Bizitzako paradoxen azalpena (3,1–4,20)
Zintzoen proben zentzua
3
1 Zintzoen bizitza Jainkoaren esku dago,
ez ditu inolako oinazek harrapatuko.
2 Zentzugabeen ustetan, hilda zeuden behin betiko:
horiek hemendik irtetea berorien zoritxartzat jo zuten
3 eta guregandik urruntzea erabateko hondamenditzat;
baina zintzoak bakean daude egon.
4 Gizakien iritziz, zigorra jasan zuten,
baina haiek hilezkortasuna espero zuten bete-betean. 3,4 hilezkortasuna 2,23+.
5 Pixka bat zigortuak izan ondoren,
sari handia izango dute gero;
Jainkoak probatu egin zituen
eta beretzat duin aurkitu. 3,5 Pixka bat zigortuak 11,10+.
6 Urrea arragoan bezala garbitu zituen,
eta erre-oparia bezala onartu.
7 Kontuak hartzeko garaian, distiratsu agertuko dira,
lastotan arin zabaltzen den txinparta 3,7 lastotan arin zabaltzen den txinparta: Irudiak Jaunaren zigorrak eragindako suntsipen bizkorra eta erabatekoa adierazten du edota Israelen garaipena etsaien gain (ik. Is 1,31; Ab 1, 18). Kontuak hartzeko garaian zintzoek bat egingo dute Jainkoarekin gaiztoei zigorra emateko. bezala izango. 3,7 Kontuak hartzeko garaia 3,13. Ik. 14,11; Jr 10,15+.
8 Nazioak gobernatuko dituzte, herriak menderatuko,
eta Jauna izango dute errege betiko. 3,8 Nazioak gobernatuko dituzte Ik. Dn 7,14.18.22.27.
9 Uste ona Jainkoarengan dutenek ulertuko dute egia,
haren maitasunari leial zaizkionak
berarekin elkarturik jarraituko;
izan ere, onginahia eta errukia baititu bere fededunentzat
eta ardura du bere aukeratuez 3,9 haren maitasunari… jarraituko: Honela ere itzul daiteke: leial zaizkionak berarekin maitasunean elkarturik jarraituko. // eta ardura du bere aukeratuez: Esaldi hau ez da zenbait eskuizkribu garrantzitsutan azaltzen; ik. 4,15. . 3,9 ardura du 4,15.
Fedegabeen etorkizun beltza
10 Fedegabeek, ordea,
beren burutazioek merezitako zigorra izango dute,
zintzoa 3,10 zintzoa: Honela ere uler daiteke: zuzentasuna. mespretxatu eta Jaunari bizkarra eman baitiote.
11 Dohakabeak jakinduria eta heziketa mespretxatzen dituztenak;
hutsa da horien itxaropena, alferrikakoak horien nekeak,
probetxugabeak egintzak;
12 zentzugabeak horien emazteak, gaiztoak seme-alabak
eta madarikatuak ondorengo guztiak.
Zintzoa bere agortasunean emankor
13 Zorionekoa kutsugabe den emakume agorra 3,13 emakume agorra: Emakume ezkondua da, noski; seme-alabarik eza emazteari egozten zitzaion beti, eta madarikaziotzat jotzen zen. ,
legez kontrako harremanik izan ez duena;
izango du fruiturik kontuak hartzeko egunean.
14 Zorionekoa irendua 3,14 irendua: Emakume agorraren pareko da hemen, ondorengoak izateko gai ez diren gizonezkoak adierazten dituelarik. Legearen arabera, debekatua zuten kulturako bilduriko herri-batzarrean parte hartzea (ik. Dt 23,2); halere, ikus Is 56,3-5 pasartean egiten zaien agintzaria. ere, gaizkirik egin ez
eta Jaunaren kontrako asmo txarrik izan ez duena.
Bere leialtasunagatik, aparteko mesedeak hartuko ditu:
ondare bikaina izango du Jaunaren tenpluan.
15 Ahalegintzen denak fruitu zoragarriak eskuratzen ditu,
eta zuhurtzian oinarritzen denak sustrai iraunkorrak.
Gaiztoa bere emankortasunean agor
16 Adulteriogileen seme-alabak ez dira sasoi betera iritsiko,
legez kontrako harremanetatik sortuak desagertu egingo.
17 Luze bizi izanik ere, ez dituzte batere aintzakotzat hartuko,
eta azkenean ohoregabeko zahartzaroa izango dute.
18 Gazterik hiltzen badira, berriz, ez dute itxaropenik izango,
ezta inolako pozik ere epaiketa-egunean.
19 Latza da gaizkileen azkena.
|