Amondarrentzat
49
1 Jaunaren mezua amondarrentzat:
«Ez ote Israelek seme-alabarik?
Ez ote oinordekorik?
Nola jabetu dira, bada,
Gaden lurraldeaz amondarrak,
Milkom 49,1 amondarrak: Itsaso Hilaz ekialdera zegoen erresuma txikia, Moaben iparraldean. Raba zuen hiriburu (gaur egungo Amman). 721ean iparraldeko erresuma erori zenean, Gad leinukoen Jordanez beste aldeko lurraldeez (ik. Jos 13,24-28) jabetu ziren amondarrak, eta hori aurpegiratzen die profetak. // Milkom: Amondarren jainko nazionala. Izen jatorra antzinako itzulpenek gorde dute; hebreerazkoak Malkam dakar, hau da, beren erregea. jainkoaren gurtzaileak?
Nola bizi dira horiek
israeldarren hirietan? 49,1 amondarrentzat 25,21+. // Gaden lurraldea Zen 32,1-36; Jos 13,24-28. // Milkom 1 Erg 11,5.7.33; 2 Erg 23,13.
2 Hala diot nik, Jaunak:
Badator garaia,
amondarren Raba hiriburuan
guda-irrintzia entzungo dena.
Hiriburua hondakin-pila
bihurtuko da,
haren menpeko hiriak erre egingo.
Israel berriro jabetuko da
kendu zioten lurraldeaz.
Hala diot nik, Jaunak. 49,2 Raba hiriburua Dt 3,11; 2 Sm 11,1; Ez 21,25. // guda-irrintzia 4,19; 50,15; Jos 6,5.20. // amondar hiriak erre Am 1,14.
3 «Egin intziri, Hexbongo bizilagunok:
Suntsitua dago Ai hiria 49,3 Hexbon: Moabeko hiria (ik. 48,2), amondarrek konkistatua segur aski. // Ai: Hondakin esan nahi du; toki askok daramate izen hau. Ez da nahastu behar Jos 7,2 tx.eko Ai hiriarekin. !
Egin garrasi, Raba inguruko hiriok!
Hartu dolu-jantzia, jo hiletak,
harresi inguruan harat-honat ibiliz!
Milkom jainkoa erbestera doa,
bere apaiz eta buruzagiekin. 49,3 Hartu dolu-jantzia 4,8+. // Milkom erbestera 48,7.
4 Zertan harrotu zeure haran joriaz,
hiri galdu hori?
Zeure ondasunetan fidatzen zinen,
inor ez zela
zuri erasotzeko gauza pentsatuz. 49,4 ondasunetan fidatu 48,7+.
5 Izu-ikara bidaliko dizut, bada,
alde guztietatik.
Nork bere aldetik
emango dio ihesari,
eta inor ez sakabanatuak biltzeko.
Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak. 49,5 Izu-ikara 48,44.
6 «Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana». 49,6 zoria aldatuko 48,47+.
Edomdarrentzat
7 Jaun ahalguztidunaren mezua edomdarrentzat:
«Ez ote jadanik
jakinduriarik Temanen 49,7 edomdarrak: Edom Itsaso Hilaren hego-ekialdeko lurraldea da. // Teman: Edomgo hiria, bertako jendearen jakinduriagatik ospetsua (ik. Ab 1,8-9). ?
Ez ote hango jakintsuak
aholku emateko gauza?
Akabo ote
haien jakinduria famatua? 49,7 edomdarrentzat 25,21+. // jakinduria Temanen Ba 3,22.
8 Dedango jendeok, itzuli, joan ihesi,
ezkutatu koba-zuloetan!
Kontuak hartzeko garaia baita,
hondatu egingo ditut
Esauren ondorengoak 49,8 Esauren ondorengoak: Edomdarrak alegia; Esau, Jakoben anaia, edomdarren arbasotzat jotzen da (ik. Has 36,8-9), eta bi izenak, Edom eta Esau, bata besteaz ordezkatzen dira sarri. .
9 Mahats-biltzaileek,
zuen mahastira datozelarik,
gutxienez hondarrak uzten dituzte;
lapurrek,
gauez zuenean sartuz gero,
nahi dutena besterik
ez dute eramaten.
