Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 6

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Job
6
1 Jobek erantzun zuen:
Job atsekabez betea
2 «Pisatu ahal izango balitz nire atsekabea
eta denak batera jarri ene zoritxarrak,
3 itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete;
horregatik dira hain neurrigabeak ene hitzak.
4 Ahaltsuaren geziak sartu dira niregan
eta beraien pozoia barneratu zait.
Jainkoak izu-ikaraz egin dit eraso.
6,4 Ahaltsuaren geziak 7,20; 16,12-13; Sal 38,3; Nk 3,12. // izu-ikaraz eraso 9,34; 13,21; 22,10; 30,15; Sal 88,16-17. Ik. 7,14+.
5 Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean
edo idiak marruma zer janik baldin badu?
6 Gatzik gabe jaten al da janari zozoa
edo gusturik hartzen al zaio zapore gabekoari?
7 Nire zintzurrak ukitu nahi ez zuena,
hori dut orain elikagai nardagarri
6,7 nardagarri: Tx.aren interpretazioa zaila da. Agian, bere egoeran bizitza janaria bezain gogaikarri zaiola adierazten du.
.
Jobek heriotza eskatu Jainkoari
8 «Beteko ahal da eskatzen dudana,
emango ahal dit Jainkoak espero dudana!
9 Ai, Jainkoak suntsituko banindu
eta bere eskuaz desegin!
6,9 Jainkoak suntsituko banindu 3,21+; Zen 11,15.
10 Horrek arindu egingo ninduke.
Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan,
ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.
6,10 Santuaren hitzei uko egin Dt 6,6-9; Sal 78,1-7.
11 Nondik, bestela, itxaroten jarraitzeko indarra?
Zer helburu dut, pazientzia izateko?
12 Ez dut harkaitzaren sendotasunik,
ez da brontzezkoa nire haragia.
13 Ez dut neure barnean sostengurik aurkitzen,
ez dut inolako laguntzarik.
Lagunek huts egin Jobi
14 «Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du,
Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko
6,14 Tx.eko testua ez da argia eta antzinako itzulpenek ere era desberdinetan dakarte.
.
6,14 lagunaren gupida 19,21; 29,12-13; 31,16-20; 1 J 3,17.
15 Ni anaiek ere traizionatu egin naute,
urik gabe gelditzen diren errekek bezala.
6,15 urik gabeko erreka Jr 15,18. Ik. Jr 2,13.
16 Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian,
goian elurrak urtzean;
17 baina lehen beroaldian agortu egiten dira,
udaminean ubidetik desagertzen.
18 Karabanak bidetik okertu egiten dira:
erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.
19 Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,
Sabako
6,19 Tema: Ipar Arabiako oasia da (Has 25,15; Is 21,14). // Saba: Ik. 1 Erg 10,1 oh.
bidaiariak haren esperoan dabiltza,
20 baina huts egiten die konfiantzak:
hara iritsi, eta ezer ez!
21 Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue:
nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.
22 Eskatu al dizuet inoiz ezer
eta zuen dirua nire alde emateko esan,
6,22 Eskatu al dizuet ezer Jr 15,10.
23 etsaien eskupetik libratzeko
edo tiranoen menpetik askatzeko?
24 Argi nazazue, eta isildu egingo naiz.
Esadazue zertan nagoen oker!
6,24 zertan nagoen oker 10,2; 13,23. Ik. Sal 19,13.
25 Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa?
Baina zer da zuek kritikatzen duzuena?
26 Nire hitzak kritikatzen dituzue,
haizeak daramatzan etsipenak hartuaren hitzak direlarik.
27 Umezurtza ere zotz egingo zenukete zuek,
laguna ere saldu.
28 Ea! Begira aurrez aurre:
gezurra esango al dizuet, bada, aurpegira?
29 Beraz, segi dezagun; baina maltzurkeriarik ez!
Jarrai dezagun, nire zuzentasuna dago auzitan eta.
30 Maltzurkeria al dut ene mihian?
Ez al naiz, bada, hitzak
6,30 hitzak: Komunzki txarkeria itzuli ohi da.
bereizteko gauza?
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7