Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Kohelet 5

Kohelet :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

5
1 Ez bedi zure ahoa
zalapartaka mintza,
zure bihotzak ere
ez dezala bizkor hitz egin
Jaunaren aurrean;
zeruan baita Jainkoa
eta zu lurrean.
Ez egin, bada, hitz asko.
5,1-2 hitzak neurtu Si 7,14; Mt 6,7. Ik. 6,11; Es 13,3.
5,1 zeruan baita Jainkoa Dt 4,39; Jos 2,11; Jb 22,12.
2 Izan ere, kezka gehiegik
amesgaiztoa dakar,
eta hitz-jarioak
zoro-berriketak egitea.
3 Jainkoari promesen bat
egin badiozu,
bete lehenbailehen,
ez baititu atsegin axolagabeak.
Bete hitzemana.
5,3-5 promesak egin eta bete Zen 30,2-17+.
4 Askoz hobe duzu hitzik ez ematea,
emaniko hitza ez betetzea baino.
5 Ez utzi zeure ahoari
bekatu eginarazten,
ez esan gero Jainkoari
5,5 Jainkoari: H.h., mezulariari.
ohartu gabe egin duzula.
Ea haserretzen zaizun Jainkoa
zeure hitzengatik
eta zeure lanak oro
desegiten dizkizun!
6 Amets eta huskeria ugari denean,
berriketa ere ugari.
Zuk, aldiz, izan begirune Jainkoari
5,6 Tx.eko testua iluna da eta nahasia.
.
5,6 Amets ugari Si 34,1-7. // begirune Jainkoari Es 8,13+.
Agintekeria
7 Herrian behartsuak
zapaltzen dituztela,
gogorki epaitzen
eta zuzenbidea desegiten dutela
ikusten baduzu,
ez harritu horregatik.
Handikiak, beste handikiago bat
du babesle, eta biok,
goitiago daudenak dituzte babesle.
5,7 zuzenbidea desegin 3,16; 4,1; Jb 9,24.
8 Denek ateratzen diote
etekina lurrari;
erregea ere
lurrak ematen duenetik bizi da
5,8 Testu iluna. Honela ere itzul daiteke: Lurraldeak denetan duen hoberena, lurra lantzen duen erregea da.
.
Diruzalekeria
9 Diruzalea ez da inola asetzen,
aberastasuna maite duenak
ez du onurarik.
Hori ere, beraz, huskeria da.
5,9-10 Diruzalea 6,2; Si 14,3.
10 Zenbat eta ondasun gehiago,
hainbat eta irensle ugariago;
zertarako, hortaz,
aberastasunak jabeak
begien aurrean ikusteko izan ezik?
11 Asko jan, gutxi jan,
langileak lo egiten du gozoki;
aberatsak, aldiz,
bere asean ezin egin lorik.
12 Ikusia dut
beste gaitz handi bat ere
eguzkipean:
aberastasunak pilatzea
berorien jabearen kaltetan dela;
13 izan ere, une txar batean
gal ditzake denak;
jaioko zaio semea
eta esku-hutsik geldituko da.
14 Bere amaren sabeletik
biluzik irten zen,
halaxe da itzuliko,
bere lanaren saririk batere
ez du berekin eramango.
5,14 biluzik irten Jb 1,21+.
15 Hau bai gaitz negargarria:
etorri bezalaxe joan behar.
Eta zein fruitu atera dio
egin duen lanari?
16 Bere bizitza osoa
goibel eta atsekabeturik,
neke, oinaze eta haserre artean
eman du.
17 Ikusi dudanez, hauxe dute
gizon-emakumeek hoberena:
eguzkipean egiten duten lanetik
jan, edan eta alai gozatu,
Jainkoak eman
bizitzako egunetan zehar;
horixe dute beren zoria.
5,17-19 alai gozatu 2,24+.
18 Aberastasunak eta ondasunak
eman dizkion gizaki orori,
berorietatik jateko,
dagokion zatia hartzeko
eta lanaz pozteko eskubidea ere
eman dio Jainkoak;
Jainkoaren dohaina da hori.
19 Ez du bere bizitzako egunetan
buruhausterik izango
Jainkoak bihotza atseginez
betetzen dionak.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7