Fariseu eta saduzearrak mirarizko seinale eske
16
1 Fariseu eta saduzearrek Jesusengana etorri eta Jainkoarengandiko 16,1 Jainkoarengandiko: H.h., zerutiko. seinale bat erakusteko eskatu zioten azpikeriaz, bera nola harrapatuko. 16,1 Jesus nola harrapatuko 19,3; 22,15.35; Lk 10,25+; Jn 8,6. // seinale baten eske 12,38+.
2 Baina Jesusek erantzun zien: «Ilunabarrean, esan ohi duzue: “Arrats gorri, bihar eguzki”;
3 eta goizean: “Goiz gorri, arrats euri”. Badakizue zeruaren itxurari igartzen, eta ez zarete gauza garai hauen seinaleei igartzeko 16,2-3 Ilunabarrean… igartzeko: Zenbait eskuizkribu baliotsuk ez dakartza hitz hauek. .
4 Seinale eske ari da gizaldi gaizto eta desleial 16,4 desleial: H.h., adulteriogile; ik. Mk 8,36 oh. 16,4 gizaldi gaizto eta desleial 12,39+. // Jonasen seinalea 12,39-41; Lk 11,29. hau, baina ez zaio emango seinalerik, Jonas profetarena besterik».
Eta, haiek bertan utzirik, alde egin zuen.
Fariseuen eta saduzearren legamia
5 Itsasoaz beste aldera igarotzean, ogia hartzea ahaztu zitzaiela konturatu ziren ikasleak.
6 Jesusek esan zien: «Begira gero! Ibili kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin 16,6 legamia: Ik. Mk 8,15 oh. !»
7 Haiek, berriz, honela zioten beren artean: «Ogirik hartu ez dugulako ari zaiguk».
8 Konturatu zen Jesus eta esan zien: «Zer ari zarete zeuen artean ogirik ez daukazuela eta, sinesmen gutxikook? 16,8 sinesmen gutxikook 6,30+.
9 Ez al duzue oraindik ulertzen? Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten? 16,9 bost ogiena 14,13-21.
10 Eta lau mila gizonen artean banatutako zazpi ogiena, eta zenbat otarre bete zenituzten? 16,10 zazpi ogiena 15,32-38.
11 Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»
12 Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.
Pedrok Jesus Mesiastzat aitortu
13 Feliperen Zesareara 16,13 Feliperen Zesarea: Ik. Mk 8,27 oh. iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:
–Gizonaren Semea 16,13 Gizonaren Semea 8,20+. nor dela dio jendeak?
14 Haiek erantzun:
–Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat. 16,14 Jesus profetatzat emana 21,11.46; Mk 6,15; Lk 7,16.39; 24,19; Jn 4,19; 6,14; 7,40; 9,17; Eg 3,22-23. Ik. 13,57; Jn 7,52.
15 Jesusek galdetu zien:
–Eta zuek, nor naizela diozue?
16 Simon Pedrok erantzun:
–Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea. 16,16 Mesias 2,4+. // Jainkoaren Seme 4,3+.
17 Orduan, Jesusek esan zion:
–Zorionekoa 16,17 Zorionekoa 5,3+. // Aitak agertu 11,25-27; Ga 1,16. zu, Simon, Jonasen semea, hori ez baitizu hezur-mamizko inork 16,17 hezur-mamizko inork: H.h., haragiak eta odolak. Semitismo honek gizakia esan nahi du, berezko duen ahulezia azpimarratuz. agertu, zeruko nire Aitak baizik.
18 Eta nik hau diotsut: Pedro zara zu, eta harkaitz horren gainean eraikiko dut nik neure eliza; eta herioaren indarrak 16,18 harkaitz horren gainean: Grekozko Petros izena arameerazko Kefas (harkaitz) hitzaren itzulpena da. Aurrez ez zen izen propio bezala erabiltzen, eta I.B.an Jesusek Pedrori ezarritako izen berria bezala bakarrik erabiltzen da. Jatorrizkoan hitz-jokoa dago Petros izenaren eta petra (harkaitz) hitzaren artean; euskaraz, Harkaitz zara zu, eta harkaitz horren gainean… esango bagenu bezala. // herioaren indarrak: H.h., Hadesko ateak. Hades grekozko hitzak, hebreerazko Sheol-en kidekoak, Hildakoen Egoitza adierazten du. Ateak nagusitasuna adierazten du. ere ez du menderatuko. 16,18 Pedro 4,18; 10,2; Mk 3,16; Lk 22,31-34; Jn 6,67-69; 21,15-23; Eg 1,15; 3,1; 10,5; Ga 2,7. // eliza 18,17; Ir 12,16 (Eg 7,38); Dt 4,10; Eg 5,11+; 20,28; 1 Ko 1,2.
19 Jainkoaren erreinuko giltzak emango dizkizut; zuk mundu honetan lotua zeruan ere loturik geldituko da, eta zuk mundu honetan askatua zeruan ere askaturik geldituko da. 16,19 lotu, askatu 18,18; Jn 20,23.
20 Orduan, bera Mesias zela inori ez esateko agindu zien Jesusek ikasleei. 16,20 ez esateko agindua 8,4+.
JESUSEN EGITEKOA. KRISI MESIANIKOA (16,21–25,46)
Nekaldiaren iragarpenak eta ikasleentzat irakaspenak (16,21–18,35)
Jesusek bere nekaldi-piztuerak lehenengoz iragarri
21 Une hartatik hasi zen Jesus bere ikasleei azaltzen, berak Jerusalemera igo eta zahar, apaizburu eta lege-maisuen aldetik asko sufritu behar zuela; hil egingo zutela eta hiru egunen buruan piztu egingo zela. 16,21 nekaldi-piztueren iragarpena 17,22-23; 20,17-19.
22 Pedro, Jesus aparte harturik, gogor egiten hasi zitzaion:
–Ez dezala Jainkoak nahi, Jauna! Ez zaizu horrelakorik gertatuko.
23 Baina Jesusek, itzulirik, esan zion Pedrori:
–Alde nire ondotik, Satanas! Oztopo 16,23 Oztopo: H.h., Eskandalu ik. Mk 6,3 oh. 16,23 Oztopo izan 5,29+. haiz niretzat, hire asmoak ez baitituk Jainkoarenak, gizakiarenak baizik.
Jesusi jarraitzea
24 Orduan, esan zien Jesusek bere ikasleei: «Nire ondoren etorri nahi duenak uko egin biezaio bere buruari, bere gurutzea hartu eta jarrai biezat. 16,24 Ik. 10,38; Lk 14,27. // Jesusi jarraitzea 4,19+.
25 Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik galtzen duenak, ordea, eskuratu egingo du. 16,25 bizia gorde, galdu 10,39; Lk 17,33; Jn 12,25.
26 Zertarako du gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia galtzen badu? Eta zer eman dezake gizakiak berriro bizia bereganatzeko?
27 Izan ere, Gizonaren Semea bere Aitaren aintzaz beterik etorriko da aingeruekin; eta, orduan, bakoitzari bere jokabidearen arabera ordainduko dio. 16,27 Gizonaren Semea 8,20+. // etorrera 10,23+. // bakoitzari bere jokabidearen ordaina 6,4.6.18; 25,31-46; Sal 62,13 (Erm 2,6; 2 Tm 4,14); Ap 22,12.
28 Benetan diotsuet: Hemen daudenetako batzuk ez dira hilko, harik eta Gizonaren Semea errege bezala etortzen ikusi arte».
|