esnea,
harkaitzek ere olio-errekak isurtzen zituzten
niretzat.
29,6 esnea ugari 20,17.

7 «Hiri-sarrerako plazarantz
29,7 Hiri-sarrerako plaza: Ik. Has 23,10 oh.
joan
eta batzarrean esertzean,
8 ni ikusi eta gazteek alde batera egiten zuten,
zaharrak altxatu eta zutik gelditzen.
29,8 zaharrak altxatu Ik. Lb 19,32.
9 Buruzagiak beren hitzaldiak eten
eta txintik esan gabe gelditzen ziren.
29,9 txintik esan gabe 21,5+; Jkd 8,10-12.
10 Handikien ahotsa ito egiten zen,
mihia ahosabaiari erantsita geratzen.

11 «Entzuten zidanak zorionak ematen zizkidan,
ikusten ninduenak bere onespena azaltzen;
12 laguntza ematen bainien premia zuen dohakabeari
eta nork babesturik ez zuen umezurtzari.
29,12-13 laguntza dohakabeari 6,14+; Sal 72,12. Ik. 22,9+.
13 Hondatua zegoenaren esker ona irabazten nuen,
alarguntsaren bihotza pozten.
14 Justiziaz jantzia nengoen,
zuzenbideaz estalia burutik oinetaraino.
15 Itsuaren begi bihurtu nintzen,
elbarriaren oin.
29,15 Itsuaren begi Lb 19,14.
16 Behartsuarentzat aita nintzen,
ezezagunaren auziaz ere arduratzen nintzen.
29,16 Behartsuarentzat aita Ik. Sal 68,6; Si 4,10. // ezezagunaz arduratu Es 29,7.
17 Zuzengabeari matrailezurra apurtzen nion
haginetatik harrapakina kentzeko.
29,17 Zuzengabeari matrailezurra apurtu Is 11,4; Es 30,14.

18 «Esaten nuen neure artean:
“Neure etxean hilko naiz, luzaroan biziko naiz
29,18 luzaroan biziko naiz: H.h., gehituko ditut egunak hondarra bezala. Beste zenbaiten iritziz, Fenix hegaztia bezala: alegiazko hegazti hau bere biziraupenagatik zen sonatua, eta gaztetzeko zuen ahalbideagatik.
,
19 sustraiak uretaraino iristen zaizkion
eta gauetan ihintza adarretan pausatzen zaion
zuhaitzaren antzera.
29,19 zuhaitzaren antzera Sal 1,1-3; 92,13-15.
20 Ez da nire aintza urrituko,
ezta nire indarrek huts egingo ere
29,20 ezta nire indarrek huts egingo ere: H.h., eta nire uztaia indartu egingo da nire eskuan.
”.
29,20 indarrek ez huts egingo Ik. 30,11; Has 49,24.

21 «Adi-adi entzuten zidaten,
isilik onartzen nire oharpenak.
29,21 isilik entzuten 29,9+.
22 Nik hitz egin ondoren, ez zuen inork erantzuten,
banan-banan jausten zitzaizkien gainera nire hitzak.
29,22 hitzak banan-banan jausten gainera Dt 32,2.
23 Euriaren esperoan bezala egoten zitzaizkidan zain,
udaberriko euria bezala edaten zituzten nire hitzak.
29,23 udaberriko euria bezala Es 16,15.
24 Irribarre egiten nienean, ia-ia ezin zuten sinetsi,
nire aurpegi argiaren irrikaz zeuden.
25 Haien buru jarri eta bidea erabakitzen nien,
erregeak bere gudarosteei bezala,
atsekabetuei adorea ematen dienak bezala.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7