Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Kohelet 10

Kohelet :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

10
1 Euli hilek lurringilearen olioa
kutsatzen eta kirasten
duten bezala,
halaxe gertatu ohi da
garrantzitsuago
ergelkeria txiki bat
jakinduria eta ohorea baino.
2 Jakintsuak burua bere tokian;
ergelak, aldiz, oinazpian
10,2 Jakintsuak… oinazpian: H.h., Jakintsuak bihotza eskuinean, ergelak ezkerrean.
.
3 Hor dabil ergela bidez bide;
bera izan zentzugabea,
eta besteak jotzen ditu
zentzugabetzat
10,3 Hor dabil… zentzugabetzat: Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Bideari ekin orduko, huts egiten dio buruak ergelari; zoroa dela diote denek.
.
4 Nagusia haserretzen bazaizu ere,
ez utzi horregatik zeure tokia,
otzan izateak
oker handiak eragozten baititu.
5 Ikusia dut eguzkipean,
agintariengandik datorren
beste oker handi bat:
6 ergela toki gorenean jarria
eta aberatsa behean eseria.
10,6-7 gizarte nahasia Es 19,10; 30,22. Ik. 1 Sm 2,7-8.
7 Ikusi izan ditut
morroiak zaldi gainean
eta nagusiak oinez, morroi bailiran.
Lanean arazoak
8 Zuloa dagiena bertan da eroriko,
horma botatzen duenari
sugeak zizta egingo.
10,8 zuloan erori Ik. Sal 7,16+.
9 Harriak ateratzen dituenak
beraiekin min hartuko;
egurra ebakitzen ari dena
zauritzeko arriskuan dago.
10 Aizkora kamutsarekin,
zorrozten ez baduzu,
lan handiagoa egin beharko.
Joka ezazu buruz,
ahaleginari onura ateratzeko.
11 Garaiz xorarazi baino lehen
sugeak zizta egiten badu,
ez du irabazirik suge-xorarazleak.
Mintzoa
12 Jakintsuaren ahoari darion mintzoa
atsegina da;
zentzugabea, berriz,
bere hitzak galduko du:
13 hizketan hasi orduko zorakeria dio,
eta bukatzean
ergelkeria gaiztoa dario;
10,13-14 ergelaren berriketa Ik. Is 32,6; Sal 14,1.
14 ergelak berriketa ugari.
Gizonak ez daki zer datorkion.
Eta nork adieraz diezaioke
beraren ondoren zer gertatuko den?
15 Bai neketsua ergelaren lana;
ez daki hirirako bidea ere.
16 Zoritxarrekoa
erregetzat haurra duen lurraldea,
agintariek goizetik
tripakadak egiten
dituzteneko lurraldea.
10,16-17 erregetzat haurra Is 3,4-12. // agintari jatunak Ik. Es 31,4.
17 Zorionekoa
erregea aitoren semea
duen lurraldea;
agintariek,
indarrak hartzeko
eta ez sabelkeriaz,
beren orduetan jaten
duteneko lurraldea.
18 Nagiaren sabaia erraz eroriko,
zabarraren etxean itogin franko.
19 Gozatzeko da ogia,
bizia alaitzeko ardoa,
eta denetan laguntzeko dirua.
10,19 ardoak alaitu Sal 104,15+.
20 Ez iraindu erregea,
ezta zeure baitan ere;
ez mintza aberatsaren aurka,
ezta zeure gelako isilean ere;
txori txiki batek baitie
zure mintzoa eramango,
eta hegaztiek
zure esana jakinaraziko.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7