JAINKOAREN JUSTIZIA HISTORIAN AGERTUA ( 10,1–19,22)
Adamengandik Moisesenganaino, salbamena jakinduriaren bitartez (10,1–11,1)
Adamengandik Noerenganaino
10
1 Jakinduriak babestu zuen munduaren aita,
sortua izan eta bakarrik zegoenean;
gero, bekatutik atera zuen 10,1 bekatutik atera Has 3,1-13.
2 eta gauza guztiak menderatzeko ahalmena eman. 10,2 gauza guztiak menderatzeko ahalmena 9,2+.
3 Gaizkilea 10,3 Gaizkilea: Kain da (ik. Has 4). Hurrengo tx.ean egileak Kainekin lotzen du uholdea, haren ondorengo bekatarien bitartez, noski. , bere suminean, aldendu egin zen jakinduriatik
eta, amorruz anaia hilez, bere burua hondatu zuen.
4 Haren erruz, uholdeak estali zuen lurra,
baina jakinduriak salbatu zuen berriro,
zintzoa zurezko ontzitxo kaskarrean gidatuz. 10,4 uholdea Has 6–9. // zintzoa (Noe) Has 6,9; 7,1; Si 44,17.
Abraham eta Lot
5 Nazioak gaizkian bat etorri eta nahastu zirenean,
jakinduriak begiz jo zuen zintzoa,
akats gabe gorde zuen Jainkoaren aurrean
eta tinko eutsi zion,
semearenganako maitasunagatik desobedi ez zezan. 10,5 Nazioak nahastu zirenean Has 11,1-9. // semearenganako maitasunagatik desobeditu Has 22,1-19; Si 44,20.
6 Fedegabeen hondamendikoan, jakinduriak libratu zuen zintzoa,
bost hirien gainera eroritako sutik ihesi zebilela. 10,6 bost hirien gainera sua Has 19.
7 Haien gaiztakeriaren lekuko,
hor da oraindik lur idorra ketan,
garaiz aurretik fruitua galtzen duten arbolekin,
baita gatzezko zutabea ere, arima sinesgabearen oroigarri 10,7 arima sinesgabea: Loten emaztea da (ik. Has 19,26). .
8 Jende hark, jakinduria baztertu zuelako,
ongia bereizteko gaitasuna galtzeaz gainera,
bere burugabekeriaren oroigarria utzi zien gerokoei,
beraien hutsegiteak ez zitezen ezkutuan geldi.
9 Bere zerbitzariak, ordea,
estualdi guztietatik libratu zituen jakinduriak.
Jakob eta Jose
10 Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoa
bide erosotik gidatu zuen jakinduriak;
Jainkoaren erregetza erakutsi zion
eta errealitate santuak 10,10 zintzoa: Jakob da, anaia Esauren haserreagatik Mesopotamiara ihes egin behar izan zuena (ik. Has 27,41-45). // errealitate santuak: Honela ere uler daiteke: santuak, hau da, ametsean ikusi zituen aingeruak (ik. Has 28,12). ezagutzera eman;
arrakasta eman zion bere nekeetan
eta lanaren emaitzak ugaldu;
11 zapaltzaileen gutiziatik zaindu
eta aberastasunez bete zuen jakinduriak;
12 etsaiengandik gorde
eta tranpak jartzen zizkiotenengandik babestu zuen;
borroka gogorrean garaipena eman zion,
jainkozaletasuna beste ezer baino ahaltsuagoa dela jakin zezan. 10,12 borroka gogorrean garaipena Has 32,25-33.
13 Saldua zuten gizon zintzoa 10,13 gizon zintzoa: Jose da; honen historia, 10,13-14 tx.ek laburbildurik ematen dutena, Has 37 eta Has 39–42 kap.etan kontatzen da.
ez zuen bertan behera utzi jakinduriak,
baizik eta bekatuan erortzetik libratu zuen;
14 berarekin jaitsi zen putzura
eta ez zuen ahaztuta utzi presondegian;
azkenik, errege-makila eskuratu zion
eta menpean eduki zutenen gain agintea eman;
argira atera zituen iraindu zutenen gezurrak
eta betiko ospea eman zion berari. 10,14 betiko ospea Has 41,37-45; 1 M 2,53.
Israel herria eta Moises
15 Herri santua, askazi akats gabea,
nazio zapaltzaileagandik askatu zuen jakinduriak.
16 Jaunaren zerbitzariaren barnera sartu
eta errege beldurgarriei aurre egin zien
mirari eta egintza harrigarrien bidez 10,16 Jaunaren zerbitzaria: Moises da. // errege beldurgarriei –Egiptoko faraoiari, alegia– aurre egiten diena Moises gidatzen duen jakinduria da. // mirari eta egintza harrigarriak: Egipto zigortu zuten izurriak dira (ik. Ir 7,8–11,10). .
17 Beren nekeen saria eman zien santuei
eta bide miresgarrian zehar gidatu zituen;
haien gerizpe izan zen egunez eta izarren distira gauez 10,17 izarren distira gauez: Jakinduria, israeldarrak babesten zituen eta Jaunaren presentzia adierazten zuen lainoarekin identifikatzen da (ik. Ir 13,21 oh. eta Ir 14,19-20). .
18 Itsaso Gorria zeharkarazi zien, ur handien artetik eramanez; 10,18 Itsaso Gorria zeharkatu Ir 14,21-29.
19 etsaiak, ordea, urperatu egin zituen
eta, gero, hondotik ur gainera atera.
20 Horrela, zintzoek fedegabeak bipildu zituzten,
eta zure izen santuari, Jauna, gorazarrea kantatu zioten,
zure indar garailea aho batez ospatuz.
21 Izan ere, jakinduriak hitz eragin zien mutuei,
argi eta garbi mintzarazi haurtxoei ere 10,21 garbi mintzarazi haurtxoei: Ir 15,1-21 pasartetik ez da horrelakorik ateratzen; judu-tradizioak jarraitzen ditu egileak; tradizio horietan Ir 15,1 eta Sal 8,3 elkarrekin lotzen ziren. .
|