Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Judit 14

Judit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Juditek erasorako deia egin
14
1 Juditek esan zion jendeari: «Entzun, senideok! Hartu buru hau eta eseki harresi gainean.
14,1 eseki 1 Sm 31,10; 2 M 15,35.
2 Eta, eguna argitzen hasi eta eguzkia lur gainera ateratzean, har ditzala nork bere armak. Indarrean zaudeten gizon guztiok atera zaitezte hiritik kanpora. Zuetarik bat buruzagi harturik, egin asiriar aurre-taldearen kontra lautadara jaisteko itxura. Baina ez jaitsi.
14,2 aurre-taldea 7,13; 10,11.
3 Horiek, armak harturik, beren kanpalekura joango dira eta asiriar gudarosteko gudalburuak esnatuko dituzte. Gudalburuok Holofernesen oihal-etxolara joango dira lasterka, baina ez dute aurkituko. Orduan, izutu egingo dira eta ihesi joango zuen aurretik.
14,3 izutu Ir 15,16.
4 Zuek eta Israelen lurraldeko bizilagun guztiek jarraitu beroriei eta beren ihesbidean hilko dituzue. 5 Hori guztia egin aurretik, ordea, deitu Akior amondarrari, Israel herria gutxietsi eta bera gure artera hiltzera
14,5 Akior: Ik. 5,5. // gure artera hiltzera: Ik. 6,10-13.
bidali zuena ikusi eta bera dela aitor dezan».
14,5 Israel herria gutxietsi 6,2-4.
6 Etorrarazi zuten, bada, Akior Oziasen etxetik. Heldu eta jendarteko gizon baten eskuan Holofernesen burua ikustean, zorabiatu eta lurrera erori zen.
14,6 Oziasen etxetik 6,21.
7 Jaso zutenean, makurtu egin zen Juditen oinetaraino eta, beraren aurrean ahuspezturik, esan zuen: «Goretsia zu Judako oihal-etxola guztietan! Zure entzutea izango duten nazio guztiak ikaratu egingo dira!
14,7 Goretsia zu 13,18+.
8 Baina esadazu egun hauetan egin duzun guztia».
Jende guztiaren erdian kontatu zion Juditek atera zen egunetik mintzatzen ari zen unea arte egindako guztia. 9 Juditek hitzaldia bukatzean, herriak oihu handiak egin zituen eta hiri osoa poz-deiadarrez bete zen. 10 Israelen Jainkoak egin zuena ikusirik, Akiorrek benetan sinetsi zuen Jainkoarengan, erdainkuntza egin eta Israel herriko kide
14,10 Israel herriko kide: H.h., Israel etxeko egin zen. Amondar bat israeldarren artean sartzea harrigarria zen (ik. Dt 23,45).
bihurtu zen, bera eta ondorengoak gaurdaino.
Asiriarrak menderatu
11 Eguna argitzean, eseki zuten harresian Holofernesen burua. Gizon bakoitzak bere armak hartu eta, taldetan antolaturik, irten ziren denak mendi-maldetara.
14,11 Eguna argitzean 14,2. // burua eseki 14,1+.
12 Asiriarrek, ikusi zituztenean, horren berri bidali zieten beren gudalburuei, mila gizoneko taldeen buruei eta gainerako taldeburuei. 13 Hauek Holofernesen oihal-etxolara joan eta esan zioten Bagoari, Holofernesen arazoen arduradun nagusiari: «Iratzar ezazu gure jauna. Esklabo
14,13 Esklabo: Mespretxuzko izena, hebrearrak adierazteko.
horiek gure kontra borrokatzera jaisteko ausardia izan dute. Denak garbi ditzagun nahi dute nonbait».
14 Sartu zen Bagoa eta barruko atea jo zuen, Holofernes Juditekin lo egongo zelakoan. 15 Baina, inork erantzuten ez zionez, atea ireki eta logelara sartu zen. Eta oin-aulki gainean hilotz eta burua mozturik aurkitu zuen Holofernes.
14,15 burua mozturik aurkitu Ep 3,25.
16 Bagoak deiadar egin zuen oihu handiz, hasperenka, zotinka eta garrasika, eta bere jantziak urratu zituen. 17 Sartu zen, gero, Judit egondako oihal-etxolan eta, emakumea ez aurkitzean, gudariengana atera zen lasterka eta deiadarka: 18 «Errebelatu egin dira esklaboak! Emakume hebrear batek barregarri utzi du Nabukodonosor erregearen etxea! Horra, burua mozturik datza Holofernes lurrean!»
14,18 Emakume hebrear batek 9,10+.
19 Hitz hauek entzutean, asiriar gudarostearen buruzagiek, erabat izuturik, jantziak urratu eta kanpalekuaren erdian oihu eta garrasi handiak egin zituzten.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7