Itsasoaren epaia egiptoarren kontra eta israeldarren alde
19
1 Baina fedegabeei azkeneraino eraso zien
haserre errukigabeak,
Jainkoak aurrez baitzekien zer egingo zuten haiek:
2 alegia, herriari irteten utzi eta presa emango ziotela alde egiteko,
baina gero iritziz aldatu eta pertsegitu egingo zutela. 19,2 irteten utzi, gero pertsegitu Ir 12,31-33; 14,5-6.
3 Izan ere, artean hiletak bukatu gabe
eta hildakoen ondoan intzirika zeudela,
asmoz aldatu zuten zentzugabeki,
eta irteteko erreguka bidali zituzten berberak
iheslari bailiran pertsegitu zituzten. 19,3 hiletak bukatu gabe 18,12; Zen 33,4.
4 Merezitako patuak eraman zituen horrela jokatzera,
iragana ahaztera bultzatuz,
ordu arteko oinazeetan falta zitzaiena
zigor berri batez osa zezaten; 19,4 falta zitzaiena zigor berri batez osatu 2 M 6,14.
5 horrela, zure herriak ibilaldi harrigarria egin bitartean,
etsaiek ezohiko heriotzarekin egin zuten topo.
6 Izadi osoa, zure aginduei obedituz,
birmoldatua eta eraberritua izan zen,
zure seme-alabak gaitz orotatik libre gordetzeko. 19,6 Izadiak Jaunaren aginduei obeditu 16,24+.
7 Hodeia azaldu zen kanpalekuari itzal egiten
eta lehorra agertu aurrez ura zegoen lekuan:
Itsaso Gorriaren erdian, ibiltzeko moduko bide bat,
eta uhin oldartsuen artean, ibar berdea. 19,7 Itsaso Gorria erdibitu Ir 14,19-22.
8 Handik igaro zen, talde trinkoa eratuz,
zure eskuak babesturiko herria,
mirari harrigarrien lekuko egina,
9 zaldiak larre-tokian bezala jauzika,
arkumeak bezala saltoka,
zu, Jauna, askatu zenituen hori, goretsiz. 19,9 zaldiak bezala, arkumeak bezala Is 63,11-14; Ml 3,20. // Jauna goretsiz Ir 15.
Egipto eta basamortuko oroitzapenak
10 Artean, gogoan zuten israeldarrek erbestealdian gertatua:
nola lurrak, animalien ordez, eltxoak sortu zituen;
nola ibaiak, arrainak eman ordez, igelak isuri zituen piloka 19,10 eltxoak, igelak: 3. eta 2. izurriak aipatzen dira (ik. Ir 8,12-15 eta Ir 7,26–8,11). .
11 Geroago, txoriak sortzeko modu berria ikusi zuten,
jangurak eraginda janari atsegina eskatu zutenean,
12 galeperrak atera baitziren itsasotik, haiek asetzeko 19,12 haiek asetzeko: Galeperren pasadizoari dagokionez, ik. Zen 11,31-33. .
Egiptoarrak eta sodomarrak
13 Zigorrak bekatarien gain jausi ziren,
aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik.
Ongi merezita sufritu zuten beren gaiztakeriagatik,
atzerritarrak 19,13 atzerritarrak: Israeldarrak dira; agian, egileak bere garaiko giro polemikoa islatzen du; jakina da juduak gizadiaren etsaitzat jotzen zituztela greziar munduan. ankerki gorrotatu baitzituzten.
14 Sodomarrek ez zieten abegirik egin bisitari ezezagunei,
baina egiptoarrek esklabo bihurtu zituzten etorkin ongileak 19,14 Sodomarrek: Ik. Has 19,1-29. // etorkin ongileak: Israeldarrak dira, Jose Egiptoko ongile handiaren ondorengoak (ik. Has 41,37-49; 47,13-26). .
15 Lehenengoek ere izango dute oraindik zigorra,
arrotza etsaitasunez hartu izateagatik;
16 baina egiptoarrek, arrotzen etorrera pozez ospatu
eta eskubide berberak aitortu ondoren,
esklabo-lanetara behartu zituzten 19,16 arrotzen etorrera… aitortu ondoren: Ik. Has 45,17-20 eta Has 47,2-12; halere, badirudi egileak, Jakoben familiari Egipton egin zioten harrera baino areago, bere garaiko egoera duela gogoan, hau da, Egipton bizi ziren juduen eta bertakoen arteko berdintasun politikoaren errebindikazioa. // esklabo-lanetara behartu: Ik. Ir 1,8-14. ;
17 horregatik jo zituen itsutasunak egiptoarrak ere,
Sodomakoak Lot zintzoaren atarian bezala:
ilun beltzean murgilduta 19,17 Lot zintzoaren atarian bezala: Ik. Has 19,11. // ilun beltzean murgilduta: Ilunpeen izurria aipatzen da (ik. Ir 10,21-23). ,
nor bere etxerako bidea aurkitu ezinik zebilen.
Munduaren osagaien eraldaketa
18 Munduaren osagaiek 19,18 Munduaren osagaiak: Ik. 7,17 oh. beren zereginak trukatu egin zituzten,
harpa batean, tonalitate bat bera mantenduz,
nota ezberdinek melodia aldarazten duten bezala.
Hau garbi ikus daiteke, gertaturikoa aztertzen bada;
19 izan ere, izaki lurtarrak uretako bihurtzen ziren,
eta igeri egiten zutenak lehorreko 19,19 izaki lurtarrak uretako: Israeldarrak eta berauen abereak Itsaso Gorria igarotzean. // igeri egiten zutenak lehorreko: Agian, Nilotik atera ziren igelak (ik. 10. tx. eta oh.). ,
20 suak areagotu egiten zuen bere indarra uretan
eta urak ahaztu itzaltzeko duen gaitasuna.
21 Aitzitik, sugarrek ez zuten erretzen
beraien artetik igarotzen ziren abere ahulen haragirik,
ezta nolabaiteko jainkozko janari hura 19,21 sugarrek ez zuten erretzen: Ik. 16,17-18 eta oh. // jainkozko janari hura: Mana da (ik. 16,20-23 eta oh.). urtzen ere,
hain erraz urtzen den izotzaren antzeko izan arren.
Azkena
22 Gauza guztietan goretsi eta ohoratu zenuen zeure herria, Jauna;
beti eta edonon, hutsik egin gabe, lagundu zenion 19,22 Amaierako aitorpenak, Jainkoari zuzenduak, autorearen garaiko juduentzat adore- eta itxaropen-mezu izan nahi du. .
|