Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 12

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Nekazari hiltzaileen parabola
(Mt 21,33-46; Lk 20,9-19)
12
1 Jesus parabola bidez hitz egiten hasi zitzaien: «Gizon batek mahastia landatu zuen eta harresiz inguratu; lurrean dolarea egin eta mahastizainaren dorrea eraiki zuen. Gero, nekazari batzuei errentan utzirik, urrutira joan zen.
12,1 Ik. Is 5,1-2.
2 Bere garaian, morroi bat bidali zien nekazariei, mahastiaren fruitutik zegokion partea jasotzera. 3 Baina haiek morroia hartu, jo eta esku-hutsik bidali zuten. 4 Berriro beste morroi bat bidali zien; hau ere buruan zauritu eta irainez bete zuten. 5 Beste bat ere bidali zien geroago, eta hil egin zuten. Ondoren, beste asko, eta batzuk jo eta besteak hil egin zituzten. 6 Bazuen oraindik beste norbait, bere seme maitea; eta huraxe bidali zien azkena, honela pentsatuz: “Neure semeari bederen izango diote begirune”.
12,6 seme maitea 1,11+. // semea bidali Mt 21,37+.
7 Nekazariek, ordea, esan zuten beren artean: “Oinordekoa duk! Hil dezagun eta mahastiaren jabe izango gaituk!”
12,7 Oinordekoa duk Mt 21,38+.
8 Hartu, hil eta mahastitik kanpora bota zuten.
9 «Zer egingo ote du mahasti-jabeak? Joan eta garbitu egingo ditu langile horiek, eta mahastia beste batzuen esku utziko. 10 Ez al duzue irakurri Liburu Santuetako hura:

«Etxegileek bazterturiko harria
giltzarri gertatu da.
12,10 Etxegileek… Sal 118,22-23 (Eg 4,11; 1 P 2,7).
11 Jaunak egin du hori,
gure begien harrigarri

12 Lege-maisu eta zaharrak Jesus atxilotu nahian zebiltzan, ongi jabetu baitziren beraiengatik esan zuela parabola hura. Baina, jendearen beldurrez, utzi eta alde egin zuten.
12,12 jendearen beldur 11,32+.
Jesus juduekin eztabaidan (12,13-44)
Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari
(Mt 22,15-22; Lk 20,20-26)
13 Gero, fariseu eta Herodesen alderdiko
12,13 Herodesen alderdiko: Ik. 3,6 oh.
batzuk bidali zizkioten Jesusi, hitzen batean harrapatzeko asmoz.
12,13 hitzen batean harrapatzeko asmoz 8,11+.
14 Etorri eta esan zioten:
–Maisu, badakigu egiazale zarena eta ez dizuna axolarik inoren zeresanak; zuk, gizakiaren itxurari begiratu gabe, Jainkoaren bidea behar bezala irakasten duzu. Zilegi al da Zesarri zerga
12,14 zerga: Zuzeneko zergak, alegia; denak zeuden hura ordaintzera behartuak, bakoitza bere ondasunen arabera. Erromarekiko mendetasunaren ezaugarririk lotsagarrienetakoa zen.
ordaintzea, bai ala ez? Ordaindu behar al diogu, bai ala ez?
15 Baina Jesusek, haien azpikeriaz oharturik, esan zien:
–Zergatik zatozkidate zirika? Ekarri txanpon bat, ikusteko.
16 Ekarri zioten, eta Jesusek galdegin zien:
– Norenak dira irudi eta izen hauek?
Haiek erantzun:
–Zesarrenak.
17 Jesusek, orduan:
–Eman Zesarrena Zesarri eta Jainkoarena Jainkoari.
Txunditurik utzi zituen erantzun honekin.
12,17 Zesarrena Zesarri Erm 13,6-7.
Hildakoen piztueraz
(Mt 22,23-33; Lk 20,27-40)
18 Ondoren, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Hauek ez dute sinesten hildakoak pizten direnik. Eta honela galdegin zioten:
12,18 saduzearrak eta hildakoen piztuera Eg 4,1-2; 23,6-8.
19 –Maisu, Moisesek idatzi zigun: Norbaiti anaia hiltzen bazaio, emaztea seme-alabarik gabe utziz, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoa emateko
12,19 Ik. Mt 22,24 oh.
.
12,19 Norbaiti… Has 38,8; Dt 25,5-6.
20 Behin batean, baziren zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen. 21 Bigarrena alarguntsarekin ezkondu zen, eta seme-alabarik gabe hil zen hura ere. Berdin hirugarrena. 22 Horrela, ondorengorik gabe hil ziren zazpiak. Azkenik, hil zen emakumea ere. 23 Piztuerakoan, hildakoak piztuko omen direnean, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?
24 Jesusek erantzun zien:
–Ez ote zabiltzate oker, eta oker, hain zuzen, Liburu Santuetan esana eta Jainkoaren ahalmena ezagutzen ez dituzuelako? 25 Izan ere, hildakoak piztean, ez da inor ezkonduko: zeruko aingeruak bezalakoak izango dira denak. 26 Gainera, hildakoen piztueraz, ez al duzue irakurri Moisesen liburuan, sutan zegoen sasiaren pasartean, nola esaten dion Jainkoak berak: Ni Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainkoa naiz?
12,26 Ni Abrahamen… Ir 3,6.
27 Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik. Oker zaudete oso.
Agindurik nagusiena
(Mt 22,34-40; Lk 10,25-28)
28 Ondoren, aurreko eztabaida entzundako lege-maisu bat aurreratu zitzaion. Jesusek zein jator erantzun zien ikusirik, galdera bat egin zion:
–Zein da agindu guztietan nagusiena?
29 Jesusek erantzun:
–Hona hemen nagusiena: Entzun, Israel: Jauna da gure Jainkoa, Jauna bat bakarra da!
12,29-30 Entzun… Dt 6,4-5.
30 Maita ezazu Jauna, zeure Jainkoa, bihotz-bihotzez, gogo osoz, adimen guztiz eta indar guztiz. 31 Eta hona hemen bigarrena: Maitatu lagun hurkoa zeure burua bezala. Ez da agindu hauek baino handiagorik.
12,31 Maitatu… Lb 19,18. Ik. Mt 5,43+.
32 Lege-maisuak, orduan:
–Ederki, Maisu; egia diozu Jainkoa bakarra dela eta ez dela besterik esatean.
12,32 Jainkoa bakarra Dt 6,4. // ez da besterik Dt 4,35; Is 45,21.
33 Bera bihotz-bihotzez, gogo osoz eta indar guztiz maitatzea, eta lagun hurkoa nork bere burua bezala maitatzea, erre-opari eta sakrifizio guztiak baino hobea da.
12,33 Bera… Dt 6,5; Jos 22,5; Lk 10,27. // eta lagun hurkoa… Lb 19,18; Erm 13,9; Ga 5,14; St 2,8. // erre-opari eta sakrifizioak baino hobea 1 Sm 15,22; Os 6,6; Sal 40,7-9.
34 Eta Jesusek, zuhurki erantzun ziola ikusirik, esan zion:
–Ez zaude Jainkoaren erreinutik urruti.
Eta harrezkero, ez zen inor galderarik egitera ausartzen.
12,34 Jainkoaren erreinua 1,15+. // ez zen inor ausartzen Mt 22,46; Lk 20,40.
Mesias, Daviden Seme eta Jaun
(Mt 22,41-46; Lk 20,41-44)
35 Tenpluan irakasten ari zela, galdera hau egin zuen Jesusek: «Nola esan dezakete lege-maisuek Mesias Daviden ondorengo
12,35 ondorengo: H.h., seme; gauza bera 37. tx.ean.
dela?
12,35 Daviden ondorengo Mt 1,1+.
36 Hona zer dioen Davidek berak Espiritu Santuaren argiz:

