Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Jonas 4

Jonas :Sarrera 1 2 3 4

Jonasek Jaunaren errukiaren berri ikasi
4
1 Jonasek oso gaizki hartu zuen Jaunaren erabakia eta sumindu egin zen.
4,1 Jonasek gaizki hartu Ik. Lk 15,28.
2 Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.
4,2 Jainko bihozbera eta errukiorra… Ir 34,6-7+.
3 Beraz, Jauna, kendu niri bizia! Hobe dut hil, bizi baino!»
4,3 kendu niri bizia 4,8; 1 Erg 19,4.
4 «Ba al duzu zertan horrela sumindurik?», galdetu zion Jaunak.
5 Hiritik irten eta Niniveren ekialdean gelditu zen Jonas. Han etxola bat eraiki eta itzalean eseri zen, hiriari zer gertatuko begira.
6 Orduan, Jainko Jaunak landare
4,6 landare: Landare ezezagun bat aipatzen da; errizino-ondotzat eman izan da.
bat hazarazi zuen, Jonas baino handiagoa, buruan itzala eman ziezaion eta bere sukarretik libra zezan. Jonas biziro poztu zen landarearekin.
7 Baina biharamun egunsentian har bat bidali zuen Jainkoak; harrak jo eta landarea ihartu egin zen. 8 Eguzkia atera zenean, Jaunak hego-haize sargoritsua bidali zuen; eguzkiak Jonas buruan jo zuen, ia kordegabe uzteraino. Eta heriotza opa izan zuen: «Hobe dut hil, bizi baino!»
9 Orduan, Jainkoak esan zion:
–Ba al duzu zertan horrela sumindurik, landarea dela eta?
–Bai horixe, badut zertan sumindurik, heriotza opa izateraino sumindu ere –erantzun zion Jonasek.
10 Jaunak, orduan:
–Landare honek ez dizu lanik eman, ez da zuk zaindurik hazi. Egun batetik bestera sortu eta ihartu da. Hala ere, zuk erruki diozu. 11 Eta nik ez ote diot erruki izango Ninive hiri handi horri, bertan ongia eta gaizkia bereizten ez dakiten
4,11 ongia eta gaizkia bereizten ez dakiten: Hebreerazkoak hau dio: beren eskuina eta ezkerra bereizten ez dituzten; zorionera daraman jokabide zuzenaren irudia zen eskuina eta kontrakoa ezkerra. Beste zenbaiten ustez, ezaguerarik gabeko haurrak adieraziko lituzke esaera horrek.
ehun eta hogei mila gizakitik gora eta ezin konta ahala abere bizi delarik?
4,11 ehun eta hogei mila Jdt 2,5.15. Ik. Ap 7,4.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7