Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Markos 6

Markos :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16

Jesus bere jaioterrian gaitzetsia
(Mt 13,53-58; Lk 4,16-30)
6
1 Handik alde egin eta bere herrira
6,1 bere herrira: Hau da, Nazaretera.
joan zen Jesus, bere ikasleak ondoren zituela. 2 Hurrengo larunbatean, sinagogan irakasten hasi zen. Entzule askok honela zioen harriturik: «Nondik honek hori guztia? Zer da eman zaion jakinduria hori? Eta honen eskuz gertatzen diren mirari horiek?
6,2 jendea harriturik 1,22+. // jakinduria hori Jn 7,15. // mirariak egiteko ahalmena 6,14.
3 Ez al da, bada, arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia? Eta honen arrebak ere ez ote dira hemen gure artean bizi?»
Eta honengatik, ezin zuten sinetsi harengan
6,3 ezin zuten sinetsi harengan: H.h., eskandalizaturik zeuden harekin. Eskandalu hitzak, erorarazten duen zerbait, oztopo bat, adierazten du. Ebanjelioetan, eskandaluak Jesusenganako sinesmenarekin du, ia beti, zerikusia.
.
6,3 ama eta senideak Mt 12,46+. // ezin zuten sinetsi 4,17; 9,42-47; 14,27.29; Mt 5,29+.
4 Jesusek esan zien: «Profeta bati edonon ematen zaio ohore, bere herri, senitarte eta etxean izan ezik».
6,4 Profeta bere herrian Jn 4,44.
5 Eta ezin izan zuen han miraririk egin; hala ere, gaixo bakar batzuk sendatu zituen eskuak ezarriz.
6,5-6 sendatzeko sinesmena 2,5+.
6 Eta harriturik zegoen haien sinesmenik ezaz.
Hamabien eginkizuna. Jesusi ezin ulertu (6,6–8,26)
Jesusek Hamabiak bidali
(Mt 10,1.5-15; Lk 9,1-6)
Jesus inguruko auzoetan barrena ibili zen irakasten.
6,6 Jesusek irakatsi 2,13+.
7 Hamabiei dei egin eta binaka bidaltzen hasi zen, espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena ematen ziela.
6,7 Hamabiak 3,14+. // binaka 11,1; 14,13; Lk 10,1; Eg 8,14; 9,38; 15,27; 19,22. Ik. Dt 19,15. // espiritu gaiztoak botatzeko ahalmena 3,15+.
8 Biderako deus ere ez hartzeko agindu zien, makila bat besterik: ez ogirik, ez zakutorik, ezta gerrikoan dirurik ere; 9 oinetan sandaliak eraman zitzatela, baina aldatzeko soinekorik ez. 10 Gero, nola jokatu esan zien: «Etxe batean sartzen zaretenean, gelditu bertan herri hartatik atera arte. 11 Eta nonbait onartzen ez bazaituztete eta entzun nahi ez, handik alde egitean, astindu zeuen oinetako hautsa, beraien kontrako seinaletzat
6,11 astindu oinetako hautsa: Irudizko egintza, harremanak haustea adierazten zuena (ik. Eg 13,51). // beraien kontrako seinaletzat: Aipaturiko keinuaren bidez, mezuari bizkar eman diotenengandik bereizi egiten direla adieraziko dute berri onaren zabaltzaileek.
».
6,11 onartzen ez bazaituztete Mt 10,40; Lk 10,16; Jn 13,20. // astindu oinetako hautsa Lk 10,11; Eg 13,51.
12 Joan ziren, bada, haiek eta berri ona hots egin zuten bihozberri zitezen.
6,12 hots egin 1,4+. // bihozberritu Mt 3,2+; 4,17+.
13 Deabru asko botatzen zuten eta gaixo asko sendatzen, olioz igurtziz.
6,13 olioz igurtzi St 5,14.
Nor da Jesus? Zenbait iritzi
(Mt 14,1-2; Lk 9,7-9)
14 Jakin zuen Herodes
6,14 Herodes: Herodes Antipas, Herodes Handiaren semea. K.a. 4tik K.o. 39ra izan zen agintari Galilean.
erregeak Jesusen berri, honen izena oso entzuna baitzen. Batzuek zioten: «Joan Bataiatzailea hildakoen artetik piztu da; horregatik du mirariak egiteko ahalmen hori».
