ERANSKINA 52,1 ERANSKINA: Liburuaren azken kap. hau 2 Erg liburutik hartua da (2 Erg 24,18–25,30), aldaketa txiki batzuk gorabehera. Jeremiasen iragarpenak gauzatu direla adierazteko ezarria izan da. (52,1-34)
Jerusalem menderatua
52
1 Hogeita bat urte zituen Sedekiasek errege izaten hastean, eta hamaika urtez izan zen errege Jerusalemen. Haren amak Hamutal zuen izena, eta Libnako 52,1 Libna: Mediterraneo itsasertzean zegoen seguruen. Jeremiasen alaba zen. 52,1 Sedekias 1,3+. // Libna Jos 10,29; 2 Erg 8,22; 19,8; 23,31.
2 Jaunari atsegin ez zaiona egin zuen, Joiakimek bezalaxe.
3 Hain zegoen haserre Jauna Jerusalemen eta Judaren kontra, ezen bere aurretik urruti bota baitzituen.
Babiloniako errege Nabukodonosorren kontra jaiki zen Sedekias.
4 Sedekiasen erregealdiko bederatzigarren urtean, hamargarren hilaren hamarrean 52,4 bederatzigarren… hamarrean: K.a. 589ko abenduaren bukaera. , Babiloniako errege Nabukodonosor Jerusalemen kontra etorri zen gudaroste osoarekin eta setiatu egin zuen, inguru guztian harresia eraikiz.
5 Sedekias erregearen hamaikagarren urtea arte egon zen setiatua Jerusalem.
6 Urte hartan janaria ahitu zen hirian eta jendearen gosea izugarria zen. Laugarren hilaren bederatzian 52,6 Laugarren hilaren bederatzian: K.a. 587ko ekainaren azken aldea. ,
7 zuloa ireki zuten barrukoek harresian, eta hiriko gudari guztiek 52,7 hiriko gudari guztiek: 39,4 tx.aren arabera, erregea ere gudariekin batera atera zen. ihes egin zuten; atera ziren gauez erregearen lorategi ondoan zegoen bi harresien arteko atetik –babiloniarrek setiaturik zeuden arren– eta Araba aldera alde egin zuten.
8 Babiloniar gudarosteak, ordea, Sedekias erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen, beronekin ziren gudariak sakabanatu zirelarik.
9 Erregea atzeman ondoren, Hamat eskualdeko Riblara 52,9 Ribla: Ik. 39,5 oh. eraman zuten, Babiloniako erregearen aurrera. Honek epaia eman zion. 52,9 Hamat 49,23+.
10 Sedekiasen semeei lepoa moztu zieten aitaren aurrean, Riblan bertan, baita Judako buruzagiei ere.
11 Sedekias, begiak leherrarazi ondoren, katez loturik, Babiloniara eraman zuen Nabukodonosorrek eta presondegian eduki hil arte. 52,11 Sedekias Babiloniara 32,5; Ez 12,13.
Jerusalem hondatu
12 Babiloniako Nabukodonosorren erregealdiko hemeretzigarren urtean, bosgarren hilaren hamarrean 52,12 hemeretzigarren… hamarrean: K.a. 587ko uztailaren azken aldea da. , Nebuzaradan, Babiloniako erregearen funtzionario eta guardiaburua, etorri zen Jerusalemera. 52,12 Nebuzaradan 39,9+.
13 Su eman zien Jaunaren etxeari, jauregiari eta Jerusalemgo etxeei, handikienei batez ere. 52,13 Su eman 17,27+.
14 Eta guardiaburuarekin batera zetorren babiloniar gudarosteak Jerusalemgo harresi guztia bota egin zuen.
15 Ondoren, Nebuzaradan guardiaburuak erbesteratu egin zituen hirian geldituak ziren bizilagunak, baita Babiloniako erregearen alde jarri zirenak eta artisauak ere 52,15 artisauak ere: Jatorrizkoak herriko jende xehea gaineratzen du, baina ez da horrelakorik azaltzen toki paraleloetan, eta ez dator bat hurrengo tx.ean esaten denarekin. .
