Zapaltzaileen aurka
2
1 Zoritxarrekoak
egintza gaiztoak asmatzen
gaua eman,
eta, ahalmena dutenez gero,
eguna argitzeaz batera,
burutzen dituztenak! 2,1 Zoritxarrekoak Hab 2,6+. // egintza gaiztoak asmatu Sal 36,5; Es 6,18.
2 Lurrak gutiziatzen dituztela?
Lapurtu egiten dituzte.
Etxeak irrikatzen dituztela?
Hartu egiten dituzte.
Indarrez hartzen dute nagusia,
bere familia eta etxaldearekin.
3 Horregatik, honela dio Jaunak:
«Hara, zorigaitza darabilt gogoan
jende horren kontra;
ezin izango dute handik lepoa atera,
ezta burua tente ibili ere,
zorigaitz-egunak izango baitira». 2,3 zorigaitz-egunak Ez 7,5-6; Am 5,13.
4 Egun hartan,
bertsoak aterako dizkizuete,
eta eresi hau kantatuko:
«Zeharo larruturik gaude!
Jaunaren herriaren ondarea
arrotzen eskuetara joan da;
nolatan kendu diote gero?
Sinesgabeen artean
banatzen dituzte gure soroak». 2,4 bertsoak atera Hab 2,6+.
5 Jaunaren batzarrean herri-ondarea
berriro banatzerakoan,
ez du zuetariko inork
parterik izanen.
Jendea profetaren aurka
6 Jendeak esaten dit:
«Utzi hitzaldi txoro horiek,
ez horrelako hitzaldirik;
zoritxarrak ez gaitu joko.
7 Madarikatua ote Israel herria?
Bukatu ote da, bada,
Jaunaren eroapena?
Hori ote haren jokaera?
Ez al dio onginahiz hitz egiten 2,7 7-8 tx.ak oso ilunak dira hebreerazkoan. // Madarikatua… herria? Testu zuzendua; hebreerazkoak hau dio: Esanda ote dago, Jakoben herri? // Ez al dio onginahiz hitz egiten: Hebreerazkoak hau dio: Ez al dira onginahizkoak nire hitzak.
zuzen dabilenari?»
8 Baina Jaunak honela dio:
«Lehen nire herria
etsaiaren aurka jaiki ohi zen;
orain, soingainekoa kentzen diezue,
gerratik itzultzean,
lasai igarotzen direnei. 2,8 soingainekoa kendu Dt 24,10-13.
9 Zapuztu egiten dituzue
nire herriko emakumeak,
eta bota
hain maite dituzten etxeetatik.
Hauen haurrei
betiko kentzen diezue
eman diedan ohorea 2,9 eman diedan ohorea: Israelen libre izateko ohorea eta oinordekotzarako eskubidea (ik. 2 Erg 4,1). .
10 Alde, zoazte toki honetatik,
ez baituzue hemen
atsedenik izango!
Kutsatu egin duzuenez 2,10 Bekatuak kutsatu duen lurraldeak bertako biztanleak okaztatzen ditu (ik. Lb 18,25-28; 20,22). ,
izugarrizko hondamendiak joko du.
11 Eman dezagun,
“Ardoa eta pattarra
ugari emango dizut”
esaka ari dela norbait;
horrelako mezu hutsal
eta gezurrezkoa lekarkeena
izango litzateke
herri honek merezi duen profeta! 2,11 gezurrezko profeta Jr 5,31+.
Jaunak Israel berriro bildu
12 «Oso-osorik bilduko zaitut,
Jakoben herri;
batu egingo ditut, Israel,
zure baitan bizirik geldituak.
Ardiak eskortan bezala,
artaldea barrutian bezala,
batuko zaituztet,
eta berriro entzungo da
jendearen zarata-hotsa 2,12 Tx.aren azken zatiaren itzulpena ez da segurua. ». 2,12 bilduko zaitut 4,6-7; Is 11,12; Jr 23,3+. // bizirik geldituak 5,6-7; 7,18; Is 4,3+.
13 Jauna joango zaie aurretik
bidea irekiz;
indarrez bidea ireki,
hiriko ateetatik igaro
eta libre aterako dira.
Jaunak, beren erregeak,
gidatuko ditu. 2,13 Jaunak bidea ireki eta atera Is 45,1-2; 52,12; 62,10. Ik. Jn 10,3-4.
|