6,14-15 Jesusi buruz iritziak 8,27-29. Ik. 1,27+.
15 Beste batzuek, berriz: «Elias da». Eta beste zenbaitek: «Profeta da, antzinako profetak bezalakoa».
6,15 Elias 9,4.12-13; 15,35-36; Mt 11,14+. // Jesus profetatzat emana Mt 16,14+.
16 Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».
Joan Bataiatzailea Herodesek hilarazi
(Mt 14,3-12; Lk 3,19-20)
17 Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta kartzelan lotua zuen, Herodias zela eta. Herodias Herodesen anaia Feliperen
6,17 Felipe: Herodes Felipe, Herodes Antipasen anaiordekoa, Erroman bizi zena. Ez da nahastu behar beste Herodes Felipe batekin, Genesaret aintziraren ipar-ekialdeko lurraldean agintari zenarekin; Antipasen anaiordeko zen hau ere eta Zesarean bizi zen (ik. 8,27).
emaztea zen, baina Herodesek bere emaztetzat hartua zeukan. 18 Eta Joanek hau esaten zion Herodesi: «Ez zaizu zilegi zeure anaiaren emaztea edukitzea».
6,18 Ez zaizu zilegi Lb 18,16; 20,21.
19 Horregatik, gorroto zuen Herodiasek Joan eta hil egin nahi zuen; baina ezin, 20 Herodesek begirune baitzion; gizon zuzen eta santutzat zeukan, eta babestu egiten zuen. Joanen hitzek buruhausterik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion. 21 Etorri zitzaion, ordea, Herodiasi aukerako eguna: Herodesek, bere urtebetetzekoan, afaria eman zien agintari, gudalburu eta Galileako handikiei. 22 Sartu zen jantokian Herodiasen alaba eta dantzan egin zuen, eta atsegin izan zitzaien Herodesi eta honen mahaikideei. Orduan, erregeak neskatxari esan zion:
–Eskatu nahi duzuna, eta emango dizut.
23 Eta zin ere eginez agindu zion:
–Eskatu ahala guztia emango dizut, nire erreinuaren erdia bada ere.
24 Atera zen neskatxa eta bere amari galdetu zion:
–Zer eskatuko diot?
Amak erantzun:
–Joan Bataiatzailearen burua.
25 Itzuli zen arin-arin erregeagana eta eskaria egin zion: «Emadazu oraintxe bertan Joan Bataiatzailearen burua azpilean».
26 Goibel jarri zen erregea, baina mahaikideen aurrean egindako zinarengatik, ez zion ukatu nahi izan. 27 Bere guardiako bat bidali zuen, Joanen burua ekartzeko aginduz. Joan zen hura kartzelara eta lepoa moztu zion, 28 eta azpil batean ekarri zuen burua; neskatxari eman zion, eta neskatxak amari.
29 Joanen ikasleek, hori jakitean, haren gorpua jasotzera etorri eta hilobian ezarri zuten.
Jesusek jendetzari lehenengoz jaten eman
(Mt 14,13-21; Lk 9,10-17; Jn 6,1-14)
30 Apostoluek, berriro Jesusengana bildu zirenean, egin eta irakatsi zuten guztiaren berri eman zioten.
6,30 Ik. 6,12-13; Lk 10,17.
31 Jesusek esan zien: «Zatozte zuek bakarrik leku gorde batera, eta hartu atseden pixka bat».
Asko baitziren joan-etorri zebiltzanak, eta ez zuten jateko astirik ere.
6,31 Ik. 2,2; 3,20.
32 Orduan, bazter batera joan ziren, beraiek bakarrik, txalupaz. 33 Baina jende askok ikusi zituen alde egiten, eta nora zihoazen igarri ere bai, eta herri guztietatik leku hartara jo zuten lasterka, haiei aurrea hartuz.
