Judit Jaunarekiko leial
12
1 Judit zilarrezko ontziak zeuden gelara eramateko agindu zuen Holofernesek eta bere janari-edarietatik emateko.
2 Juditek, ordea, esan zuen:
–Ezin dut hori jan, Jainkoaren legearen kontra huts egin nezake eta. Neuk ekarritakoa jango dut. 12,2 ekarritakoa jango 10,5.
3 Holofernesek galdegin zion:
–Eta zuk ekarri dituzun janariak ahitzean, non bila ditzakegu horrelakoak? Ez baitugu zure herritarrik gure artean.
4 Juditek erantzun zion:
–Zure biziarengatik, ene jauna! Zure mirabe honek ekarritako guztia jan baino lehen beteko du Jaunak nire eskuz, berak erabakia.
5 Holofernesen ofizialek oihal-etxolara eraman zuten eta Juditek lo egin zuen gauerdia arte. Egunsentiko guardia-aldaketaren orduan jaiki 12,5 jaiki Sal 119,62.147-148.
6 eta mandatu hau bidali zion Holofernesi: «Agindu ezazu utz diezaiotela zure mirabe honi otoitz egitera ateratzen». 12,6 otoitz egitera Sal 63,7; Jkd 16,28.
7 Eta ateratzen uzteko agindu zien Holofernesek bere zaintzaileei.
Hiru egun egin zituen Juditek asiriarren kanpalekuan. Gauero Betuliako sakanera jaisten zen eta kanpaleku ondoko iturrian bainatzen.
8 Berriro igotzean, otoitz egiten zion Jaunari, Israelen Jainkoari, bidean gida zezan, israeldarrei garaipena emateko. 12,8 bidean gida zezan Es 3,6.
9 Garbikuntza eginik 12,9 Garbikuntza eginik: Atzerritarrekin harremanak dituelako gertatzen da Judit garbikuntzak egin beharrean (7. tx.). , oihal-etxolara itzuli eta bertan egoten zen arratsaldeko janaria ekartzen zioten arte. 12,9 arratsaldeko janaria 8,6.
Judit Holofernesen otorduan
10 Laugarren egunean afaria eman zien Holofernesek bere zerbitzariei, baina ez zuen funtzionario bat ere gonbidatu.
11 Eta beraren arazo guztiak zeramatzan arduradunari, Bagoari, esan zion: «Zoaz zeure ardurapean duzun emakume hebrearragana eta konbentzi ezazu gurekin jan eta edatera etor dadin.
12 Lotsagarri izango bailitzateke halako emakumeari joaten uztea berarekin harremanik izan gabe. Amore emanarazten ez badiogu, iseka egingo digu 12,12 iseka egingo digu: Zenbait eskuizkribuk egingo diogu dio. ».
13 Holofernesen aurretik alde egin, Juditengana joan eta esan zion Bagoak:
–Ez izan zalantzarik, emakume eder horrek, nire jaunarengana joateko. Ohoratu egin nahi zaitu. Gurekin jan eta edango duzu alaikiro; horrela, Nabukodonosorren jauregian bizi diren emakume asiriarren antzera biziko zara. 12,13 Nabukodonosorren jauregian 11,23.
14 Juditek erantzun zion:
–Nor naiz ni neure jaunari ezetza emateko? Atsegin duen guztia egiten lehiatuko naiz eta pozgarri izango dut hori bizitza guztian.
15 Jaiki zen Judit eta soineko eta emakume-apaindura guztiak jantzi zituen. Beraren mirabeak, aurrez sarturik, ardi-larrua zabaldu zuen lurrean Holofernesen aitzinean. Ardi-larrua Bagoak Juditi emana zen, beraren gainean etzanik jateko egunero erabil zezan. 12,15 apaindura guztiak 10,4.
16 Sartu zen Judit eta etzan zen lurrean. Bihotza taupaka hasi eta barrua dardaratu egin zitzaion Holofernesi, eta berarekin elkartzeko irrika sutu zitzaion. Izan ere, ikusi zuen egun beretik, emakume hura beregana erakartzeko egokiera bila zebilen.
17 Holofernesek esan zion:
–Edan ezazu eta poztu gurekin.
18 Juditek erantzun zion:
–Edango dut, bai, ene jauna; hauxe baitut neure bizitzako egunik handiena.
19 Eta mirabeak prestatu ziona harturik, Holofernesen aitzinean jan eta edan zuen.
20 Holofernes pozez gainezka zegoen Juditengatik eta izugarri edan zuen, bere bizitza osoan inoiz edan zuen baino gehiago.
|