Joben bigarren erantzuna (42,1-6)
42
1 Orduan, Jobek erantzun zion Jaunari:
Job esandakoaz damutu
2 «Badakit dena dezakezula zuk,
ez dagoela ezinezko egitamurik zuretzat. 42,2 dena dezakezu Mt 19,26+.
3 Zeuk esana da:
“Nor da nire egitasmoa isilarazi nahi duena,
ezer jakin gabe?”
Bai, jakin gabe hitz egin dut
ulertezin ditudan misterioei buruz. 42,3 egitasmoa isilarazi 38,2+. // ulertezin ditudan misterioak 11,5-6.
4 Esan nuen: “Entzun, hitz egingo dizut eta;
nik galdetu egingo dizut eta zuk irakatsi”.
5 Entzutez bakarrik ezagutzen zintudan;
orain, neure begiz ikusi zaitut! 42,5 neure begiz ikusi 19,26+.
6 Beraz, damutzen naiz esandakoaz,
hauts eta errautsetan eseria». 42,6 damutzen naiz 40,4. Ik. 27,6+. // hauts eta errautsetan 2,8.12+; Dn 9,3.
EPILOGOA (42,7-17)
Lagunak gaitzetsiak
7 Jobi hitz egin ondoren, Temango Elifazi esan zion Jaunak: «Sumindua nago zure eta zure bi lagunen aurka, ez baituzue nitaz zuzen hitz egin, nire zerbitzari Jobek egin duen bezala. 42,7 nitaz zuzen hitz egin 13,7-10. // Jobek bezala 27,4+.
8 Beraz, hartu orain zazpi zekor eta zazpi ahari, joan Jobengana eta eskaini erre-oparia zeuen alde. Nire zerbitzari Jobek zuen alde erregutuko du. Nik haren erregua onartu egingo dut, eta ez zaituztet zeuen zentzugabekeriaren arabera zigortuko, nitaz zuzen hitz egin ez duzuen arren, nire zerbitzari Jobek egin duen bezala». 42,8 erre-oparia 1,5. Ik. Zen 23,1.29. // Jobek zuen alde erregutu Ez 14,20. Ik. Has 18,22+.
9 Jaunak esana egitera joan ziren Temango Elifaz, Xuaheko Bildad eta Naamako Tzofar, eta Jaunak Joben erregua onartu egin zuen. 42,9 Jaunak erregua onartu Has 20,7; Zen 14,20; Is 53,12.
Job lehengoratua
10 Jobek bere lagunen alde erregu egin ondoren, Jaunak egoera aldatu egin zion eta lehengo ondasunak bikoiztu.
11 Anai-arrebak eta lehengo ezagunak etorri zitzaizkion ikustera, berarekin otordua egin zuten etxean eta Jaunak bidalitako atsekabe guztiarengatik dolua agertu zioten eta kontsolatu. Bakoitzak dirua eta urrezko eraztun bana eman zizkioten. 42,11 Anai-arrebak eta ezagunak itzuli Ik. 19,13+; Es 14,20. // dolua agertu 2,11; Has 37,35; Jn 11,19. Ik. 15,11+.
12 Aurrekoetan baino ere oparoago bedeinkatu zuen Jaunak Job bere ondorengo urteetan: hamalau mila ardi, sei mila gamelu, mila idi-pare eta mila asteme izan zituen. 42,12 oparoago bedeinkatu Jaunak Dr 8,16; St 5,11.
13 Zazpi seme eta hiru alaba ere izan zituen.
14 Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi 42,14 Lurrinontzi: Hirugarren alabaren izenaren esanahia ez da segurua. .
15 Ez zegoen herrialde osoan Joben alabak baino emakume ederragorik; eta nebak bezalaxe, oinordeko egin zituen 42,15 oinordeko egin zituen: Israeldar zuzenbidearen kontrakoa da hau. Zen 27,1-11 zatiak dioenez, semerik ez zenean bakarrik eskura zezaketen alabek oinordekotza. Jobek.
16 Geroztik, ehun eta berrogei urtez bizi izan zen Job, eta bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belaunaldia arte ikusi ahal izan zituen.
17 Zaharturik eta urtetsu hil zen Job. 42,17 Zaharturik eta urtetsu 5,26; Has 25,8.
|