Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Kohelet 6

Kohelet :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12

6
1 Ikusia dut eguzkipean
gizakume artean maiz
gertatu ohi den beste gaitz bat:
2 Ematen dizkio Jainkoak bati
aberastasunak, ondasunak, ohorea;
nahi duen guztia du,
ez du falta deus ere.
Baina Jainkoak ez dio uzten
halakoez gozatzen,
arrotz batek dizkio irensten.
Hau bai zentzugabekeria
eta zoritxar handia!
6,2 arrotz batek irentsi Si 14,3-4; Lk 12,20.
3 Batek ehun seme-alaba ukan,
urte luzez bizi
eta anitz egun harturik ere,
bere ondasunez
aski gozatzen ez badu,
eta hilobitarako ere ez badu,
horra zer diodan: halakoa
haur-galdua baino okerrago da.
6,3 haur-galdua baino okerragoa 4,3+.
4 Haur-galdua, etorri ere,
alferrik etorri baitzen,
eta ilunpetan dabil,
beronen izena ere
ilunpetan geldituko da.
5 Ez du egun-argia ikusi,
ez ezagutu;
hala ere, beste horrek baino
atseden handiagoa du.
6 Izan ere, gerta daiteke,
hark, mila urte bi aldiz bizi arren,
bere ondasunak ez gozatzea.
Baina, azkenean,
ez al doaz guztiak toki berera?
6,6 denak toki berera Si 41,4. Ik. 3,20+.
7 Ahora zer eramana izateko
lehiatu ohi dira
gizon-emakumeak lanean;
hala ere beren barnea asetzen ez.
8 Zer du jakintsuak
ergelak baino gehiago?
Eta bizien aurrean
jokatzen dakien behartsuak ere
zer du onik?
9 Hobe desiratzen dena ikusi,
ikusten ez dena desiratu baino.
Hau ere, ordea, huskeria da,
haizea atzeman nahi izatea.
6,9 huskeria 1,14+.
10 Orain den guztia
izendatua zuen jadanik Jainkoak
eta bazekien zer den gizona.
Ezin dio gizonak auzian aurre egin
bera baino indartsuagoa denari.
6,10 auzian aurre egin Jb 9,14+.
11 Zenbat eta hitz gehiago
zorakeria gehiago.
Zertarako jardun?
6,11 hitz asko, zorakeria asko Ik. Es 13,3+.
12 Batek daki
zer duen hoberena gizonak
bere bizitza hutsalean
ematen dituen egun urrietan!
Itzala bezala joaten zaio denbora.
Esan ote diezaioke inork gizonari
zer izanen ote den beraren ondoren
eguzkipean?
6,12 Batek daki 3,11+. // Itzala bezala Sal 102,12; 109,23; Jb 14,2+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7