Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 3

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Elbarria larunbatez sendatua
(Mt 12,9-14; Lk 6,6-11)
3
1 Beste behin, Jesus sinagogara joan zen. Bazen han besoa elbarri zeukan gizon bat. 2 Zelatan zegozkion ea larunbatez sendatzen ote zuen, zertan salatuko baitzebiltzan. 3 Jesusek beso-elbarriari esan zion:
–Jaiki eta zatoz hona erdira.
4 Eta besteei, berriz:
–Larunbatez zer dugu legezko, on egitea ala gaitz egitea, bizia salbatzea ala kentzea?
Haiek, ordea, isilik. 5 Jesusek, inguruko guztiei haserre begiraturik eta beraien setakeriaz mindurik, honela esan zion gizonari:
–Luzatu beso hori.
Hark luzatu, eta sendatu egin zitzaion.
6 Handik atera orduko, fariseuek Herodesen alderdikoekin
3,6 Herodesen alderdikoak: Galilean K.a. 4tik K.o. 39ra agintari izandako Herodes Antipasen aldekoak. 12,13 tx.ean fariseuekin elkarturik aurkituko ditugu berriro.
elkar hartu zuten Jesusen kontra, nola hilko.
3,6 Jesus hiltzeko asmoak 11,18; 12,12; 14,1-2.10-11; Mt 12,14+.
Jainkoaren erreinuko familia berria (3,7-35)
Jesusi jende-taldea bildu
(Mt 4,25; 12,15-16; Lk 6,17-19)
7 Jesus aintzira-bazterrera joan zen bere ikasleekin. Galileatik etorritako jendetza handiak jarraitu zion.
3,7-8 jende-taldea Jesusengana 2,13+.
8 Eta berak egiten zituenak entzunik, Judea, Jerusalem, Idumea, Jordanez bestalde eta Tiro eta Sidon
3,8 Idumea: Judeatik hegoaldera zegoen jentil-herrialdea. // Tiro eta Sidon: Feniziako hiriak, Mediterraneo itsasertzean.
aldetik ere jende-talde handia bildu zitzaion. 9 Hark txalupa prest edukitzeko agindu zien ikasleei, hainbeste jenderen artean zapal ez zezaten. 10 Izan ere, asko zituen sendatuak, eta gaitzen bat zuten guztiak gainera zetozkion ukitu nahiz. 11 Espiritu gaiztoek, ikusten zuteneko, haren oinetara jausi eta ozenki esaten zioten: «Jainkoaren Semea zara zu».
3,11 Jainkoaren Semea 1,1+. Ik. 5,6-7.
12 Hark, ordea, zorrotz agintzen zien, ez zezatela ezagutzera eman.
3,12 isiltzeko agindua 1,34+.
Jesusek Hamabiak izendatu
(Mt 10,1-4; Lk 6,12-16)
13 Gero, mendira igo zen, eta berak nahi zituenei dei egin zien. Eta haiek hurbildu egin zitzaizkion.
3,13 nahi zituenei 1,17.20; 2,14. Ik. Mt 4,19.
14 Hamabi izendatu zituen
3,14 izendatu zituen: Eskuizkribu batzuek eta apostolu izena eman zien erantsi diote, Lk 6,13 tx.etik hartuz.
, berarekin bizitzeko eta berri ona hots egitera bidaltzeko,
3,14 Hamabiak 6,7; 9,35; 10,32; 11,11; 14,10.17; Mt 10,2+. // hots egin 1,4+. // bidali Mt 10,5+.
15 deabruak botatzeko ahalmena emanez.
3,15 deabruak botatzeko ahalmena 1,39; 6,7.13; 7,26; 9,38; 16,17; Mt 10,1; Lk 9,1; 10,19.
16 Hamabi hauek izendatu zituen
3,16 Hamabi hauek izendatu zituen: Eskuizkribu askok ez dakarte esaldi hau.
: Simon –honi Pedro izena jarri zion–,
3,16-19 Hamabien zerrenda Mt 10,2+. // Pedro Mt 16,18; Jn 1,42.
17 Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia –hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»–,
3,17 Trumoikume Lk 9,54.
18 Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote
3,18 Zelote: Ik. Mt 10,4 oh.
19 eta Judas Iskariote
3,19 Iskariote: Ez dakigu ziur izengoiti honen esanahia. Jn 6,17 eta 13,26 tx.etan Judasen aitari ematen zaio izen hau.
, Jesus saldu zuena.
Jesus eta Beeltzebul
(Mt 12,22-32; Lk 11,14-23; 12,10)
20 Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.
3,20 jendetza Jesusengana bildu 2,13+.
21 Jesusen senitartekoak, jakin zutenean, hartu eta eramateko asmotan etorri ziren, burutik egina zegoela uste baitzuten.
22 Jerusalemdik jaitsitako lege-maisuek, berriz, zera zioten: «Beeltzebul dauka honek barruan», eta «Deabruen buruzagiaren indarrez botatzen ditu deabruak».
3,22 Jesus deabruak hartua Mt 9,34; 10,25; 12,24; Jn 7,20; 8,48-52. // Beeltzebul Mt 10,25+. // Deabruen buruzagi Mt 9,34+.
23 Etorrarazi zituen Jesusek, eta parabola hauen bidez mintzatu zitzaien: «Nola dezake Satanasek Satanas bota?
3,23 Satanas 1,13+.
24 Bere baitan zatiturik dagoen erreinuak ezin du iraun. 25 Bere baitan zatiturik dagoen familiak ezin du iraun. 26 Era berean Satanasek ere, bere buruaren aurka jaiki eta zatiturik badago, ezin du iraun; harenak egin du. 27 Ez daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara joan, aldez aurretik hura lotzen ez badu; orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak. 28 Benetan diotsuet: Dena barkatuko die Jainkoak gizakiei, bekatuak eta egin litzaketen birao guztiak;
3,28-29 barkamena bai, barkamenik ez 1 Tm 1,13; 1 J 5,16.
29 baina Espiritu Santuaren kontra birao
3,29 Espiritu Santuaren kontra birao: Ik. Mt 12,31 oh.
egiten duenak ez du inoiz barkamenik izango: errudun izango da betiko».
30 Espiritu gaiztoa zeukala ziotenei erantzun zien hau.
3,30 Espiritu gaiztoa zeukala 3,22+.
Jesusen egiazko familia
(Mt 12,46-50; Lk 8,19-21)
31 Jesusen ama eta anai-arrebak
3,31 anai-arrebak: Ik. Mt 12,46 oh.
iritsi ziren. Kanpoan gelditurik, deiarazi egin zuten.
3,31 Jesusen ama eta anai-arrebak Mt 12,46+.
32 Jende asko zegoen haren inguruan eserita, eta esan zioten:
–Adizu, ama eta anai-arrebak kanpoan dituzu zeure bila.
33 Hark erantzun:
–Nor dira nire ama eta nire anai-arrebak?
34 Eta, inguruan eserita zituenei begiratuz, esan zuen:
–Hauek ditut nik ama eta anai-arreba. 35 Jainkoaren nahia egiten duena, horixe dut nik anaia, arreba eta ama.
3,35 Jainkoaren nahia 14,36; Mt 6,10+; 7,21+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7