Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Josue 7

Josue :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24

Israel garaitua
7
1 Israeldarrek ez zuten leial jokatu hiriko gauza guztiak erabat suntsitzeko aginduari zegokionez. Akan zeritzan batek suntsitu beharreko zenbait gauza beretzat hartu zuen eta, horregatik, sutu egin zen Jaunaren haserrea israeldarren aurka. Karmiren semea zen Akan, Zabdi eta Zerahen ondorengoa, Judaren leinukoa.
7,1 Akanen desleialkeria 22,20; 1 Kro 2,7.
2 Jerikotik gizon batzuk bidali zituen Josuek, Bet-Abendik hurbil, Betelen ekialdera zegoen Ai hirira, lurralde hura ikertzeko aginduz. Joan ziren gizonak eta, Ai hiria ikertu ondoren,
7,2 ikertzera bidali 2,1+.
3 Josuerengana itzuli ziren, esanez: «Ez dira asko hiri horretakoak. Ez du gudaroste osoak joan beharrik; aski dira bi edo hiru mila gizon Ai hiriari erasotzeko. Ez du merezi gudaroste osoa nekaraztea».
4 Hiru mila inguru gizon joan ziren Ai hiriari erasotzera, baina ihes egin behar izan zuten Ai hirikoengandik. 5 Hogeita hamaseiren bat israeldar hil zituzten Aikoek eta hiriko ateetatik harrobietaraino
7,5 harrobietaraino: Izen propio bezala ere itzul daiteke, Xebarimeraino alegia.
pertsegitu zituzten, maldan behera denak porrokatuz. Israeldarrak adoregabeturik gelditu ziren; hauen kemena urtu eta ura bezala isuri zen.
6 Josuek eta israeldar arduradunek jantziak urratu zituzten, buru gainera hautsa bota eta ahuspezturik egon ziren Jaunaren kutxa aurrean arratsa arte
7,6 Penitentzi eta dolu-zeinuak.
.
7,6 jantziak urratu Has 44,13; 1 Sm 4,12; 1 M 3,47; 4,39. // burura hautsa bota 1 Sm 4,12; Ez 27,30; Ne 9,1; 2 M 10,25; 14,15. // ahuspeztu Jdt 4,11; 1 M 4,40. // arratsa arte Ep 20,23.26; 21,2; 1 Sm 14,24; 2 Sm 1,12.
7 Josuek otoitz egin zuen, esanez:
–Ai ene, Jainko Jauna! Zergatik igaroarazi diozu herri honi Jordan ibaia, gero amortarren esku utzi eta hondatzekotan? Hobe Jordanez beste aldera gelditu izan bagina bizitzen!
7,7 herriaren alde otoitz Ir 32,11+; Dt 9,26-29.
8 Otoi, Jauna! Zer esan behar dut, Israelek bere etsaien aurrean atzera egin behar izan duen honetan? 9 Jakingo dute hori kanaandarrek eta lurralde honetako beste bizilagunek, altxatuko dira gure kontra eta gure oroitzapena ere desagerrarazi egingo dute lurrazaletik. Zer eginen duzu, orduan, zeure izen handiaren alde?
10 Jaunak erantzun zion Josueri:
–Ea, jaiki! Zertan zaude hor ahuspezturik? 11 Bekatu egin dute israeldarrek, nik ezarri diedan konpromisoa hautsiz. Suntsitu behar zutenetik hartu dute, lapurtu eta beren gauzen artean gorde.
7,11 gorde Ik. Eg 5,1-11.
12 Ezin izango diete israeldarrek aurre egin beren etsaiei; ihes egin beharko dute arerioengandik, beraiek merezi izan baitute erabat suntsituak izatea. Erabat suntsitu behar zenutena zeuen artetik desagerrarazten ez baduzue, ez nauzue aurrerantzean zeuekin izango. 13 Jaiki zaitez eta agindu herriari garbikuntza egiteko. Esaiozu: «Egin garbikuntza biharko. Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: Erabat suntsitu behar zenuten zerbait duzue zeuen artean, israeldarrok; hori desagerrarazi arte, ezin izango diezue aurre egin etsaiei.
