Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Judit 10

Judit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Judit etsaien kanpalekura
10
1 Israelen Jainkoari egindako oihua eta otoitza bukaturik, 2 jaiki, bere mirabeari dei egin, eta larunbatak eta jaiegunak igarotzen zitueneko geletara jaitsi zen Judit. 3 Erantzi zituen soinean zeramatzan zakukia eta alargun-jantzia, bainatu, gorputza usainki gozo bikainez igurtzi, ile-adatsa apaindu eta xingolaz lotu eta beraren senar Manases bizi zelarik eraman ohi zuen jaietako soinekoa jantzi zuen. 4 Jantzi zituen sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere: bere bitxi guztiak. Apain-apain jarri zen, ikusiko zuten gizonak liluratzeko eran.
10,4 bere bitxi guztiak Is 3,18-23.
5 Gero, ardo-zahagia eta olioz beteriko pegarra eman zizkion Juditek mirabeari; bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta
10,5 ogiak eta gazta: Zenbait eskuizkribuk ogi garbiak dio.
sartu eta, gauza guztiak ongi bildu ondoren, mirabeari eman zizkion horiek ere. 6 Eta Betuliako atera abiatu ziren. Han aurkitu zituzten zain Ozias eta hiriko arduradun ziren Kabris eta Karmis.
10,6 ateetan 8,33.
7 Judit itxuraldaturik eta soineko bikainez jantzia ikustean, erabat harriturik gelditu ziren Juditen edertasunaz eta esan zioten:
10,7 Juditen edertasuna 8,7; 10,14.19.23; 11,21; 16,6.9.
8 «Gure arbasoen Jainkoak izan zaitzala begiko eta lagun diezazula zeure asmoak betetzen, israeldarron osperako eta Jerusalemen aintzarako!»
9 Juditek, Jainkoa gurtu ondoren, esan zien: «Agindu atea irekitzeko, eta esan didazuen horixe egitera aterako naiz».
Eta Juditek eskatu bezala, atea irekitzeko agindu zieten arduradunek gazteei. 10 Ireki zutenean, atera zen Judit bere mirabearekin. Hiriko gizonak begira egon zitzaizkion, maldan behera joan eta harana igaro bitartean. Handik aurrera ez zuten ikusi.
11 Haranean aurrera zuzen zihoala, asiriar aurre-talde bat atera zitzaion bidera. 12 Juditi heldu eta galdetu zioten:
–Zein herritakoa zara?
Juditek erantzun zien:
–Hebrearra naiz, eta ihesi noa beraien artetik, zuek laster irentsiko dituzuelako.
10,12 irentsi 5,24.
13 Zuen gudarostearen buru den Holofernesengana noa egiazko berriak ematera; gizon bakar baten bizia ere galdu gabe, lurralde menditsu honen jabe egiteko bidea adierazi nahi nioke.
14 Gizon haiek, Juditen hitzak entzun eta hain ederra iruditu zitzaien aurpegia ikusirik, esan zioten:
15 –Bizia salbatu duzu, gure jaunarengana berehala jaistea erabakiz. Zoaz, bada, beraren oihal-etxolara; gutariko batzuek lagunduko dizute berarenganaino. 16 Beraren aurrera heltzean, ez izan beldurrik eta adierazi esan diguzuna, ongi hartuko baitzaitu.
17 Beren arteko ehun gizon hautatu zituzten, Judit eta mirabeari lagun egin eta Holofernesen oihal-etxolara eraman zitzaten. 18 Emakumea zetorrela zabaldu zenean, istilua sortu zen kanpaleku osoan. Gudariak emakumearen inguruan bildu ziren, Judit Holofernesen oihal-etxolaren aurrean zegoen bitartean, gudalburuari beraren berri eman zain.
10,18 kanpalekua 7,12.
19 Harrituak zeuden emakumearen edertasunaz eta, berarengatik, miretsi egiten zituzten israeldarrak, elkarri esanez: «Gutxiets ote daiteke honelako emakumeak dituen herria? Huts ederra izango litzateke horietako gizon bakar bat ere bizirik uztea! Mundu osoa liluratuko lukete bizirik geldituek!»
20 Atera ziren Holofernesen oihal-etxolako zaintzaileak eta ofizialak, eta sartu zuten barrura Judit. 21 Sabaidun ohean zegoen etzana Holofernes; ohe-sabaia purpura eta urrez egina zen, esmeraldaz eta harribitxiz apaindua. 22 Juditen berri eman ziotenean, atera zen Holofernes sarreraraino, zilarrezko kriseiluz aurretik argi egiten ziotela. 23 Judit Holofernesen eta ofizialen aitzinera heldu zenean, harrituak gelditu ziren denak haren aurpegi ederra ikusirik. Judit ahuspeztu egin zen Holofernesen aurrean, baina zerbitzariek zutiarazi egin zuten.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7