Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 10

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Ezkontza eta dibortzioa
(Mt 19,1-9; Lk 16,18)
10
1 Jesus, handik irtenik, Judeako mugetan sartu zen, Jordan ibaiaz beste aldera igaroz. Berriro jende-multzo handiak bildu zitzaizkion ondora eta bera, ohi zuen bezala, irakasten hasi zitzaien. 2 Fariseu batzuek hurbildu eta, zertan harrapatuko, gizonak bere emaztea uztea zilegi ote zuen galdetu zioten.
10,2 zertan harrapatuko 8,11+.
3 Hark erantzun zien:
– Zer agindu zizuen horretaz Moisesek?
4 Eta haiek:
–Moisesek, dibortzio-agiria idatzi eta emaztea uzteko baimena eman zigun.
10,4 dibortzio-agiria… Dt 24,1 (Mt 5,31).
5 Jesusek esan zien:
–Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako
10,5 Jainkoaren gauzetan itsu zaretelako: H.h., Zeuen burugogorkeriagatik.
eman zizuen lege hori Moisesek. 6 Baina, munduaren hasieratik, Jainkoak gizaseme eta emakume egin zituen;
10,6 Jainkoak… Has 1,27; 5,1.
7 horregatik, gizasemeak bere aita-amak utziko ditu eta emazteari elkartuko zaio
10,7 eta emazteari elkartuko zaio: Eskuizkriburik hoberenetako batzuek ez dute eranskin hau.
,
10,7-8 horregatik… Has 2,24 (1 Ko 6,16; Ef 5,31).
8 eta biak bat izango dira. Beraz, aurrerantzean ez dira bi, bat baino. 9 Horrela bada, Jainkoak uztartu duena ez beza gizakiak aska.
10 Gero, etxean, arazo berari buruz galdegin zioten ikasleek.
10,10 ikasleek bakarrean galde 4,10+.
11 Jesusek esan zien:
–Bere emaztea utzi eta beste bat hartzen duenak adulterio egiten du lehenengoaren aurka;
10,11-12 adulterioa egin Mt 5,32; Lk 16,18; 1 Ko 7,10-11.
12 eta bere senarra utzi eta beste bat hartzen duen emakumeak adulterio egiten du era berean.
Jesus eta haurrak
(Mt 19,13-15; Lk 18,15-17)
13 Beste batean, haurrak eraman zizkioten Jesusi, uki zitzan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten. 14 Hori ikustean, Jesus haserretu egin zen eta esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege. 15 Benetan diotsuet: Jainkoaren erreinua haur batek bezala onartzen ez duena ez da inola ere bertan sartuko».
10,15 haur batek bezala Mt 18,3. // erreinuan sartu 9,47; 10,23-25; Mt 5,20+.
16 Eta haurtxoak magalean hartu eta bedeinkatu egiten zituen, eskuak ezarriz.
10,16 eskuak ezarri Mt 9,18+.
Jesusek aberatsari dei
(Mt 19,16-22; Lk 18,18-23)
17 Bidean abiatzera zihoala, gizon bat etorri zitzaion lasterka eta, aurrean belaunikaturik, galdetu zion:
–Maisu ona, zer egin behar dut betiko bizia ondaretzat jasotzeko?
18 Jesusek erantzun zion:
–Zergatik esaten didazu ona? Inor ez da ona Jainkoa besterik. 19 Badakizkizu aginduak: Ez hil inor, ez egin adulteriorik, ez ostu, ez egin gezurrezko testigantzarik, ez egin kalterik, ohoratu aita-amak.
10,19 Ez hil… Ir 20,12-16; Dt 5,16-20 (Erm 13,9).
20 Hark, orduan:
–Maisu, gazte-gaztetandik bete izan dut hori guztia.
21 Jesus maitasunez begira jarri zitzaion eta esan zion:
–Gauza bat falta zaizu bakarrik: zoaz, saldu daukazun guztia eta eman behartsuei, zeure aberastasuna zeruan izan dezazun; gero, zatoz eta jarraitu niri.
10,21 saldu eta behartsuei eman Mt 19,21+. // aberastasuna zeruan Mt 6,20+. // jarraitu niri 1,17+.
22 Hitz hauek entzutean, ilun jarri zen gizona eta atsekabez joan, ondasun handien jabe baitzen.
Aberastasuna salbamenerako oztopo
(Mt 19,23-26; Lk 18,24-27)
23 Inguruan begiratuz, Jesusek esan zien bere ikasleei:
–Bai nekez sartuko direla aberatsak Jainkoaren erreinuan!
10,23 Jainkoaren erreinuan nekez sartu 10,15+.
24 Harriturik utzi zituen ikasleak esaldi honek. Baina Jesusek, berriro ere:
–Ene semeok, zaila da benetan Jainkoaren erreinuan sartzea
10,24 erreinuan sartzea: Eskuizkribu batzuek hau erantsi dute: beren ustea aberastasunetan dutenentzat, honela esaldia testuinguruari lotuz.
