Gizakumeak
5
1 Banator neure baratzera,
ene arreba, ene emaztegaia,
neure mirra eta lurrinak biltzera,
neure abaraskako eztia jatera,
neure ardo eta esnea edatera.
Koruak
Maiteok 5,1 Maiteok: Gonbita bi maiteminduei zuzendua dago. , jan eta edan,
mozkor zaitezte maite-laztanez. 5,1 lurrinak 1,12+. // ardoa 1,2+. // eztia eta esnea 4,11+.
Hurbil eta urruti
Emakumeak
2 Lotan nengoen, baina bihotza erne.
Horra ene maitea atean deika:
–Ireki, ene arreba, ene laztana,
ene uso zuriño horrek!
Burua ihintzez betea daramat,
ile-kizkurrak gaueko tantaz bustiak. 5,2 maitea deika 2,8. // ene uso 2,14+.
3 Erantzia dut soinekoa;
nolatan jantzi berriro?
Garbituak ditut oinak;
nolatan zikindu berriro?
4 Ate-kisketan jarri du eskua ene maiteak:
dar-dar dagit barruak.
5 Jaiki naiz ene maiteari irekitzera:
mirra-ukendua darie nire eskuei,
hatzetan behera, ate-sarrailaraino.
6 Ireki diot,
eta joana zen nire maitea.
Arnasa ihesi doakit, konturatzean.
Atera naiz bila, baina aurkitu ez;
deika ari natzaio, baina erantzunik ez. 5,6 bila ibili eta ez aurkitu 3,1+.
7 Hirian zehar dabiltzan zaindariek 5,7 zaindariek: Emagaldutzat hartzen dute zalapartaka hirira atera den emakumea. aurkitu naute,
kolpatu eta zauriz bete;
harresietakoek mantua kendu didate. 5,7 zaindariak 3,3.
8 Jerusalemgo neskatxok, otoi;
ene maitea aurkitzen baduzue…,
zer esango diozue?
Esan, gaixo nagoela maitasunez. 5,8 gaixo maitasunez 2,5.
Honelakoa da ene maitea
Neskatxek
9 Zer du, bada, zure maiteak
bestek ez duenik, oi emakumerik ederren?
Zer, guri horrela otoizka jarduteko?
Emakumeak
10 Nire maitea gorrimin bizia da,
hamar milaren artean nabarmena. 5,10-16 maitearen laudorioa 4,1-14+. 5,10 hamar milaren artean 2 Sm 18,3.
11 Haren burua urrea, urrerik garbiena;
haren ile-kizkurrak palmondoaren luku,
beleak baino beltzago.
12 Haren begiak uso bi ur ondoan,
esnetan bustiak,
uraska-ertzean egonean. 5,12 begiak uso 1,15+.
13 Haren masailak
lurringaiz landaturiko alor.
Haren ezpainak, mirra darien lili. 5,13 masailak 1,10+. // lurringai 1,12+.
14 Haren eskuak urretan biribilduak,
topazioz 5,14 topazioz: H.h., Tarsiseko harriz; segur aski azkazalei buruz esana dago, zafiroek azal azpian ageri diren zainak adieraz dezaketen legez. tarteka apainduak.
Haren bularra
marfilez landua, zafiroz estalia.
15 Haren zangoak marmolezko zutabe,
urre gorrizko oin gainean jasoak.
Libano mendia bezain eder,
zedroak bezain lerden.
16 Haren ahoa, gozo-gozo.
Dena da xarmangarria!
Honelakoa da ene maitea, honelakoa ene laztana,
Jerusalemgo neskatxok! 5,16 ahoa gozo 2,3+.
|