16 Herriko jende xehea baizik ez zuen utzi, alorrak eta mahastiak landu zitzaten.
17 Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea.
18 Kulturako erabili ohi ziren brontzezko tresna guztiak ere hartu zituzten: eltzeak, palak, labanak, isipu-ontziak, katiluak. 52,18 Kultuko tresnak 27,19-22+.
19 Guardiaburuak, gainera, urre nahiz zilar hutsezko tresnak hartu zituen: errautsontziak, intsentsu-ontziak, isipu-ontziak, eltzeak, argimutilak eta katiluak.
20 Ezin zen jakin zenbat pisatzen zuen brontzeak: Salomonek tenplurako eginak ziren bi zutabeen, hamabi zezen euskarri zituen uraskaren eta orgen brontzeak.
21 Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora eta seina metroko zirkunferentzia, barrutik hutsak, eta brontzearen lodiera zortzi zentimetrokoa.
22 Gainean bi metro eta erdiko brontzezko kapitel bana zuten, kapitel bakoitza brontzezko sare eta granadaz inguratua zelarik.
23 Laurogeita hamasei granada nabari ziren 52,23 Laurogeita… ziren: Esaldiaren zentzua zalantzazkoa da jatorrizkoan. . Guztira, ehun granada zeuden sarearen inguruan.
Atzerriratuen zerrenda
24 Guardiaburuak atxilotu egin zituen Seraias apaizburua, Sofonias apaiz laguntzailea eta hiru atezainak. 52,24 Sofonias 29,24-25+.
25 Hirian, berriz, gudarien arduradun zen ofizial bat, erregearen zerbitzura zeuden zazpi gizon, gudarien izenak hartzen zituen guda-idazkari bat eta, hauekin batera, beste hirurogei handiki atxilotu zituen, denak Jerusalemen gertatu baitziren.
26 Nebuzaradan guardiaburuak hartu eta Riblara eraman zituen, Babiloniako erregeagana,
27 eta honek bertan hilarazi, Hamat eskualdean.
Horrela erbesteratu zuten Judako jendea bere lurraldetik urruti. 52,27 Judako jendea erbesteratu Nk 1,3.
28 Hona Nabukodonosorrek Judatik erbesteratu zuen jende-kopurua: bere erregealdiaren zazpigarren urtean, 3.023 lagun; 52,28 lehenengo erbestealdia 2 Erg 24,14-15. Ik. 22,26-27; 28,4; 29,1-2.
29 hemezortzigarrenean, 832 lagun; 52,29 hemezortzigarrenean 32,1. // bigarren erbestealdia 39,9.
30 hogeita hirugarrenean, azkenik, 745 lagun erbesteratu zituen Nebuzaradan guardiaburuak. Guztira, 4.600 lagun erbesteratu zituzten 52,30 erbesteratu zituzten: Aipatzen diren bi lehenengo erbestealdiak ezagunak ditugu: zazpigarren urtekoa 597an gertatua da, eta hemezortzigarrenekoa 587an; hogeita hirugarren urtea 582a da, baina ez dugu urte horretan gertaturiko erbesteratzearen berririk. .
Babiloniako erregeak Joiakini barkatu
31 Judako errege Joiakin, hogeita hamazazpi urtez gatibu egon ondoren, Ebil-Merodakek askatu egin zuen giltzapetik, Babiloniako errege egin zen urte berean, hamabigarren hilaren hogeita bostean.
32 Onez hartu zuen Ebil-Merodakek Joiakin erregea, eta Babilonian berekin zituen beste erregeak baino gorago jarri zuen.
33 Presondegiko jantziak erantzi eta, aurrerantzean, erregearen mahaian jan zuen beti, bere bizitza guztian.
34 Eguneroko janaria, beraz, Babiloniako erregeak eman zion, bere bizitza guztian.
|