. 25 Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.
26 Ikasleek, gero eta nahasiago, honela zioten beren artean:
–Nor salba daiteke, orduan?
27 Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:
–Gizakientzat bai ezinezko, baina Jainkoarentzat ez, dena baitezake Jainkoak.
10,27 Jainkoak dena dezake Mt 19,26+.
Dena utzi duten ikasleen saria
(Mt 19,27-30; Lk 18,28-30)
28 Orduan, Pedrok esan zion Jesusi:
–Hara, guk dena utzi dugu zuri jarraitzeko.
10,28 guk dena utzi dugu 1,18.20.
29 Jesusek erantzun:
–Benetan diotsuet: Niregatik eta berri onagatik etxea, senideak, ama, aita, seme-alabak eta lurrak uzten dituenak, 30 orain, mundu honetan, ehun halako etxe, senide, ama, seme-alaba eta lur jasoko du, erasoaldiekin batera; eta gero, datorren munduan, betiko bizia. 31 Orain lehenengo diren asko azkeneko izango dira orduan, eta orain azkeneko direnak lehenengo.
10,31 lehenengo, azkeneko Mt 20,16; Lk 13,30+.
Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mt 20,17-19; Lk 18,31-34)
32 Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik. Txunditurik zeuden; jarraitzen ziotenak beldurrez zihoazen. Berriro Hamabiak beregana bildu, eta zer gertatuko zitzaion adierazten hasi zitzaien: 33 «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute eta atzerritarren eskuetara emango;
10,33-34 Ik. 8,31+; 9,31+.
34 hauek iseka egingo diote eta listua botako, zigortu eta hil egingo; baina handik hiru egunera piztu egingo da».
Zebedeoren semeen handinahia
(Mt 20,20-23)
35 Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten:
–Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.
36 Jesusek galdetu zien:
–Zer nahi duzue, bada, niregandik?
37 Eta haiek:
–Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.
10,37 eskuin-ezkerretan jarri Mt 20,21+.
38 Jesusek esan zien:
–Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko
10,38 edari samin: H.h., kopa/edalontzi. Kopak Jainkoak norbaiti izendatzen dion zoria (maiz sufrimenduzkoa) adierazten du, hemen Jesusen nekaldia. // nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko: Honela ere itzul daiteke: nik hartu behar dudan bataioan bataiatuak izateko. Grekozko baptisma/baptizo hitzek (hortik datoz bataio/bataiatu) uretan murgiltzea esan nahi dute. Uretan murgiltzea, edari samina edatea bezala, probaldiko sufrimenduaren –heriotzaren bereziki– irudi da.
?
10,38 edari samin 14,36; Mt 20,22+. // uretan murgildu Lk 12,50+.
39 –Bai, gauza gara –esan zioten.
Jesusek, orduan:
–Nik edan behar dudan edari saminetik, bai, edango duzue, baita nik murgildu behar dudan uretan murgilduko ere; 40 baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori, ez dago nire esku inori ematea; Jainkoak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
Zerbitzua ikasleen lege
(Mt 20,24-28; Lk 22,24-27)
41 Beste hamarrak, hori entzutean, Santiago eta Joanen aurka haserre jarri ziren. 42 Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrien buruzagi direnek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. 43 Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.
10,43-44 zerbitzuaren handitasuna Mt 20,26+.
44 Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. 45 Zeren Gizonaren Semea ere ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».
10,45 Gizonaren Semearen zerbitzua Mt 20,28+. // guztien alde ordainsari 14,24+; Mt 20,28+.
Jesusek itsua sendatu Jerikon
(Mt 20,29-34; Lk 18,35-43)
46 Jerikora iritsi ziren. Eta Jesus bere ikasleekin eta jendetza handiarekin hiritik irteterakoan, Bartimeo itsua, Timeoren semea, eskean zegoen bide-ertzean eserita. 47 Jesus Nazaretarra zela jakitean, oihuka hasi zen:
–Daviden Semea, Jesus, erruki zakizkit!
10,47 Daviden Semea Mt 1,1+.
48 Askok gogor egiten zioten, isilarazteko; baina hark areago oihu:
–Daviden Semea, erruki zakizkit!
49 Jesusek gelditu eta hari dei egiteko agindu zuen. Dei egin zioten itsuari, esanez:
–Izan bihotz! Jaiki, deika ari zaik.
50 Bere soingainekoa jaurtiz, salto batean zutitu eta Jesusengana joan zen. 51 Jesusek galdegin zion:
–Zer nahi duzu niregandik?
Itsuak erantzun:
–Berriro ikustea, Jauna
10,51 Jauna: Jatorrizkoan, Rabbuni. Arameerazko hitz hau begirunezko deitura da; Mateok eta Lukasek Jauna dakarte toki berean.
.
52 Jesusek esan zion:
–Zoaz, zeure sinesmenak sendatu zaitu.
Une berean ikusmena etorri zitzaion berriro, eta Jesusen ondoren zihoan bidean.
10,52 sendatzeko sinesmena 2,5+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7