Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Kohelet 4

Kohelet :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

Bidegabekeria ugari
4
1 Hausnartzen ari izan nintzen
eguzkipean zenbat bidegabekeria
egiten den.
Ikusi nituen zapalduen malkoak,
eta kontsolatzailerik ez;
zapaltzaileen eskua
gogor ari zitzaien,
eta kontsolatzailerik ez.
4,1 bidegabekeria 5,7+.
2 Zori hobekotzat jotzen ditut
hilak biziak baino,
4,2-3 Zori hobeko jaio ez dena 6,3; Jr 20,18; Jb 3,11-16; 10,18-19.
3 eta biok baino zoriontsuago
jaio ez dena
eta eguzkipean egin ohi diren
okerrak ikusi ez dituena.
Lana
4 Ikusi ditut, orobat,
jendearen lan guztiak
eta eginahalen emaitzak:
elkarrentzako bekaizkeriaz
eginak denak.
Hau ere huskeria da
eta haizea atzeman nahia bezalakoa.
4,4 huskeria, haizea atzeman nahi izatea 1,14+.
5 Ergela, eskuak tolestatu eta
goseak hiltzen da
4,5 goseak hiltzen da: H.h., bere haragia jaten du.
.
4,5 ergelaren zoriaz Es 6,11.
6 Hala ere, hobe da esku-hutsik lasai bizi,
esku beterik neketan baino
4,6 Testuak, hemen, haizea atzeman nahi izatea eransten du; baina esaldi hau alferrik dagoela dirudi.
.
7 Beste zentzugabekeria hau ere
ikusi dut eguzkipean:
8 Demagun
bakarrik bizi dela gizon bat;
ez du lagunik, ez seme-alabarik,
ez anai-arrebarik,
eta, hala ere,
etengabe dihardu lanean,
ez da asetzen aberasteaz,
galdetu ere ez du egiten bere baitan:
«Norentzat ari ote naiz lanean,
neure buruari atseginak ukatuz?»
Horra beste zentzugabekeria
eta lanbide txarra.
Elkartasuna
9 Hobe, bi elkarrekin ari izatea
bakarka baino,
elkartze horretatik
etekin hobea aterako baitute.
10 Bietarik bat eroriko balitz,
besteak jasoko luke;
baina urrikalgarri bakarrik dagoena;
eroriko balitz,
ez bailuke izango nork jaso.
11 Orobat, bik, batera lotaratuz,
elkar dute berotuko;
bakarrik dagoena nola berotu?
12 Bati erasotzen diotelarik,
biek eginen dute aurre.
Hiru hariko soka etetea gaitz.
Gaztea eta zaharra
13 Hobe, gazte behartsu baina zuhurra,
aholkurik nahi ez duen
errege zahar eta zoroa baino.
14 Zeren gaztea,
noizbait presondegian egona
eta bere herrian behartsu jaioa
izanik ere,
errege-aulkira igo baita,
15 eta zaharraren tokian altxatzen den
gaztearen alde jartzen ikusi dut
eguzkipean dabilen jende guztia ere.
16 Ezin zenbatu
4,16-17 Hebreerazko testua iluna da tx. hauetan; itzulpena ez da ziurra.
ahalako herri baten
buruzagi izan arren,
gerokoak ez dira
harekin ere pozik izanen.
Hau ere huskeria da,
haizea atzeman nahi izatea.
4,16 huskeria 1,14+.
Otoitz egitean
17 Zabiltza arretaz
Jainkoaren etxera sartzean,
hobe duzu entzutera hurbildu,
ergelek egin ohi duten oparia
eskaintzera baino;
ergelek ez baitakite
gaiztakeria baizik egiten.
4,17 Hobe esana bete, oparia eskaini baino 1 Sm 15,22+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7