Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Jakinduria 18

Jakinduria :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19

Argia israeldarrentzat
18
1 Zure santuek, ordea, oso argitasun handia zuten.
Baina egiptoarrek ez zituzten ikusten,
entzuten zieten arren,
eta zorionak ematen zizkieten ez zutelako beraiek bezala sufritu;
18,1 argitasun handia 17,20-21; Ir 10,23.
2 eskerrak eman zizkieten,
hartutako tratu txarraz ez mendekatzeagatik,
eta barkamena eskatzen aurka izandako jarreragatik
18,2 barkamena eskatzen aurka izandako jarreragatik: Zenbaitek honela itzultzen du: Mesedez alde egiteko eskatzen zieten.
.
3 Ilunpeen ordez, su-adarra
18,3 su-adarra: Ik. Ir 13,21 eta oh.
eman zenien zutarrei,
bidaia ezezagunean gidari izateko,
ibilbide ospetsu hartan kaltegabeko eguzki.
4 Besteek merezia zuten argigabe eta ilunpeen preso egotea,
zure seme-alabak
–itzaltzen ez den argia, zure legea,
munduari eman behar ziotenak–
preso eduki baitzituzten.
18,4 legea argi Sal 119,105; Ba 4,1-2. // munduarentzat Is 2,3; 51,4. Ik. Is 42,6; 49,6.
Egiptoarren lehen-semeen heriotza eta israeldarren askapena
Lehen-semeen heriotza
5 Israeldarren arteko jaioberriak hiltzea erabaki zuten egiptoarrek,
eta haur bat bakarrik atera zen onik arriskutik;
zigortzeko, haur asko kendu zenizkien
eta beraiek ere, denak batera, ur oldartsuetan galdu.
18,5 jaioberriak hiltzea erabaki 11,7; Ir 1,22. // haur asko kendu Ir 12,29. // denak galdu Ir 14,24-31.
6 Aurrez eman zitzaien gure arbasoei gau hartakoaren berri
18,6 Aurrez… gau hartakoaren berri: Pazko-gauaren berri aurrez izan zutenak patriarkak bide dira (ik. Has 15,13-14 eta Has 46,3-4), edota Moisesen garaiko israeldarrak, hauei Moisesek gau hartan gertatuko zena azaldu baitzien (ik. Ir 12,21-28).
,
sinetsi zituzten promesak sendoak zirela ikustean,
adore izan zezaten.
7 Zintzoentzat salbamen
eta etsaientzat hondamendi izango zen
gau haren zain egon zen zure herria.
8 Izan ere, egintza bat beraz gure etsaiak zigortu
eta gu ohorez bete gintuzun, zeuregana deituz.
9 Zintzoen ondorengo fededunek
sakrifizioak eskaintzen zituzten ezkutuan,
eta denek, aho batez, lege sakratu hau ezarri zuten:
aldi on nahiz txarretan elkarturik egongo zirela zintzoak.
Eta jada orduan, kantatzen zituzten arbasoen gorazarreak
18,9 Zintzoen ondorengo: Honela ere itzul daiteke: Agindutako ondasunen ondorengo. // sakrifizioak eskaintzen zituzten ezkutuan: Israeldarrek beren etxeetan Pazko-bildotsa jan zuteneko afaria Jaunaren ohorezko benetako sakrifiziotzat jotzen da (ik. Ir 12,21.27; 34,25; Dt 16,5). // arbasoen gorazarreak: Geroago Pazko-jaian kantatzen ziren gorazarreak –Hallel deituriko Sal 113–118– lehen gau hartan jadanik kantatu zirela iruditzen zaio autoreari.
.
10 Eta kantuei etsaien garrasi zakarrek egiten zieten oihartzun,
eta nonahi entzuten ziren
beren haurrengatik negarrez ari zirenen aieneak;
18,10 haurrengatik negarrez Ir 11,5-6; 12,29-30.
11 zigor berbera jasaten zuen ugazabak eta esklaboak,
berdin sufritzen herri xeheak eta erregeak.
12 Guzti-guztiek zituzten hildakoak ugari,
heriotza-modu berberak jota.
Biziak ez ziren aski hildakoei lur emateko,
haien ondorengo onenak une batean galdu baitziren.
13 Aztikeriaren eraginez
ordu arte zeharo sinesgabeak izan zirenek,
beren lehen-semeak galtzean,
aitortu behar izan zuten Israel herria Jainkoaren seme dela.
18,13 Israel Jainkoaren seme Os 11,1+.

14 Isiltasun bareak inguratzen zuen dena
eta, gaua bere ibilbidearen erdian zegoela,
15 zure hitz ahalguztiduna atera zen zeruko tronutik
eta, gerlari errukigabea bezala,
herrialde madarikatu honen erdira oldartu;
18,15-16 Ik. Ap 19,11-16.
16 zure erabaki zuzena zekarren, ezpata zorrotza bailitzan,
eta gelditzean, heriotza zabaldu zuen nonahi;
oinak lurrean zituela, zerua ukitzen zuen.
17 Orduan, bat-batean, amesgaizto izugarriek asaldatu zuten jendea,
ustekabeko beldur-ikarak hartu;
18 han-hemenka lurrean, erdi hilik,
beren heriotzaren zergatia aitortzen zuten,
19 asaldatu zituzten amets haiek aurrez azaldu baitzieten,
beren zoritxarraren zergatia jakin gabe hil ez zitezen.
Israeldarren askapena
20 Zintzoei ere heldu zitzaien heriotzaren proba
eta jendetza ugaria hil zen basamortuan,
baina Jaunaren suminak ez zuen luze iraun.
21 Izan ere, gizon akats gabe bat
18,21 gizon akats gabe bat: Aaron da; zati honetan egilea nahiko zehatz lotzen zaio Zen 17,9-15 pasarteko kontakizunari.
bizkor atera zen zintzoen defentsan,
bere ministeriori zegozkion armak erabiliz:
otoitza eta bekatuen barkamenerako intsentsua.
Aurre egin zion suminari eta hondamendia amaiarazi,
benetan Jaunaren zerbitzari zela erakutsiz.
22 Jaunaren amorrua menderatzea lortu zuen,
ez bere gorputzeko indarrez edo armen bidez,
baizik eta hitzaren bidez makurrarazi zuen zigortzailea,
gure arbasoekin egindako zin eta itunak gogoraraziz.
23 Gorpuak, batzuk besteen gain, pilatzen ari zirelarik,
tartean jarri eta Jaunaren sumina geldiarazi zuen
eta bizirik zirautenenganako bidea itxi zion.
24 Izan ere, haren soingaineko luzean
mundu osoa zegoen irudikatua;
arbasoen izen ospetsuak zeramatzan
harribitxien lau erreskadatan zizelkatuak
eta zure handitasunaren ezaugarria zuen buruko diademan
18,24 Tx. honek garaiko judu-interpretazio arrunta biltzen du; alegia, apaiz nagusiaren jantzi sakratuek (ik. Ir 28,6-35) Jainkoak sorturiko mundua eta, era berean, hark aukeraturiko herria sinbolizatzen dituzte; Jaunari sagaratua idazkuna zeraman diademak, berriz, Aaron Jainkoaren ordezkari zela adierazten zuen (ik. Ir 28,36).
.
25 Hori ikustean, suntsitzaileak atzera egin zuen beldurrez;
horrela, Jaunaren suminaren proba bakar bat aski izan zen.
18,25 suntsitzailea 1 Kro 21,15-16. Ik. Ir 12,23; 1 Ko 10,10.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7