Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 30

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Joben egungo egoera tamalgarria
30
1 «Orain, ordea, barre egiten didate
ni baino gazteagoek,
nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritziko
neure ardi-txakurrekin nahasteko ere.
2 Ezertarako ez nituen haien besoak,
zeharo ahulduak baitzeuden.
3 Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,
marraska ibiltzen ziren eremuan,
lur ilun idorretan.
4 Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,
isats-sustraiez elikatzen;
5 gizartetik kanporatuak ziren,
deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;
30,5 gizartetik kanporatuak 24,4-5.
6 harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,
30,6 harkaitz artean Ep 6,2; 1 Sm 13,6.
7 lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.
8 Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,
herrialdetik makilaka jaurtia.
30,8 izen gabeko jendea 1 Sm 25,10-11.

9 «Eta orain, koplak ateratzen dizkidate,
berorien burlagarri bihurtu naiz.
30,9 burlagarri 17,6; Sal 69,13; Nk 3,14.63.
10 Higuindu egiten naute, niregandik urrundu
eta aurpegira txu egiten.
30,10 aurpegira txu 17,6; Dt 25,9; Is 50,6.
11 Jainkoak indargabetu eta apaldu egin nauenez,
ez didate batere begirunerik.
30,11 Jainkoak indargabetu Ik. 29,20+.
12 Ondoan ditut denak batera,
bideak prestatzen nire hondamenerako
30,12 Tx.eko testua ez da argia. Hebreerazkoak bi hitz gehiago ezartzen ditu bi lerroen artean; honela itzul daitezke: oinak kolokarazten dizkidate.
;
13 ihesbidea ixten didate, ni galtzen saiatzen dira,
inoren laguntza-beharrik ez dutelarik.
14 Zirriztu zabaletik oldartzen zaizkit
erasoka burrundaratsu gainera
30,14 Tx.aren bigarren lerroa honela ere itzuli ohi da: hondakin artean/azpian bueltaka.
.
15 Izu-ikarak menpean hartzen nau,
haizea bezala desagertzen nire duintasuna,
hodeia bezala ezerezten nire ongizatea.
30,15 Izu-ikarak menpean 6,4+.
16 Orain, biziak ihes egiten dit,
estu eta larri bizi naiz atsekabez.
17 Gauez, hezurretaraino zulatuta saminez,
etengabeko oinazeak izaten ditut.
18 Nire larruazala
30,18 Nire larruazala: H.h., Nire jantzia; tx. osoa iluna da.
erabat desitxuratua dago,
gaitzez estalia tunikaz bezala.
19 Lokatzetan murgildua nago,
hona hemen ni hauts eta errauts bihurtua.

20 «Nik deiadar egin
eta zuk, Jainko, ez didazu erantzuten,
aurrean jarri eta begirada zorrotza botatzen didazu.
30,20 Deiadar egin eta ez erantzun 13,22; 19,7. Ik. Is 58,9; Sal 22,25.
21 Nire borrero bihurtu zara, gogor erasotzen didazu ukabilka.
30,21 Jainkoak eraso 10,17+.
22 Airean eramaten nauzu, haizeaz eta ekaitzaz astintzen.
23 Badakit heriotzara naramazuna, bizidun guztien elkartokira.
30,23 bizidunen elkartokira Has 3,19; Sal 82,7; Koh 3,20.

24 «Ez al du pertsonak eskua luzatzen hondatzear dagoenean,
eta laguntza eske garrasi egiten?
30,24 Tx.eko testua zaila da eta esanahia zalantzazkoa.
25 Ez al dut, bada, negar egin zoritxarrekoarekin
eta erruki izan behartsuari?
30,25 errukia behartsuentzat 29,12-13+; Sal 35,14-15; Erm 12,15.
26 Zorionaren zain, eta zoritxarra etorri zait;
argia itxaroten, eta iluntasuna iritsi.
30,26 argia itxaron, eta iluntasuna Is 59,9; Jr 8,15. Ik. 3,9; 18,18.
27 Irakiten dut barrua,
atsekabe-egunak heldu zaizkit.
30,27 Irakiten barrua Jr 4,19; Sal 38,8; Nk 1,20; 2,11.
28 Kopetilun nabil, eguzki-argitik urrun;
batzarrean jaiki eta deiadar egiten dut.
29 Txakalen kideko bihurtu naiz,
ostruken
30,29 Txakala eta ostruka zoritxarreko animaliak dira, maiz eremuak eta hondakinak bizileku dituztenak.
lagunarteko.
30,29 Txakalen kideko Mi 1,8; Sal 102,7-8.
30 Belztu eta erori egiten zait larruazala,
hezurrak ere bai sukarraz.
30,30 larruazala, hezurrak sukarraz Sal 102,4-6; Nk 3,4; 4,8.
31 Nire zitara doluminez dago,
txirula negarrez.
30,31 zitara doluminez Am 8,10; Nk 5,15.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7