Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Job 9

Job :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42

Job
9
1 Jobek erantzun zuen:
Jainkoa gizona baino indartsuagoa
2 «Bai, badakit horrela dela,
gizakiak ez duela arrazoi Jainkoaren kontra.
9,2 gizakiak ez du arrazoirik 4,17+.
3 Harekin eztabaidan hasi nahi badu,
mila argudiori ezin izango dio bakar batez ere erantzun.
9,3 Jainkoarekin eztabaidan 9,33; 13,3.18-19; 22,4; 33,13; 40,2-5.7-8; Jr 2,9.29.
4 Jakinduriaz edo indarraz hornitua izanda ere,
nork egingo dio aurre eta kaltegabe gelditu?

5 «Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak,
irauli egiten ditu bere haserrean;
6 lurra bere oinarrietatik astintzen du,
eusten dioten zutabeak dardararaziz.
9,6 Jainkoak lurra astindu Is 13,13; Sal 75,4; 114,7; Heb 12,26.
7 Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen,
izarrak ezkutuan uzten ditu.
9,7 eguzkia ez da ateratzen Jl 2,10; Am 8,9.
8 Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruak
eta oinpean hartzen itsasoko uhinak.
9,8 zeruak zabaltzen Is 40,22+; Jr 10,12.
9 Berak sortzen ditu konstelazio
eta zeruko izar-multzo
9,9 konstelazioak, izar-multzoak: Konstelazioak beren izenez datoz jatorrizkoan, baina ez da segurua zein zein den. Ohiko interpretazioaren arabera, Hartz Emea, Orion, Pleiade eta Hegoaldeko Ganbarak lirateke (ik. Am 5,8).
guztiak.
9,9 konstelazioak sortzen 38,31-32; Am 5,8.
10 Ulermena gainditzen duten mirariak egiten ditu,
gauza harrigarriak, ezin konta ahala.
9,10 Ik. 5,9+.
11 Neure ondotik bera igaro eta ez dut ikusten,
ondo-ondotik pasatu eta ez naiz konturatzen.
9,11 Jainkoa sumaezina 23,3.8-9; 35,14. Ik. Ir 33,20+.
12 Zerbait hartzen badu, nork esan itzultzeko?
Nork esango berari: “Zertan zabiltza?”
9,12 Zertan zabiltza? 11,10; Jkd 12,12.
13 Jainkoak ez du bere suminean amore ematen,
bere oinpean hartzen ditu Rahab-en
9,13 Rahab: Ik. 7,12 oh. Rahab Ozeanoaren pertsonifikazioa da.
indarrak.
9,13 Rahab 26,12; Is 51,9; Sal 89,11.
Jainkoak bere arrazoia ezartzen
14 «Ni izango ote naiz, bada, erantzungo diona?
Nik aurkituko ote argudioak beraren aurka?
9,14 Jainkoari erantzun 9,32; 23,1-7; 40,1-5; Koh 6,10; Erm 9,20.
15 Arrazoia badut ere, ez diot erantzungo;
neure salatzaileari erregutu behar ote?
16 Nik dei egin eta hark erantzungo balit ere,
ez dut uste nire erreguari jaramon egingo liokeenik.
17 Berak bainau ekaitzaz zanpatu,
berak dizkit arrazoirik gabe zauriak ugaldu,
9,17 ekaitzaz zanpatu 38,1; 40,6.
18 arnasa hartzen ere ez dit uzten
eta saminez asebetetzen nau.
9,18 ez dit arnasa hartzen uzten 7,19+.
19 Indarrera jo? Bera da indartsuena.
Zuzenbidera? Nork egin nire alde testigantza?
20 Zuzena banintz ere,
haren ahoak
9,20 haren ahoak: Hebreerazkoak nire ahoak dakar.
kondenatu egingo ninduke;
errugabea izanik ere, maltzur agerraraziko.
9,20 Zuzena/errugabea 10,15.
21 Errugabea al naiz? Neuk ere ez dakit.
Nazkatua nago bizitzaz!
22 Dena berdin da! Sarritan esan izan dut:
Errugabea nahiz erruduna suntsitzen ditu Jainkoak.
9,22 zori berdina Koh 9,2-3.
23 Ezbeharrez bat-batean heriotza gertatzen bada,
barre egiten du hark errugabearen zoritxarraz.
24 Herrialde bat gobernari gaiztoen esku dagoenean,
nork estaltzen ditu hango epaileen begiak,
berak izan ezik?
Alferrik da Jainkoari aurre egitea
25 «Korrikalaria baino bizkorrago doaz nire egunak:
zoriona ikusi gabe doaz ihesi,
9,25 egunak bizkor 7,6-7+.
26 ihizko ontziak bezain arin,
arranoa harrapakinaren gainera bezala.
27 Neure buruari “Ahaztu atsekabea,
alaitu aurpegi hori”, esaten badiot
28 oinaze guztien beldur jartzen naiz,
ongi baitakit ez nauela errugabetzat hartuko.
9,28 errugabetzat hartu Ik. 8,6; 10,2.
29 Eta gaitzetsia izan behar badut,
zertarako nekatu alferrik?
30 Nahiz elur-uraz garbitu,
nahiz eskuak lixibaz igurtzi,
9,30 elur-uraz garbitu Is 1,18; Jr 2,22; Sal 26,6; 51,9.
31 lokatzetan murgilduko ninduke
eta neure jantziek ere nire nazka izango.

32 «Jainkoa ez da ni bezala gizon, erantzun diezaiodan
edota biok auzitara joateko.
9,32 Jainkoari erantzun 9,14+. // elkarrekin auzitara 9,3+.
33 Gu bion artean auzia erabaki lezakeen artekaririk balego,
34 Jainkoaren makila kenduko lidake gainetik
eta harenganako izuak ez ninduke ikaratuko.
9,34 Jainkoaren izua 6,4+.
35 Orduan, bai, beldurrik gabe hitz egingo nuke.
Baina hori ez da horrela,
eta neurez bakarrik behar dut baliatu.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7