Jordan ibaia igarotzeko prestaketak
3
1 Josue goizean goiz jaiki zen. Berak eta israeldar guztiek, Xitimdik abiatu eta Jordan ibairaino heldurik, bertan eman zuten gaua, ibaia igaro gabe.
2 Handik hiru egunera 3,2 Handik hiru egunera: Denbora-adierazpen hau 1,11 tx.ean esanarekin lotzen da. , funtzionarioak kanpalekuan zehar ibili ziren,
3 herriari agindu hau emanez: «Apaiz lebitarrek Jaunaren, zuen Jainkoaren, itun-kutxa hartu eta badaramatela ikustean, abiatu zuek ere orain zaudeten tokitik eta jarraitu kutxari, 3,3 Apaiz lebitarrek Dt 17,9+.
4 nondik joan jakin dezazuen, lehen inoiz ere bide horretan ibili gabeak baitzarete; baina ez hurbildu kutxaren ondora, utzi kilometro inguruko tartea zuen eta beraren artean».
5 Ondoren, Josuek esan zion herriari: «Egizue garbikuntza, Jaunak bihar gauza harrigarriak egingo baititu zuen artean».
6 Eta apaizei esan zien: «Hartu itun-kutxa eta jar zaitezte herriaren aurrean». Apaizak itun-kutxa hartu eta herriaren aurretik abiatu ziren.
7 Jaunak, orduan, esan zion Josueri: «Gaurtik aurrera goratu eginen zaitut israeldar guztien aurrean; horrela jakingo dute ni zurekin naizela, Moisesekin izan nintzen bezala. 3,7 ni zurekin naizela Dt 20,1+.
8 Eman agindu hau itun-kutxa daramaten apaizei: Jordan ibaiertzera heltzean, gelditu bertan».
9 Josuek esan zien israeldarrei: «Hurbil zaitezte eta entzun Jaunaren, zeuen Jainkoaren, hitzak».
10 Eta gehitu zuen: «Horra zertan igarriko diozuen Jainko bizia duzuela zeuen artean, eta kanaandarrak, hititak, hibiarrak, periztarrak, girgaxtarrak, amortarrak eta jebustarrak zuen aurretik erabat botako dituela: 3,10 Jainko bizia Dt 5,26+. // zeuen artean Ir 34,9. // herriak botako Dt 4,38+.
11 lur osoko jabearen itun-kutxa zuen aurretik igaroko da Jordan ibaian zehar.
12 (Aukera itzazue hamabi gizon, Israelgo leinu bakoitzeko bat) 3,12 Ez dirudi esaldi hau bere tokian dagoenik hemen; 4,2 tx.etik aurreratua da. .
13 Jaunaren, lur osoko jabearen, itun-kutxa daramaten apaizen oinek Jordan ibaiko urak ukitu bezain laster, ur-korrontea eten eta urak gelditu egingo dira, harresia bailiran». 3,13 urak gelditu Sal 114,3.
Ibaian barna igaro
14 Herria ibaia igarotzeko kanpalekutik abiatu zenean, apaizak itun-kutxa hartu eta jendearen aurrean jarri ziren.
15 Uztaroa zen, eta urte-sasoi horretan Jordan ibaia gainezka etorri ohi da 3,15 Garagar-uzta biltzeko garaian, apirila inguruan, Libanoko elurrak urtzen direlarik, Jordan ibaia gainezka etorri ohi da. . Kutxa zeramaten apaizak Jordanera heldu eta haien oinek ur-ertza ukitu bezain laster,
16 goitik zetozen urak gelditu egin ziren, harresia bezala tente jarriz, eta urak urrutira, Tzartan ondoan dagoen Adam hiriraino, heldu ziren; Araba itsaso edo Itsaso Hilera 3,16 Adam: Jordan ibaiaz ekialdera, Jabok errekak Jordan jotzen duen tokitik hurbil zegoen hiria; errekaren mendebaldeko ertzean zegoen Tzartan hiria. // Araba… Hilera: H.h., Araba itsaso edo Gesal itsasora; ik. Dt 3,17 oh. zihoan ur-korrontea, berriz, erabat eten zen. Eta herria igaro egin zen Jeriko parean.
17 Israel herri osoa lehor-bidetik igaro bitartean, Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizak lehorrean egon ziren ibaiaren erdian, denak igaro arte. 3,17 lehor-bidetik igaro Ir 14,22; Sal 66,6.
|