Neskatxek
6
1 Oi emakumerik ederren,
nora joan zaizu maitea?
Norantz abiatu da?
Zurekin nahi dugu bila joan. 6,1 bila joan 3,1+.
Nirea da maitea
Emakumeak
2 Ene maitea bere baratzera jaitsi da,
lurringai-alorretara,
baratzea zaintzera, liliak 6,2 baratzea, liliak: Emakumearen sinbolo dira, 2,1-2 eta 4,12.16 tx.etan ageri denez. biltzera. 6,2 baratze 4,12+. // lurringai-alor 5,13. Ik. 1,12+. // liliak 2,1+.
3 Nirea da maitea
eta ni harena,
lilizainarena 6,3 lilizainarena: Ik. 2,16 oh. . 6,3 Nirea da maitea 2,16+.
Bat bakarra ene laztana
Gizakumeak
4 Bai ederra zu, ene laztana,
Tirtza hiria bezain ederra,
Jerusalem bezain zoragarria,
izartegia bezain izugarria 6,4 Tirtza: Aldi batez, Israel edo Ipar Erresumaren hiriburu izana (ik. 1 Erg 15,33; 16,23); hiriaren izenak atsegina esan nahi du. // izartegia bezain izugarria: Esanahia eta itzulpena ez dira argiak. Honela ere itzul daiteke: gauza ospetsuak bezain izugarria (aipaturiko hiriei buruz esana); gudaroste lerratua bezain izugarria. ! 6,4-10 maitearen laudorioa 4,1-14+. 6,4 Bai ederra 1,15+. // izartegia 6,10.
5 Ken niregandik begi horiek,
zoratu egiten naute.
Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi,
Galaad 6,5 Galaad: Ik. 4,1 oh. mendian behera bilintzi-balantza. 6,5 zoratu egin 4,9. // adats-kizkurrak 4,1.
6 Zure hortzak
ardi moztu eta garbitu berriak.
Denak dituzu biritxiak,
bat bera ere ez lagunik gabea. 6,6 Zure hortzak 4,2.
7 Zure masailak
granada ebaki baten bi erdiak,
musu-estalkipean. 6,7 Zure masailak granada 4,3+.
8 Izan ditzala erregeak hirurogei emazte,
laurogei ohaide,
nahi beste neska gazte. 6,8 neska gazte 1,3+. Ik. Est 2,12-17.
9 Bat bakarra da nire usoa,
bakarra eta akatsik gabea,
amaren kutuna.
Zoriontsu diotse neskatxek ikustean,
erreginek eta ohaideek honela goraipatzen: 6,9 nire usoa 2,14+. // amaren kutuna Es 4,3. // zoriontsu diotse Es 31,28. Ik. Sal 1,1+; Mt 5,3+.
10 Nor da emazteki hori?
Nor egunsentia bezala sortzen den hori,
ilargia bezain eder, eguzkia bezain argi,
izartegia bezain izugarri 6,10 izartegia… izugarri: Ik. 6,4 oh. ? 6,10 Nor da? 3,6+. // egunsentia Is 14,12. // eguzkia Si 26,16. // izartegia 6,4.
Antzaldaketa
Emakumeak
11 Neure intxaurdira jaitsi naiz,
ibarretako landaretza ikustera,
mahastiak kimuberritzen,
granadondoak loratzen ikustera. 6,11 natura berritua 2,11-13+.
12 Baina ni ez naiz jadanik lehengoa,
ohorezko tokian jarri nauzu eta 6,12 Tx. hau erabat iluna eta ulergaitza da; beraz, itzulpena ez da segurua. .
|