Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Judit 8

Judit :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Judit
8
1 Egun haietan, jakin zuen Juditek gertatuaren berri. Judit Merariren alaba zen, Merari Ox-en semea, hau Joserena, hau Ozielena, hau Helkiasena, hau Ananiasena, hau Gedeonena, hau Rafainena, hau Akitobena, hau Eliasena, hau Helkiasena, hau Eliabena, hau Natanaelena, hau Salamielena, hau Sarasadairena
8,1 Sarasadai: Izen honen ondoren zenbait eskuizkribu greko eta latinok Simeon eransten du (ik. 9,2).
eta hau Israelena.
2 Juditen senarra, Manases, beraren leinu eta senitarte berekoa, garagar-uztaroan hila zen. 3 Izan ere, soroan garagar-balak lotzen zituztenak zaintzen ari zela, eguzki beroak jo eta oheratu egin behar izan zuen eta bere hirian, Betulian, hil zen. Bere gurasoen ondoan ehortzi zuten, Dotaim eta Balamon artean dagoen landan.
8,3 eguzki beroak jo 2 Erg 4,18-20.
4 Baziren hiru urte eta lau hilabete Judit alargundu zela, eta bere etxean bizi zen, 5 etxe gainean eraikia zuen etxola
8,5 etxola: Bakardadean eta otoitzean egoteko antolatua izango zuen Juditek etxola hura.
batean. Zakukia zeraman soinean eta gainetik alargun-jantzia. 6 Alargunduz gero, egunero egin ohi zuen barau, larunbat eta larunbat-bezperetan izan ezik, ilberri-egun eta bezperetan, jaietan eta israeldarren egun alaietan izan ezik. 7 Emakume oso eder eta xarmangarria zen. Manasesek, beraren senarrak, urrea eta zilarra, morroi-neskameak, abereak eta lurrak utzi zizkion, eta berak zeraman hori guztia.
8,7 oso eder eta xarmangarria Est 2,7.
8 Ez zezakeen inork ere hartaz ezer txarrik esan, Jainkoari begirune handia baitzion.
Juditek hiriko arduradunei dei egin
9 Entzun zituen, bada, Juditek hiriko arduradunen kontra jendeak esandako hitz gogorrak, urik ezak lur jota utziak baitzituen. Jakin zuen, orobat, Oziasek erantzun ziena, bost egunen buruan hiria asiriarren esku utziko zuela zin eginez.
8,9 lur jota 7,19.
10 Orduan, bere ondasun guztien arduradun zen mirabea bidali eta dei egin zien Ozias
8,10 Ozias: Grekozko zenbait eskuizkributan ez dator izen hau, baina ik. 28. tx.
, Kabris eta Karmis hiriko arduradunei.
8,10 mirabea 8,33; 10,2.5.17; 13,9; 16,23.
11 Etorri zitzaizkionean, esan zien: «Entzun, Betuliako buruzagiok. Ez da zuzena gaur herriaren aurrean esan duzuena. Ez zenuten Jainkoaren izenean zin egin behar hiria etsaien esku utziko zenutela, baldin eta bost egunen buruan Jaunak laguntzarik bidaltzen ez bazizuen.
8,11 Ez zenuten zin egin behar 7,28-31.
12 Zein zarete zuek Jainkoari gaur baldintzarik jartzeko? Jendearen erdian Jainkoaren ordez
8,12 Jainkoaren ordez: Jainkoak erabaki beharrean, beraiek erabaki dutelako edota Jainkoaren asmoak epaitu dituztelako.
zaudetela uste al duzue? 13 Jaun ahalguztiduna tentatu nahi izan duzue, baina ez duzue inoiz ere beraren asmorik ulertuko.
8,13 Jaun ahalguztiduna tentatu Sal 78,18+.
14 Gizonaren bihotz barruan zer dagoen eta buruan zein gogoeta egiten duen jakiteko gauza ez bazarete, nola antzeman guztia egin duen Jainkoaren asmoei, nola jakin beraren burutapenak, nola ulertu beraren erabakiak? Ez, ene senideok, ez haserrarazi Jauna, gure Jainkoa.
8,14 nola jakin Jainkoaren burutapenak? Is 40,13; Mi 4,12; Sal 139,17; Jb 42,2-3; Erm 11,33-34; 1 Ko 2,11.16.
15 Izan ere, bost egun horietan lagundu nahi ez badigu ere, nahi duenean lagun diezaguke edota, bestela, gu suntsiarazi ere bai etsaien eskuz.
8,15 lagun diezaguke Dn 3,17.
16 Ez ipini baldintzarik
8,16 baldintzarik: Bost eguneko epea ezartzea, Jainkoa ekitera behartu nahi izatea bezala da.