10 Nik, ordea, erabat larrutuko ditut
Esauren ondorengoak;
agerian jarriko ditut
haien gordelekuak,
ez dute izango non ezkutaturik.
Haien seme-alabak
eta auzoko herrietakoak
suntsitu egingo dituzte.
Ez da inor geratuko hau esateko 49,10 Ez da inor… esateko: Judu-tradizioaren arabera osatua; jatorrizkoak Ez dago inor dio. : 49,10 erabat larrutuko Ml 1,2-5.
11 “Ez arduratu umezurtzez,
neuk haziko ditut;
alargunek
neu izango naute babes”».
12 Honela dio Jaunak: «Israelek berak ere, zigor-kopatik edan behar izan zuen, bidezko ez izan arren; eta zuk, Edom, zigorretik aske geldituko zarela uste al duzu? Ez horixe! Edan beharko duzu zuk ere zigor-kopatik 49,12 zigor-kopa: Ik. 13,13 oh. eta 25,15-29. . 49,12 zigor-kopa 25,15+. Ik. 25,28-29; Is 63,1-6.
13 Neure buruarengatik dagit zin: Botzra 49,13 Botzra: Edomgo hiriburua (ik. Is 34,6). hiria hondamen eta eremu, madarikazio eta iseka-gai bihurtuko da, haren menpeko hiriak hondakin betiereko. Nik, Jaunak, esana». 49,13 Botzra hiria Is 34,6; 63,1. // madarikazio eta iseka-gai 24,9+.
14 Jaunarengandiko deia entzun diogu
nazioetara bidalitako mandatariari:
«Bil zaitezte, joan Edomen aurka!
Jaiki borrokarako!»
15 Hau dio Jaunak:
«Horra nik zu
nazioetan ahulena bihurtu,
guztientzat mespretxagarri.
16 Jendeak beldurra zizun,
handiustea zenuen zeure baitan:
horrek engainatu zaitu.
Harkaitz artean bizi zara, bai,
mendi-tontorrei itsatsia;
baina, arranoak bezala,
zeure habia goi-goian
egingo bazenu ere,
bota egingo zintuzket handik. 49,16 habia goian 51,53; Hab 2,9.
17 «Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean. 49,17 handik igaroko direnak 22,8; 50,13.
18 Jaunak Sodoma, Gomorra 49,18 Sodoma, Gomorra: Ik. 23,14 oh. eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak. 49,18 Ik. 50,40. // Sodoma, Gomorra 20,16+; So 2,9.
19 «Nola lehoia
Jordango sastraka artetik atera
eta ardiz beteriko larre-tokietara
oldartzen den,
halaxe botako ditut edomdarrak
beren lurraldetik bat-batean,
eta nahi dudana ezarriko han
gobernari.
Izan ere, nor ni bezalakorik?
Nork egingo niri erronka?
Zein erregek emango niri aurpegi? 49,19-21 Ik. 50,44-46. 49,19 nor ni bezalakorik? 10,6+; Jb 9,19; Jkd 12,12.
20 Entzun, bada, nik, Jaunak,
Edomen aurka
hartu dudan erabakia,
Temango jendearen aurka
mamitu dudan egitasmoa:
haien haurrak ere
arkumeak bezala eramango dituzte,
lurraldea erabat hondatuko. 49,20 Jaunaren erabakia 50,45; 51,11-12; Mi 4,12. Ik. 6,6+.
21 Edomen erorketaren burrunbak
lurra dardararaziko du,
garrasiak
Itsaso Gorriraino entzungo.
22 Arranoaren antzera
oldartzen da etsaia,
Botzraren gainera hegoak zabalduz.
Egun hartan,
indargabe geldituko dira
Edomgo gudariak,
emakumea erdiminetan bezala». 49,22 Ik. 48,40-41 eta err.ak.
Damaskorentzat
23 Damaskorentzat mezua:
«Hamat eta Arpad 49,23 Hamat eta Arpad: Damasko hiriburu zuen Siriako hiriak. hiriak
nahasturik daude,
albiste ikaragarria jaso baitute.
