Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Judit 4

Judit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Israeldarrak gogor egiteko prestatu
4
1 Judea osoan bizi ziren israeldarrek entzun zuten Holofernesek, asiriarren errege Nabukodonosorren gudalburu nagusiak, herrialde haietan egin zuena eta nola erraustu zituen tenpluak, dena harrapatu ondoren; 2 erabat izutu eta larriturik gelditu ziren Jerusalemi eta Jaunaren, beren Jainkoaren, tenpluari zer gertatuko. 3 Izan ere, itzuli berriak ziren erbestetik
4,3 itzuli… erbestetik: K.a. 538an Babiloniako erbestealditik itzuli zirenekoa (ik. Esd 1,1-4), alde batetik, eta bestetik, Antioko IV.aren pertsekuzioaren ondoren, 164an tenpluaren garbikuntza egin zutenekoa (ik. 1 M 4,36-61) aipatzen ditu hemen testuak.
, bildu berria zen Judeako herria eta sagaratu berriak zituzten Jainkoaren etxea, ontziak eta aldarea. 4 Orduan, mezulariak bidali zituzten Samaria, Kona, Bet-Horon, Belmaim, Jeriko, Koba eta Aisora hirietara eta Salemgo haranera. 5 Hala, hiri haietakoek mendi garaietako gailurrak hartu zituzten, hango herrixkak gotortu, borrokarako prestatu eta janariak metatu, uzta bildu berria baitzuten.
4,5 herrixkak gotortu, borrokarako prestatu 1 M 14,33-34.
6 Aldi hartan Jerusalemgo apaiz nagusia zen Joakimek gutuna idatzi zien Betulia eta Betomestaim
4,6 Betulia, Betomestaim: Ez dakigu zein ziren hiri haiek.
hirietakoei. Hiri hau Esdrelon aurrean dago, Dotaimdik hurbil dagoen lautadaren sarreran. 7 Hango mendateak hartzeko agintzen zien, huraxe baitzen Judearako bidea. Mendate haietan erraza zen etsaiak geldiaraztea, mendiartea estua baitzen eta binaka baizik ezin ziren igaro. 8 Israeldarrek bete egin zuten Joakim apaiz nagusiak eta Jerusalemen biltzen den arduradunen biltzarrak agindua.
4,8 Jerusalemen biltzen den arduradunen biltzarrak agindua 11,14; 15,8; 2 M 1,10; 4,44.
Otoitza borroka aurretik
9 Israelgo gizon guztiek oihu egin zioten sutsu Jainkoari, apaldu ziren beraren aurrean eta barau egin zuten gogotsu.
4,9 barau egin 2 Kro 20,3. // oihu egin Jainkoari 7,19+.
10 Beraiek eta beraien emazte, seme-alaba, abere-talde, bertan bizi ziren arrotz, langile alokatu eta esklaboek dolu-jantzia hartu zuten soinean.
4,10 Gizon-emakumeek eta abereek dolu-jantzia hartu Jon 3,5-8.
11 Jerusalemen bizi ziren israeldar guztiak –gizaseme, emakume eta haurrak– tenpluaren aurrean ahuspeztu ziren, buruak errautsez estalirik, eta dolu-jantziak zabaldu zituzten Jaunaren aitzinean.
4,11 denak ahuspeztu 2 Kro 20,18.
12 Aldarea ere dolu-jantziz
4,12 Aldarea dolu-jantziz estaltzeko ohitura hau ez da beste inon agertzen Biblian.
4,12 etsaiek iraindu Jl 2,17.
estali zuten. Eta denek oihu egin zioten sutsu Israelen Jainkoari: etsaiei haurrak eramaten eta emakumeak harrapatzen ez uzteko, bere ondare zituen hiriak hondatzen eta toki santua profanatzen ez uzteko, iraintzen eta iseka egiten ez uzteko eskatuz.
13 Entzun zuen Jaunak haien deiadarra eta ikusi estualdia. Egun askotan jarraitu zuten barau egiten, bai Judeako herriak, bai Jerusalemgo jendeak, Jaun ahalguztidunaren tenplu aurrean.
4,13 Jaunak entzun Ir 2,24-25; 3,7; Sal 102,20.
14 Joakim apaiz nagusiak eta Jaunaren kultu-zerbitzua betetzen zuten guztiek –apaizek eta gainerako kultu-zerbitzariek– dolu-jantzia soinean zutela eskaintzen zituzten eguneroko erre-opariak, botoz agindutako opariak eta herriaren borondatezko eskaintzak.
4,14 egunero erre-opariak Ir 29,38; Zen 28,3.
15 Durbanteak errautsez estaliak zituzten eta oihu egiten zioten indar guztiz Jaunari, Israel herriaren alde atera zedin.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7