Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Joan 2

Joan :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21

JESUSEN MIRARIZKO SEINALEAK (2,1–12,50)
Ezteiak Galileako Kanan
2
1 Hiru egunera, ezteiak izan ziren Galileako Kanan, eta han zen Jesusen ama.
2,1 Kana 4,46.
2 Jesus eta beronen ikasleak ere gonbidatu zituzten ezteietara. 3 Eta ardoa amaitu baitzen, esan zion amak Jesusi:
–Ez dute ardorik.
4 Jesusek erantzun zion:
–Utz nazazu bakean, emakume. Oraino ez da etorri nire ordua
2,4 Utz nazazu bakean, emakume: H.h., Zer zuri eta niri, emakume? Esamoldea sarri samar erabiltzen da I.Z.ean nahiz I.B.an, eta normalean desadostasuna adierazten du (ik. Mk 1,24), asmo jakin batean bat ez etortzea. Kasu honetan Zer axola zaizu zuri? edo Ez zaitez nire arazoetan sar ere itzul zitekeen. // emakume: 19,26 atalean ere emakume deitzen dio Jesusek bere amari. Testu bi hauek hertsiki elkarloturik daude. 19,26 atalean ulertzen du Mariak Kanan ulertu ez zuena. // nire ordua: Jesusen ordua bere bizitzako unerik garrantzitsuena da, beraren jainkozko aintza azalduko den unea: Jesusen ordua beraren heriotzarekin lotua dago Ebanjelioan (ik. 12,23; 13,1; 17,1).
.
2,4 Jesusen ordua 7,30; 8,20; 12,23; 13,1; 17,1.
5 Jesusen amak honela esan zien zerbitzariei: «Egin horrek esango dizuena».
2,5 Egin horrek esana Has 41,55.
6 Baziren han harrizko sei ur-ontzi, juduek beren garbikuntzetarako erabili ohi zituztenak, ehunen bat litrokoa bakoitza.
2,6 garbikuntzetarako 3,25; Mk 7,3-4.
7 Jesusek esan zien zerbitzariei:
–Bete ontziak urez.
Haiek goraino bete zituzten. 8 Orduan, esan zien:
–Atera pixka bat eta eraman mahaizainari.
Hala egin zuten haiek.
9 Mahaizainak ardo bihurtutako ura dastatu zuen, nongoa zen jakin gabe; zerbitzariek, bai, bazekiten, beraiek atera baitzuten ura. Ardo berria dastatu zueneko, senarrari dei egin 10 eta esan zion: «Jende guztiak ardorik onena atera ohi du lehenik eta, jendea aski edanda dagoenean, arruntagoa; zuk, berriz, orain arte gorde duzu ardorik onena».
11 Bere lehen mirarizko seinale hau Galileako Kanan egin zuen Jesusek; honela, bere Jainko-aintza agertu zuen, eta ikasleek sinetsi egin zuten harengan.
2,11 lehen mirarizko seinalea 4,54. // bere aintza agertu 1,14; 12,41; Is 60,1-2; Lk 9,32.
12 Ondoren, Kafarnaumera joan zen bere ama, anai-arreba eta ikasleekin, eta han egon ziren zenbait egunez.
2,12 Kafarnaumera Mt 4,13.
Jesusek tenplu berria iragarri
(Mt 21,12-13; Mk 11,15-17; Lk 19,45-46)
13 Hurbil zen juduen Pazko-jaia, eta Jerusalemera joan zen Jesus.
2,13 Pazkoa hurbil 6,4; 11,55; Lk 22,1.
14 Tenpluan merkatariak aurkitu zituen idi, ardi eta usoak saltzen, eta diru-trukatzaileak ere bai, han eserita. 15 Jesusek, lokarriz zartailu bat eginez, tenplutik kanpora bota zituen denak, baita ardiak eta idiak ere; eta trukatzaileen diruak sakabanatu eta mahaiak irauli egin zituen. 16 Uso-saltzaileei esan zien: «Kendu hemendik hau dena. Ez egin nire Aitaren etxea merkatu-etxe».
2,16 Aitaren etxea Lk 2,49.
17 Ikasleei, Liburu Santuak dioena etorri zitzaien gogora: Zure tenpluaren maiteminak erreko nau.
2,17 Zure tenpluaren… Sal 69,10.
18 Orduan, galdetu zioten judu-agintariek:
–Zer seinale ematen diguzu hori egiteko aginpidea duzula frogatzeko?
19 Jesusek erantzun zien:
–Desegizue tenplu hau eta hiru egunetan berreraikiko dut.
2,19 Desegizue tenplu hau Mt 26,61; 27,40; Mk 14,58; 15,29; Eg 6,14.
20 Juduek ihardetsi zioten:
–Berrogeita sei urte
2,20 Berrogeita sei urte: Herodesen tenpluaren eraikuntza K.a. 20/19an hasi zen, eta artean erabat burutu gabe zegoen.
behar izan dira tenplu hau eraikitzeko, eta zuk hiru egunetan berreraikiko duzula?
21 Hura, ordea, bere gorputzaren tenpluaz ari zen.
2,21 bere gorputzaren tenpluaz ari 1 Ko 6,19.
22 Horregatik, hildakoen artetik piztu zenean, esandako hori gogoratu zitzaien haren ikasleei, eta sinetsi egin zuten Liburu Santuko eta Jesusek esandako hitza.
2,22 ikasleek gogoratu 12,16; 14,26; 16,4; Lk 24,6-8.
Jesusek gizakien barrua ezagutzen
23 Pazko-jaian Jesus Jerusalemen zegoela, askok sinetsi zuten harengan, egiten zituen mirarizko seinaleak ikusirik.
2,23 seinaleak eta sinesmena 6,2.14; 7,31; 11,47-48; 1 Ko 1,22.
24 Baina, Jesus bera ez zen fidatzen haietaz, guztiak ezagutzen baitzituen, 25 eta ez zuen inoren aitorpen-beharrik, ongi ezagutzen baitzuen berak gizakiaren baitan dagoena.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7