34 Txalupatik jaitsi zenean, jendetza handia ikusi zuen Jesusek. Errukitu egin zitzaien, artzain gabeko ardiak bezala baitzebiltzan, eta irakasten hasi zitzaien luze eta zabal.
6,34 Errukitu egin zitzaien Mt 9,36+. // artzain gabeko ardiak Mt 9,36+. // Jesusek irakatsi 2,13+.
35 Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten:
–Toki hau oso urruti dago eta berandu da. 36 Bidal itzazu, inguruko baserri eta auzoetara joan eta jatekoa eros dezaten.
37 Jesusek erantzun zien:
–Eman zeuek jaten.
Haiek, orduan:
–Berrehun denarioren
6,37 denarioa: Langile nekazari baten eguneko saria zen, Mt 20,2 pasarteak dioenez.
ogia erostera joango ote gara, bada, hauei jaten emateko?
6,37 Eman zeuek jaten Ik. 8,4-8; 2 Erg 4,42-44.
38 Baina Jesusek esan zien:
–Zenbat ogi dituzue? Ea, ikusi.
Begiratu, eta erantzun zioten:
–Bost ogi, eta bi arrain ere bai.
6,38 ogiak eta arrainak Mt 14,17+.
39 Orduan, jende guztia zelaian taldeka eserarazteko agindu zien. 40 Berrogeita hamarnaka eta ehunaka eseri ziren. 41 Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, eta hauek jendeari eskaini. Bi arrainak ere guztien artean banatu zituen.
6,41 Ik. Mt 14,19+.
42 Asetzeraino jan zuten denek,
6,42 Asetzeraino jan Mt 14,20+.
43 eta gelditutako ogi- eta arrain-hondarrez hamabi saski bete zituzten. 44 Bost mila gizon izan ziren jan zutenak.
Jesus ur gainean oinez
(Mt 14,22-33; Jn 6,16-21)
45 Berehala, Jesusek ikasleak txalupan sarrarazi eta bere aurretik beste aldera, Betsaidarantz, joateko agindu zien, berak jendeari agur egin bitartean. 46 Jendeari agur egin ondoren, mendira igo zen otoitz egitera.
6,46 Jesus otoitzean 1,35+.
47 Ilundu zuenean, ontzia aintzira erdian zegoen, eta Jesus lehorrean, bakarrik. 48 Arraunketan ezinean ari zirela ikusirik, haizea kontra baitzuten, goiz aldera
6,48 goiz aldera: H.h., laugarren gaualdian, hau da, goizeko hiruretatik seiak bitartean.
ikasleengana joan zen Jesus, ur gainean oinez. Aurrera igarotzera zihoala, 49 ur gainean ibiltzen ikusi zuten eta, mamua zelakoan, oihuka hasi ziren;
6,49 mamua zelakoan Lk 24,37.
50 denek ikusi zuten eta erabat izutu. Berehala hitz egin zien, ordea, Jesusek eta esan:
–Lasai! Neu naiz. Ez beldurtu!
6,50 Neu naiz Ir 3,14; Dt 32,39; Is 41,4; 43,10.13. Ik. Jn 8,24.28.58.
51 Txalupara igo zitzaien, eta haizea baretu egin zen. Are harrituago gelditu ziren,
6,51 haizea baretu 4,39.
52 oraindik ez baitzitzaien ogiena buruan sartu, adimena itsu zeukaten eta.
6,52 ikasleek ezin ulertu 4,13+.
Genesaret aldean sendakuntzak
(Mt 14,34-36)
53 Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera
6,53 Genesaret lurraldea: Ik. Mt 14,34 oh.
iritsi ziren, eta hantxe lehorreratu. 54 Ontzitik atera orduko ezagutu zuen Jesus jendeak, 55 eta lurralde hartan guztian barrena joan ziren; eta Jesus non, haraxe eramaten zizkioten gaixoak ohatiletan.
6,55 gaixoak Jesusengana bildu 1,32-34.
56 Jesus joaten zen herri, auzo nahiz baserrietan, nonahi gaixoak atarietara ateratzen zizkioten. Soineko-ertza behintzat ukitzen uzteko eskatzen zioten, eta ukitzen zuten guztiak sendatzen ziren.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7