«Hona Jaunak ene Jaunari esana:
“Eseri nire eskuinean,
zure etsaiak oinazpian
jartzen dizkizudan bitartean”.
12,36 Hona Jaunak… Sal 110,1. Ik. Mt 22,44+.

37 «Davidek berak Jauna esaten dio; beraz, nola izan dezake ondorengo?»
Jendetza ugariak atseginez entzuten zion.
12,37 Jendeak atseginez entzun Lk 19,48; 21,38.
Jesusek lege-maisuak salatu
(Mt 23,1-12; Lk 20,45-47)
38 Bere irakastaldian, beste hau ere esan zien: «Zabiltzate kontuz lege-maisuekin! Gogoko baitute harro-harro jantzita ibiltzea eta plazetan jendeak agur egitea; 39 gogoko dituzte sinagogetan lehenengo aulkiak eta jai-otorduetan mahaiburuak. 40 Eta, azkengabeko otoitzen aitzakiaz, alargunen ondasunak irensten dituzte. Epairik zorrotzena izango dute horrelako horiek».
Alargun behartsuaren eskaintza
(Lk 21,1-4)
41 Jesus tenpluko dirutegiaren aurrean eseria zegoen, jendeak kutxetara dirua nola botatzen zuen begira. Aberats askok ugari ematen zuen.
12,41 tenpluko dirutegia Jn 8,20.
42 Etorri zen emakume alargun behartsu bat, eta bi sos
12,42 sos: Grekoz, lepton; garai hartan erabiltzen zen txanponik txikiena.
bota zituen, huskeria bat. 43 Jesusek bere ikasleei dei egin eta esan zien: «Benetan diotsuet: Alargun behartsu honek beste guztiek baino gehiago bota du kutxara. 44 Izan ere, beste guztiek sobera dutenetik eman dute; honek, ordea, bere eskasian, zeukan guztia, bizitzeko behar zuena, eman du».
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7