Itsaso gaiztoa bezala,
asaldaturik, egonezinik daude. 49,23 Damaskorentzat Is 17,1-3; Am 1,3-5. // Hamat, Arpad 39,5; 2 Erg 14,28; 18,34; 19,13; Is 10,9.
24 Damasko leher egina dago,
ihes egin nahian,
ikarak hartuta,
estuasun eta oinazetan,
emakumea erdiminetan bezala. 49,24 emakumea… 4,31+; 50,43.
25 Ai! Hara bertan behera utzia
halako ospea eta alaitasuna
zituen hiria 49,25 halako… hiria: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak hiri ospetsu, nire alaitasun zena dio. !
26 Egun hartan,
gazteak kaleetan eroriko dira,
gudari guztiak hilko.
Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
27 Su emango diet
Damaskoko harresiei
eta suak Ben-Hadaden jauregiak
irentsiko ditu». 49,27 Su emango Am 1,4.
Arabiarrentzat
28 Babiloniako errege Nabukodonosorrek garaitu zituen Kedar leinuarentzat eta Hatzor hiriaren menpeko erreinuentzat 49,28 Kedar, Hatzorren menpeko erreinuak: Arabiar herri nomadak adierazten dira. Jaunaren mezua:
«Jaiki, eraso Kedarri!
Hondatu ekialdeko leinuak! 49,28 Arabiarrentzat 25,24+.
29 Haien etxolak eta artaldeak
hartzen dituzte,
haien oihal-etxola eta duten guztia;
gameluak eramaten dizkiete.
Kanpalekuak
oihuka inguratzen dituzte,
izu-ikara inguru guztian sortuz. 49,29 izu-ikara inguruan 6,25+.
30 Hatzorko bizilagunok,
egizue ihes arin,
ezkutatu koba-zuloetan!
Hala diot nik, Jaunak.
Babiloniako errege
Nabukodonosorrek
zuen aurkako erabakia hartua du,
egitasmoa mamitua. 49,30 Nabukodonosor 21,1-2+.
31 «Jaiki, babiloniarrok, eraso herriari:
ate eta morroilorik gabe,
bakar-bakarrik, seguru eta lasai
bizi den herriari.
Hala diot nik, Jaunak.
32 Harrapakin gisa hartzen dizkiete
gamelu eta artaldeak.
Lau haizeetara sakabanatuko ditut
beduino horiek 49,32 Beduino horiek: Ik. 9,25 oh. eta 25,23. ,
alde guztietatik
erakarriko diet hondamena.
Hala diot nik, Jaunak.
33 Hatzor hiria
txakal-zulo bihurtuko da,
basamortu betiko:
ez da han aurrerantzean
gizakirik biziko».
Elamdarrentzat
34 Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam 49,34 Elam: Babiloniaren ekialdeko herri zaharra, K.a. bigarren milurtetik ezaguna; Susa zuen hiriburu. herrialdearentzat: 49,34 Sedekias 1,3+. // Elam 25,25; Ez 32,24-25.
35 «Honela diot nik,
Jaun ahalguztidunak:
Elamen guda-indarrak 49,35 Elamen guda-indarrak: H.h., Elamen uztaia edo arkua. Famatuak ziren Elamgo arkulariak (ik. Is 22,6).
suntsituko ditut,
haren gudaririk bikainenak
apurtuko.
36 Ortziko lau ertzetatik haizea sortu
eta Elamen aurka joaraziko diot:
lau haizeetara
sakabanatuko ditut
hango bizilagunak.
Ez da munduan naziorik izango
ihesi joandako elamdarren bat
hartuko ez duenik.
37 Bizia kendu nahi dieten
etsaien aurrean
izu-ikaraz beteko ditut elamdarrak.
Zoritxarra ekarriko diet,
neure haserre-sumina ikusaraziko.
Gerra bidaliko dut haien aurka,
guztiak garbitu arte.
Hala diot nik, Jaunak. 49,37 neure haserre-sumina 7,20+.
38 Erregea eta buruzagiak
kendu egingo ditut Elamdik,
neu jarriko naiz errege haien ordez.
Hala diot nik, Jaunak.
39 «Baina egunen batean aldatuko dut Elamen zoria». 49,39 zoria aldatuko 48,47+.
|