Jaunaren, gure Jainkoaren, erabakiei; Jainkoa ez baita gizakumea bezalakoa mehatxuka ibiltzeko edota nola jokatu behar duen agintzeko. 17 Beraz, eska diezaiogun laguntzeko, beraren salbamenaren zain gaudelarik. Eta entzungo du gure eskaria, hala nahi badu.
18 «Gure belaunaldi honetan, gure egunotan ez da gure artean idolorik adoratzen duen leinurik, ez familia, ez senitarte, ez hiririk, antzina egin ohi zuten bezala.
8,18 antzina bezala 2 Erg 17,7-12.
19 Horregatik utzi zien Jainkoak etsaiei gure arbasoak ezpataz hiltzen eta dena lapurtzen. Horra zergatik jasan zuten halako hondamena.
8,19 hiltzen utzi Sal 78,58-62.
20 Guk, ordea, ez dugu geurea beste jainkorik ezagutzen. Horregatik espero dugu ez gaituela arbuiatuko, ez gu, ezta gure herriko inor ere
8,20 Zenbait eskuizkribuk hau eransten du: ezta bere errukia eta salbamena gure herriarengandik urrutiratuko ere.
.
8,20 geurea beste jainkorik Ir 20,3-6.
21 «Izan ere, gu harrapatzen bagaituzte, Judea osoa eta gure tenplua ere harrapatuko dituzte eta profanazio hori geure biziaz ordainaraziko digu Jainkoak. 22 Esklabo eramango gaituzten nazioen erdian, gure gainera botako du gure senideen heriotza, gure herriaren gatibualdia eta gure ondarea suntsitzearen erantzukizuna. Eta harrapatuko gaituztenek irain eta iseka egingo digute. 23 Eta esklaboaldian geure jabeak ez zaizkigu gupidatuko, baizik eta lotsabide bihurtuko digu Jainko Jaunak esklaboaldia.
24 «Beraz, senideok, erakuts diezaiegun anai-arrebei geure esku dugula beraien bizia, baita toki santua, tenplua eta aldarea ere.
8,24 geure esku dugu… tenplua eta aldarea 1 M 2,50; 5,32; 13,4-5.
25 Eta, gainera, eman diezazkiogun eskerrak Jaunari, geure Jainkoari, gu ere, arbasoak bezala, probatzen gaituelako. 26 Oroit zaitezte Abrahami egin zionaz eta nola probatu zuen Isaak. Oroitu Jakobi Siriako Mesopotamian gertatu zitzaionaz, bere amaren anaia Labanen artaldeak zaintzen ari zelarik.
8,26 Abraham Has 22,1-19. // Isaak Has 25,21; 27,1-40. // Jakob Has 29 – 31.
27 Haien bihotzak suz probatu
8,27 suz probatu: Aitalehenek izan zituzten proben irudi da hemen sua.
zituen bezala, gu ere, berarengana hurbiltzen garenok, zigortu egiten gaitu Jaunak; ez, ordea, gutaz mendekatzeko, zuzenarazteko baizik».
8,27 Haien bihotzak suz probatu Sal 17,3; 26,2. // zigortu Es 3,11-12; Jkd 3,5-6.
28 Oziasek erantzun zion Juditi: «Arrazoia duzu. Esan duzun guztia zentzuzkoa da, hori ezin du inork ukatu. 29 Gainera, ez duzu lehen aldia horrelako zuhurtzia agertzen duzula; herri guztiak daki txikitandik zarela buru argiko eta bihotz oneko. 30 Herria, ordea, egarriak hila dago, eta esan duguna betetzera eta baztertu ezin dugun zina egitera behartu gaitu. 31 Emakume jainkozalea zarenez, egizu otoitz gure alde. Jaunak bidaliko digu euria gure urtegiak betetzeko eta, horrela, ez gara lur joak geldituko».
32 Juditek erantzun zien hiriko arduradunei: «Entzun. Gure herriak gizaldiz gizaldi gogoan izanen duen zerbait egin behar dut.
8,32 Gure herriak gizaldiz gizaldi gogoan izan Sal 78,4; Mt 26,13.
33 Gaur gauean egon zaitezte hiriko atean. Ni neure mirabearekin atera egingo naiz. Eta hiria etsaiei emateko hitzeman duzuen epea bete baino lehen, salbatuko du Jaunak Israel nire bitartez. 34 Zuek ez ibili nire asmoak zein diren jakin nahian, ez baitut deus ere esango dena bukatu arte».
35 Oziasek eta buruzagiek esan zioten: «Zoaz bakean! Eta gida zaitzala Jainko Jaunak gure etsaiez mendekatzera!»
8,35 mendekatzera Dt 32,43.
36 Etxolatik irten eta beren tokietara joan ziren buruzagiak.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7