7,13 garbikuntza 3,5+.
14 Bihar goizean leinuka aurkeztuko zarete; nik, Jaun honek, zotz eginez izendatuko
7,14 izendatuko: Aditz honek zozketaz erruduna izendatzea adierazten du; usadio honi buruz, ik. 1 Sm 14,41-42.
dudan leinukoak senitarteka aurkeztuko dira, izendatuko dudan senitartekoak etxeka, eta izendatuko dudan etxekoak banaka. 15 Erabat suntsitu behar zenetik zerbait gorde izateagatik izendatuko dudan gizona erre egingo duzue beraren gauza guztiekin, Jaunarekiko konpromisoa hautsi baitu eta itsuskeria egin Israelen».
7,15 itsuskeria Israelen Dt 22,21+.
Erruduna agertu
16 Biharamun goizean goiz jaiki eta israeldar guztiak leinuka aurkezteko agindu zuen Josuek. Judaren leinua gertatu zen izendatua. 17 Judaren leinuko senitarteak aurkeztarazi eta Zerahen senitartea gertatu zen izendatua. Zerahen senitarteko etxeak aurkeztarazi eta Zabdiren etxea gertatu zen izendatua. 18 Zabdiren etxekoak aurkeztarazi eta Akan gertatu zen izendatua. Akan Karmiren semea zen, Zabdiren eta Zerahen ondorengoa, Judaren leinukoa.
19 Josuek galdegin zion Akani:
–Ene seme, eman ohore Jaunari, Israelen Jainkoari, eta aitortu egia beraren aurrean. Esadak zer egin duan, ez gorde ezer ere.
20 Akanek erantzun zion:
–Egia da, neuk egin dut bekatu Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aurka. Hara zer egin dudan: 21 harrapakinen artean, babiloniar soingaineko zoragarria ikusi nuen, baita zilarrezko berrehun txanpon eta kilo erdiko urre-puska ere. Hainbeste gustatu baitzitzaizkidan, hartu egin nituen. Lurpean gordea dut dena neure oihal-etxolaren erdian; dirua azpian dago.
22 Josuek gizon batzuk bidali zituen eta, lasterka oihal-etxolara joanik, dena aurkitu zuten oihal-etxolan gordea eta azpian dirua. 23 Gauzak oihal-etxolatik harturik, Josue eta israeldarrei eraman zizkieten, eta hauek Jaunaren aurrean ezarri zituzten.
Akan zigortu
24 Orduan, Josuek Zerahen seme Akan bera eta dirua, soingainekoa, urre-puska, Akanen seme-alabak, beraren idi, asto eta ardiak, oihal-etxola eta gauza guztiak hartu eta, israeldar guztiak berekin zituela, Akor izeneko ibarrera eraman zituen.
7,24 Akor izeneko ibarra 15,7; Os 2,17.
25 Josuek esan zuen: «Akan, Jaunak gaur bota diezazula gainera erakarri diguzun ezbeharra
7,25 ezbeharra erakarri (hebreeraz akar) eta Akor, zigorra bete beharreko tokiaren izena, doinu bereko hitzak dira.
Eta israeldar guztiek harrika eman zieten Akani eta etxekoei; gero, beraren gauzak erre eta harriz estali zituzten.
7,25 harrika eman Dt 13,11+.
26 Ondoren, harri-pilo handia ezarri zioten gainean Akani. Han dago oraindik harri-piloa. Horregatik deritza toki hari gaurdaino «Akor ibarra», hau da, «Ezbehar-ibarra».
Orduan baretu zen Jaunaren haserrea.
7,26 harri-pilo handia 8,29.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7