Antzaldaketa: nekaldi ondoko aintza aurrez agertu
17
1 Handik sei egunera, Jesusek Pedro, Santiago eta honen anaia Joan hartu eta mendi garai batera eraman zituen aparte.
2 Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: aurpegia eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion eta jantziak argia bezain zuri. 17,2 Ik. 2 P 1,16-18. // distiratsu 28,3; Ap 1,14.
3 Hartan, Elias eta Moises agertu zitzaizkien Jesusekin hizketan. 17,3 Elias 11,14+; 1 Erg 19,9-14. // Moises Ir 19; 33,18-34,9; 2 Ko 3,7-11.
4 Pedrok esan zion Jesusi: «Jauna, zein ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat».
5 Oraindik hizketan ari zela, hodei argi batek estali zituen, eta mintzo batek hodeitik esan zuen: «Hauxe dut neure Seme maitea, hauxe dut atsegin. Entzun berari!» 17,5 hodei Ir 19,16; 24,15-16; 40,34-35; 1 Erg 8,10-12; 2 M 2,7-8; Eg 1,9. // Seme maitea 3,17+. // Entzun berari Dt 18,15; Eg 3,22.
6 Hau entzutean, ikasleak ahuspez erori ziren beldur-ikaraz.
7 Hurbildu zitzaien Jesus, ukitu eta esan zien: «Zuti zaitezte. Ez beldurtu!»
8 Begiak altxaturik, Jesus bakarrik ikusi zuten, eta besterik inor ez.
9 Menditik beherakoan, agindu hau eman zien Jesusek: «Ez esan inori ikusi duzuena, harik eta Gizonaren Semea hildakoen artetik piztu arte». 17,9 ez esateko agindua 8,4+.
10 Orduan, ikasleek galdetu zioten:
–Zergatik diote, bada, lege-maisuek lehenbizi Eliasek etorri 17,10 Eliasek etorri: Ik. Mk 9,11 oh. behar duela? 17,10 Eliasek etorri behar du Ml 3,23. Ik. 11,14+.
11 Jesusek erantzun zien:
–Bai, Eliasek etorri behar zuen eta dena Jaunak nahi bezala eraberritu.
12 Baina, egia esan, etorri da Elias, eta, onartu beharrean, gogoak emandako guztia egin diote. Era berean sufriaraziko diote Gizonaren Semeari ere. 17,12 Etorri da Elias 3,1-3; 11,14; Lk 1,17. Ik. Jn 1,21-27. // Gizonaren Semea 8,20+. // sufriaraziko diote 16,21; 17,22-23; 20,18-19.
13 Orduan, Joan Bataiatzaileaz ari zitzaiela jabetu ziren ikasleak.
Fedearen ahalmena: epileptikoaren sendaketa
14 Jendearengana itzuli zirenean, gizon bat ondoratu zitzaion Jesusi eta, aurrean belaunikatuz,
15 esan zion:
–Jauna, erruki zaitez nire semeaz; epileptikoa da eta gorriak ikusten ari da: maiz erortzen da sutara eta uretara.
16 Zure ikasleei ekarri diet, baina ezin izan dute sendatu.
17 Jesusek esan zien:
–Hau gizaldi sinesgogor eta makurra! Noiz arte egon behar ote dut zuekin? Noiz arte jasan behar ote zaituztet? Ekarri mutila. 17,17 gizaldi sinesgogor eta makurra 12,39+.
18 Jesusek gogor egin zion deabruari eta mutilarengandik atera egin zen hau; une hartatik sendatuta gelditu zen.
19 Orduan, ikasleek, Jesusengana hurbildurik, bakarrean galdetu zioten:
–Eta guk, zergatik ezin izan dugu bota deabrua?
20 Erantzun zien:
–Zuen sinesmena eskasa delako. Benetan diotsuet: Sinesmena bazenute, mostaza-hazia bezain txikia izanik ere, mendi honi «Aldatu hemendik hara» esanez gero, aldatu egingo litzateke. Ez litzateke zuentzat ezinezkorik izango. 17,20 mostaza-hazia 13,31; Lk 17,6. // mendia tokiz aldatu 21,21; 1 Ko 13,2. Ik. Lk 17,6. (
21 17,21 Eskuizkriburik hoberen eta zaharrenetariko batzuek ez dakarte tx. hau. Honela dio: Gisa honetako deabruak botatzeko bide bakarra otoitza eta baraua da (ik. Mk 9,29). ).
Jesusek nekaldi-piztuerak bigarrenez iragarri
22 Galilean zehar elkarrekin zebiltzala, Jesusek esan zien ikasleei: «Gizonaren Semea gizakien eskuetara emango dute; 17,22-23 nekaldi-piztueren iragarpena 16,21; 20,17-19.
23 hil egingo dute, baina hirugarren egunean piztu egingo da».
Ikasleak oso nahigabeturik gelditu ziren.
Jesusek eta Pedrok tenplurako zerga ordaindu
24 Jesus eta ikasleak Kafarnaumera iritsi zirenean, tenplurako zerga 17,24 tenplurako zerga: Jatorrizkoak didrakma dio, hau da, bi drakmako txanpona; israeldar guztiek urtero tenpluko kultuari eusteko eman behar zuten dirua da; drakma: greziar txanpona, denarioaren parekoa (ik. Mk 6,37 oh.). biltzen zutenek Pedrorengana joan eta esan zioten:
–Zuen maisuak ez al du tenplurako zerga 17,24 tenplurako zerga Ir 30,13; 38,26. ordaintzen?
25 –Bai –erantzun zien.
Pedro etxeratu zenean, Jesusek aurrea hartu zion, esanez:
–Zer deritzozu, Simon? Lurreko erregeek zeinengandik jasotzen dituzte zergak edo kontribuzioak, etxekoengandik ala arrotzengandik?
26 Pedrok erantzun zion:
–Arrotzengandik.
Jesusek, orduan:
–Etxekoak libre daude, beraz.
27 Halaz guztiz ere, inori zeresanik ez emateko, zoaz aintzirara, bota amua eta hartu lehenengo aterako duzun arraina; irekiozu ahoa, eta biren zerga ordaintzeko dirua 17,27 biren zerga ordaintzeko dirua: Grekoz, estatera; bi didrakma balio zituen txanpona, hau da, bi lagunen zerga ordaintzeko behar zen dirua. aurkituko duzu. Hartu eta ordaindu zeure eta bion partea.
|