Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Jakinduria 4

Jakinduria :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19

Hobe seme-alabarik gabeko bertutea…
4
1 Hobe da bertutea seme-alabarik gabe ere,
hilezkorra baita bertutearen oroitzapena:
Jainkoak eta gizakiek onesten dute.
4,1 hilezkorra bertutearen oroitzapena Sal 112,6. Ik. 1,15.
2 Dagoenean, eredutzat hartzen da;
ez dagoenean, beraren hutsunea igartzen.
Betiereko munduan koroaturik sartzen da,
sari ederretako borrokan garaile atera ondoren
4,2 Irudia greziar joko atletikoetatik hartua da; garaileak ohorezko sarrera egiten zuen kiroldegian, buruan koroa zeramalarik.
.
… fedegabearen ondorengotza ugaria baino
3 Fedegabeen ondorengotza ugaria, ordea, ez da ezertarako:
sasiaren kimutik sortua, ez du sustrai sakonik botako,
ezta oinarri sendorik izango ere.
4,3 ez du sustrairik botako Si 23,25; 40,15.
4 Nahiz eta, aldi batean, adar hezeak izan,
tinko ez dagoenez,
haizeak astindu eta indarrez aterako du sustraitik.
5 Adarrak hautsi egingo zaizkio, sendotu baino lehen;
haren fruituek ez dute balioko:
jateko gordinegiak, ezertarako ez dira.
6 Legez kontrako harremanetatik jaioak
gurasoen gaiztakeriaren lekuko izango dira judizioan.
Gazterik hildako zintzoa
7 Zintzoak, gazterik hilda ere
4,7 gazterik hilda ere: Bibliaren ohiko pentsamenduaren arabera, bizitza luzea Jainkoaren bedeinkazioaren seinale da, gazterik hiltzea zigortzat jotzen delarik.
, izango du atsedenik.
4,7 Zintzoaren zoria 3,3; 5,14-15; Es 3,33-35+.
8 Zahartzaro ohoragarria ez datza bizitza luzean,
ez da neurtzen urteen kopuruaz ere;
9 gizakiarentzat benetako ile zuria zuhurtzia da,
adin handia bizitza akats gabea.
10 Jainkoari atsegin izan zitzaion,
eta hark maitatu egin zuen;
bekatarien artean bizi zenez, Jainkoak eraman egin zuen
4,10 Jainkoak eraman egin zuen: Autorea, darabilen hiztegiak aditzera ematen duenez, zintzoaren heriotza argitzeko, Henoki buruzko tradizioan inspiratzen da (ik. Has 5,22.24; Si 44,16; Heb 11,5).
11 eta mundutik atera, gaizkiak adimena nahastu
eta engainuak arima lilura ez ziezaion.
12 Izan ere, gaizkiaren lilurak benetako baloreak iluntzen ditu,
eta grina txarren zorabioak gizaki tolesgabea desbideratzen.
13 Denbora laburrean heldutasunera iritsi
eta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.
14 Jaunak haren arima atsegin izan zuenez,
bizkor atera zuen gaizkiaren erditik.
Jendeak
4,14 bizkor atera zuen: Honela ere itzul daiteke: bizkor atera zen (arima). // Jendeak: H.h., Herriek.
ikusi eta ez du ulertzen,
ezta konturatu ere honako honetaz:
15 Jaunak onginahia eta errukia dituela bere aukeratuentzat,
eta ardura bere fededunentzat.
4,15 ardura fededunentzat 3,9.
16 Hildako zintzoak bizirik dirauten fedegabeak kondenatzen ditu,
eta heldutasunera bizkor iritsitako gazteak
gaiztoaren zahartzaro urtetsua.
Gaiztoen zorigaiztoko azkena
17 Ikusiko du jendeak jakintsuaren azkena,
baina ez du ulertuko Jaunak harekiko zuen asmoa
eta zergatik eraman duen toki segurura.
18 Gaiztoek mespretxuz begiratuko diote,
baina Jaunak beraiei egingo die barre.
4,18 Jaunak gaiztoei barre Sal 2,4; 37,13; 59,9. Ik. 5,4.
19 Gero, gorpu mespretxagarri bihurtuko dira,
iraingarri betiko, hildakoen artean
4,19 iraingarri betiko, hildakoen artean: Iraingarri, hilobiratu gabe gelditzeagatik; izan zitekeen zigorrik handienetakoa zen hori antzinatean (ik. Is 14,18-19).
;
buruz aurrera botako ditu Jaunak,
txintik ere ezin izango dutelarik esan;
oinarritik astinduko ditu, hondoraino erraustuko;
saminetan biziko dira
eta haien oroitzapena ere galdu egingo.
20 Kikildurik joango dira beren bekatuen kontu ematera,
beren gaiztakeriak izango baitituzte salatari.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7