15
1 Oihuak entzutean, gertatu zenaz txundituak gelditu ziren kanpalekukoak.
2 Erabat ikaratu eta izuturik, elkarri itxaron gabe, denak batera sakabanatu eta ihesi joan ziren lautada eta mendi-bideetan barrena. 15,2 ikaratu eta izuturik 2,28+. // sakabanatu 1 Sm 11,11.
3 Betulia inguruko mendietan zeudenek ere ihes egin zuten. Orduan, borrokarako gai ziren israeldar guztiak gainera etorri zitzaizkien.
4 Betomestaim, Bebai, Koba, Kola 15,4 Ez dakigu zein ziren tx. honetan aipatzen diren hiriak. hirietara eta Israelen lurralde osora mandatariak bidali zituen Oziasek, gertatuaren berri ematera eta etsaien kontra irten eta suntsi zitzatela eskatzera. 15,4 mandatariak bidali Ep 7,24.
5 Hori entzutean, israeldar guztiak aldi berean atera ziren etsaien kontra eta Kobaraino eraso zieten. Jerusalemgo bizilagunak eta mendialdekoak ere, etsaien kanpalekuan gertatuaren berri eman zietenean, etorri ziren erasotzera. Galaad 15,5 Galaad: Jordan ibaiaz ekialdera zegoen lurraldea. eta Galileakoek ere eraso zieten saihetsetik eta jipoi handia eman, etsaiak Damaskora eta inguruetara heldu ziren arte. 15,5 etsaien kontra atera 1 M 7,46.
6 Betuliako beste bizilagunek asiriarren kanpalekura jaitsi eta ahal zuten guztia harrapatu zuten; ondasun askoren jabe egin ziren.
7 Israeldar gudariak, sarraskia egitetik itzultzean, kanpalekuan gelditu zenaz jabetu ziren; mendialde eta lautadako herrixka eta baserrietakoek ere harrapakin ugari hartu zuten, izugarrizko multzoa baitzegoen. 15,7 sarraskia egitetik itzuli 1 Sm 17,53. // harrapakin ugari 2 Kro 20,25.
Garaipena ospatu
8 Joakim apaiz nagusia eta Jerusalemen bizi ziren israeldarren arduradun-biltzarrekoak Betuliara etorri ziren, Jaunak Israelen alde egina ikustera; baita Judit ikusi eta agurtzera ere. 15,8 Joakim 4,6.
9 Juditen etxean sartu, denek batera zorionak eman eta esan zioten: «Zu zara Jerusalemen aintza, Israelen harrotasunik handiena, gure herriaren ohore bikaina. 15,9 Jerusalemen aintza 10,8; 13,4.
10 Hori guztia zeure eskuz egitean, zoriona ekarri diozu Israeli eta atsegin eman Jainkoari. Bedeinka zaitzala Jaun ahalguztidunak betikotasunean!» Eta jende guztiak esan zuen: «Hala bedi!» 15,10 Bedeinka zaitzala 13,18+. // jende guztiak esan 13,20.
11 Hogeita hamar egunez jendeak kanpalekuko harrapakinak hartzen jardun zuen. Juditi Holofernesen oihal-etxola eman zioten, bertan zeuden zilarrezko ontziteria, etzaulki, antoxin eta altzari guztiekin. Juditek hartu eta bere mando gainean ipini zuen dena eta, gurdiak antolaturik, gainean metatu zuen.
12 Israelgo emakume guztiak bera ikustera eta gorestera etorri ziren lasterka. Batzuek kantuan eta dantzan jardun zuten beraren omenez. Juditek makila apainduak 15,12 makila apainduak: Iltzez eta mahats-adaxkaz apainduriko makilak, jai-giroa adieraziz (ik. Lb 23,40; Ne 8,15; 1 M 13,51 eta 2 M 10,7). hartu eta berarekin zeuden emakumeei eman zizkien. 15,12 emakume guztiak etorri Ir 15,20; 1 Sm 18,6.
13 Judit eta berarekin zeuden emakumeak olibondo-adarrez koroatu ziren. Judit jende guztiaren aurrean zihoan, emakume-taldea gidatuz. Atzean israeldar gizasemeak zihoazen, armak eskuan, koroak buruan eta gorazarreak ezpainetan. 15,13 koroatu 3,7.
14 Orduan, Israel herriaren erdian, esker oneko kantu hau kantatu zuen Juditek, eta herri osoak ahots handiz erantzuten zion haren gorespenari.
|