Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Judit 13

Judit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Juditek Holofernes hil
13
1 Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren. Bagoak itxi egin zuen oihal-etxola kanpoaldetik, laguntzaileak jaunaren aurretik irtenarazi ondoren. Eta denak ohera joan ziren, gehiegi edateagatik leher eginak baitzeuden. 2 Judit eta Holofernes bakarrik gelditu ziren oihal-etxolan. Holofernes bere ohean etzana zegoen, ardotan blai. 3 Juditek esana zion mirabeari logelaz kanpora egoteko bera irten zain, egunero bezala, otoitz egitera
13,3 otoitz egitera: Ik. 12,5-7.
aterako zela eta. Gauza bera esana zion Bagoari ere.
13,3 otoitz egitera 12,6.
4 Denak alde eginak ziren, beraz, handik; ez zen inor ere gelditu logelan, ez handirik, ez txikirik. Juditek, Holofernesen ohe ondoan zutik, otoitz hau egin zuen bere baitan: «Jauna, Jainko ahalguztiduna, une honetan begira onez Jerusalemen aintzarako egingo dudanari.
13,4 Jerusalemen aintza 10,8; 15,9.
5 Hauxe baita zure herri aukeratuaren alde egiteko, nire asmoa betetzeko eta gure aurka jaiki diren etsaiok hondatzeko ordua».
13,5 zure herri aukeratua Dt 4,20; 9,29; Sal 94,14. // etsaiak hondatu Ir 15,6; Si 36,6-12.
6 Ondoren, Holofernesen burualdean zegoen ohe-zutaberaino joan, beraren ezpata hartu, 7 ohera hurbildu, Holofernesi buruko ileetatik heldu eta esan zuen: «Jauna, Israelen Jainkoa, emadazu indarra une honetan!»
13,7 emadazu indarra Sal 138,3.
8 Eta bere indar guztiaz Holofernesi lepoan bi zartada eman eta burua moztu zion.
13,8 zartada Ep 4,21. // burua moztu 1 M 7,47; 2 M 15,30.
9 Gero, gorpua biraka ohetik kanpora bota, zutabeetako oihalak kendu eta atera egin zen berehala. Juditek mirabeari eman zion burua
13,9 oihalak 10,21.
10 eta honek janari-zorroan sartu zuen. Eta bi emakumeak batera atera ziren oihal-etxolatik, ohi zuten bezala, otoitz egitera. Kanpalekua zeharkatu, sakana inguratu eta, maldan gora igoz, Betulia hiriko ateetara heldu ziren.
13,10 janari-zorroa 10,5.
Judit Betuliara itzuli
11 Urrutitik, Juditek oihu egin zien atezain zeudenei: «Ireki, ireki atea! Geurekin dugu Jainkoa, eta erakusten du oraindik ere bere kemena Israelen alde eta bere indarra etsaien aurka, gaur bertan egin duen bezala».
13,11 Geurekin dugu Jainkoa Is 8,10; Erm 8,31.
12 Hiriko gizonek, Juditen ahotsa entzutean, ateetara lasterka jaitsi eta dei egin zieten hiriko arduradunei. 13 Denak etorri ziren lasterka, txikienak eta handienak, sinestezina iruditzen baitzitzaien Judit itzuli izana. Ireki zuten atea, hartu zituzten bi emakumeak eta, argi egiteko sua pizturik, inguratu egin zituzten.
14 Juditek esan zien ahots handiz: «Goretsazue Jainkoa, goretsi! Goretsazue Jainkoa, ez baitio ukatu bere errukia Israeli. Gaur gauean, nire eskuz, hondatu egin ditu etsaiak».
13,14 bere errukia Sal 66,20.
15 Gero, burua zorrotik atera, denei erakutsi eta esan zien: «Hona hemen, asiriar gudarostearen gudalburu nagusia zen Holofernesen burua! Eta hona beraren ohe-sabaiko oihalak: hauexen azpian zetzan, erabat mozkortua. Emakume baten eskuz jo eta hil du Jaunak.
13,15 denei erakutsi 2 M 15,32. // Emakume baten eskuz 9,10+.
16 Neure bidean zaindu nauen Jaun biziarengatik diotsuet nire aurpegiak liluratu duela Holofernes, bere kalterako; baina ez duela nirekin ni lohitu eta lotsaraz nazakeen bekaturik egin». 17 Jende guztia zeharo txunditua gelditu zen eta, makurturik, Jainkoa gurtu zuten, denek batera esanez: «Goretsia zu, gure Jainko hori, zuk suntsitu baitituzu gaur zeure herriaren etsaiak!»
18 Oziasek esan zion Juditi: «Bedeinka zaitzala, ene alaba, goi-goiko Jainkoak lurreko emakume guztien gainetik; goretsia zeru-lurrak egin zituen Jainko Jauna, berak gidatu baitzaitu gure etsaien nagusiaren burua moztera.
13,18 Bedeinka zaitzala Jainkoak Ep 5,24; Lk 1,42. // zeru-lurrak egin Sal 121,2+.
19 Jainkoaren indarraz oroituko den herriari ez zaio inoiz ere ahaztuko zuk Jainkoarengan izandako itxaropena.
13,19 inoiz ere ez ahaztuko 8,32+.
20 Eman biezazu Jainkoak beti goratua izatea eta beraren ondasunak hartzea, zeure bizia arriskuan jarri baituzu, gure herria zein zanpatua zegoen ikusirik. Gure Jainkoaren aurrean zuzen jokatuz, gure hondamendia eragotzi duzu».
Eta herri osoak esan zuen: «Hala bedi! Hala bedi!»
13,20 bizia arriskuan jarri 1 M 13,5. // herri osoak Sal 106,48.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7