Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Kolosarrei 4

Kolosarrei :Sarrera 1 2 3 4

4
1 Nagusiok, eman zeuen esklaboei zuzen eta bidezko dena, jakinik zuek ere baduzuela zeruan nagusia.
4,1 zeruan nagusia Ef 6,9.
AZKENA (4,2-18)
Zenbait aholku
2 Izan iraupentsu otoitzean, beti erne Jainkoari eskerrak emanez.
4,2 Izan iraupentsu otoitzean Ef 6,18; Flp 4,6; 1 Ts 5,17.
3 Egin otoitz gure alde ere, Jainkoak mezua hots egiteko eta Kristoren misterioa adierazteko aukera eman diezagun, misterio horrengatik bainago kartzelan.
4,3 Egin otoitz gure alde Erm 15,30; Ef 6,19; 2 Ts 3,1.
4 Egin otoitz misterioa behar bezalako hitzez
4,4 behar bezalako hitzez: Edo nire betebeharra denez.
adierazi ahal izan dezadan.
5 Joka ezazue zuhur kristau ez direnekin, une egokiez baliatuz.
4,5 kristau ez direnekin Ef 5,15-16; 1 Ts 4,11-12.
6 Zuen hizketa izan dadila beti atsegina eta gatzduna, bakoitzari dagokion eran erantzuten jakinez.
4,6 erantzuten jakinez 1 P 3,15.
7 Tikiko anaia maiteak, zerbitzari leial eta Jaunaren zerbitzuan lankide dudanak, emango dizue nire gorabeheren berri.
4,7-8 Tikiko Ef 6,21-22+.
8 Horretarakoxe bidaltzen dizuet, nire berri eman diezazuen eta adorez bete zaitzaten. 9 Berarekin batera, zeuen herritar Onesimo
4,9 Onesimo: Ik. Filemoni Gutuna. Hemendik dakigu Onesimo kolosarra zela.
anaia leial eta maitea bidaltzen dizuet. Hauek emango dizuete hemen gertatzen den guztiaren berri.
Azken agurra
10 Goraintziak ene kartzela-lagun Aristarko eta Bernaberen lehengusu Markosen izenean (hau zuek ikustera joango balitz, har ezazue ongi, agindua dizuedanez).
4,10 Aristarko Eg 19,29; 27,2; Flm 1,24. // Markos Eg 12,12.25; 13,13; 15,37; Flm 1,24.
11 Goraintziak Justo deritzan Jesusen izenean ere. Judu-jatorrikoetatik hauek dira Jainkoaren erregetza zabaltzen nirekin lanean ari diren bakarrak, eta oso kontsolagarri gertatu zaizkit. 12 Herritar duzuen Epafrasek
4,12 Epafras: Ik. 1,7 oh.
ere, Kristo Jesusen zerbitzariak, agur egiten dizue; zuen alde eginahalean otoitzean dihardu beti, tinko iraun dezazuen, Jainkoaren nahia betetzera erabat emanak. 13 Neu nauzue testigu zenbat neke hartzen duen zuengatik, baita Laodizea eta Hierapoliskoengatik
4,13 Hierapolis: Asia Txikiko Frigia eskualdeko hiria, Laodizea bezala (ik. 2,1 oh.).
ere. 14 Goraintziak Lukas sendagile maitearen eta Demasen izenean.
4,14 Lukas, Demas 2 Tm 4,10.11; Flm 1,24.
15 Agur itzazue Laodizeako senideak, Ninfa eta honen etxean biltzen den eliz elkartea. 16 Zuek irakurri ondoren, bidali gutun hau Laodizeako eliz elkarteari ere, irakur dezaten. Eta zuek ere irakurri Laodizeara bidali nuena
4,16 bidali nuena: Ezagutzen ez dugun gutunen bat aipatzen du; zenbaiten ustez, gutun hori efesoarrei eginikoa bera da.
. 17 Esan Arkipori, saia dadila Jaunarengandik hartu zuen eginkizuna betetzen.
4,17 Arkipo Flm 1,2.
18 Neure eskuz idazten dizuet azken agurra: Paulok. Oroit zaitezte kartzelan nagoela. Grazia zuekin.
4,18 Neure eskuz agurra 1 Ko 16,21+. // kartzelan Ef 3,1; 4,1; 6,20; Flp 1,7.13.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7