Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Mateo 20

Mateo :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28

Mahasti-langileen parabola
20
1 «Izan ere, Jainkoaren erregetzarekin mahasti-nagusiarekin bezala gertatzen da. Goizean goiz bere mahastirako langile bila atera zen. 2 Eguneko lanaren ordainetan zilarrezko txanpon
20,2 Zilarrezko txanpon: H.h., denario; ik. Mk 6,37 oh.
bana emateko tratua egin ondoren, mahastira bidali zituen langileak.
3 «Goizeko bederatziak aldera berriro atera zen eta, beste batzuk plazan lanaren zain ikusirik, 4 esan zien: “Zoazte zuek ere nire mahastira, eta ordainduko dizuet bidezko dena”. 5 Eta haiek ere joan egin ziren.
«Atera zen berriro hamabiak aldera eta hirurak aldera, eta gauza bera egin zuen.
6 «Arratsaldeko bostak aldera ere atera zen eta, bertan batzuk geldi aurkiturik, esan zien: “Zertan zaudete hemen egun osoan lanik egin gabe?” 7 Erantzun zioten: “Ez gaitu inork lanerako hartu”. Hark, orduan: “Zoazte zuek ere nire mahastira”.
8 «Iluntzean, nagusiak mahastiko arduradunari esan zion: “Deitu langileei, eta emaiozu bakoitzari bere soldata, azkenekotik hasi eta lehenengora”.
20,8 eguneko soldata Lb 19,13; Dt 24,14-15.
9 «Etorri ziren, bada, arratsaldeko bostetakoak, eta zilarrezko txanpon bana jaso zuten. 10 Lehenengo ordukoek, txanda iritsi zitzaienean, besteek baino gehiago jasoko zutela uste zuten; baina haiek ere zilarrezko txanpon bana jaso zuten.
11 «Orduan, nagusiagatik gaizki-esaka hasi ziren; eta esan zioten berari: 12 “Azkeneko hauek ez dute ordubete besterik lan egin eta guri adina ordaindu diezu, egun osoko nekea eta beroa jasan ditugunoi adina!” 13 Baina nagusiak erantzun zion haietako bati: “Adiskide, ez dizut bidegabekeriarik egiten; ez al dugu tratua zilarrezko txanpon batean egin? 14 Tori dagokizuna eta zoaz; zuri adina eman nahi diot azkeneko honi ere. 15 Ezin ote dut neure diruaz nahi dudana egin? Ala ni ona naizelako ezinikusia didazu?”
20,15 Ik. Erm 9,19-21.
16 «Horrela, azkenekoak lehenengo izango dira eta lehenengoak azkeneko».
20,16 azkenekoak lehenengo 19,30; Mk 10,31; Lk 13,30.
Jesusek nekaldi-piztuerak hirugarrenez iragarri
(Mk 10,32-34; Lk 18,31-34)
17 Jerusalemera igotzen ari zela, Jesusek hamabi ikasleak aparte hartu eta esan zien bidean: 18 «Hara, Jerusalemera igotzen ari gara, eta Gizonaren Semea apaizburuen eta lege-maisuen eskuetara emango dute; heriotzara kondenatuko dute
20,18-19 nekaldi-piztueren iragarpena 16,21; 17,22-23. Ik. Lk 24,6-7.46; Eg 10,39-40; 1 Ko 15,4.
19 eta atzerritarren eskuetara emango, hartaz iseka daitezen, zigortu eta gurutziltza dezaten; baina hirugarren egunean piztu egingo da».
Zebedeoren semeen handinahia
(Mk 10,35-40)
20 Zebedeoren emaztea bere semeekin Jesusi hurbildu eta aurrean ahuspeztu zitzaion eskabide bat egiteko. 21 Jesusek galdetu zion:
–Zer nahi duzu?
Eta hark:
–Agindu ezazu nire bi seme hauek, zu errege izatean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar daitezela.
20,21 eskuin-ezkerretan jarri 19,28; Lk 22,30; Eg 1,6.
22 Jesusek erantzun:
–Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik
20,22 edari samin: H.h., kopa/edalontzi; ik. Mk 10,38 oh.
20,22 edari samin 26,27-28.39.42; Jn 18,11. Ik. Is 51,17-22; Ez 23,31-34; Sal 75,9.
edateko?
–Bai, gauza gara –esan zioten.
23 Jesusek, orduan:
–Nire edari saminetik edan, bai, edango duzue; baina nire eskuin-ezkerretan eseri ahal izate hori ez dago nire esku inori ematea; nire Aitak norentzat prestatua duen, hari emango zaio.
20,23 Aitak prestatu 24,36.
Zerbitzua ikasleen lege
(Mk 10,41-45; Lk 22,24-27)
24 Beste hamarrak, hori entzutean, bi anaien aurka haserre jarri ziren. 25 Baina Jesusek dei egin eta esan zien: «Dakizuenez, herrietako buruzagiek menpean hartzen dituzte herriak, eta handi-mandiek beren agintea ezartzen diete. 26 Zuen artean, ordea, ez du horrela izan behar. Zuen artean handien izan nahi duena izan bedi zuen zerbitzari.
20,26 zerbitzuaren handitasuna 23,11-12; Mk 9,34-35; 10,43-44; Lk 9,48; 22,26; Jn 13,14-15.
27 Eta zuen artean lehenengo izan nahi duena izan bedi guztion morroi. 28 Gizonaren Semea bezala: hura ez da etorri zerbitzatua izatera, zerbitzari izatera baizik, bere bizia guztien alde ordainsaritzat ematera».
20,28 Gizonaren Semearen zerbitzua Lk 22,27; Jn 13,13-16; Flp 2,7. // guztien alde ordainsari 26,28; Is 53,10-12; Mk 10,45; 1 Tm 2,6.
Jesusek bi itsu sendatu Jerikon
(Mk 10,46-52; Lk 18,35-43)
29 Haiek Jerikotik irteten ari zirela, jendetza handia zihoan Jesusen ondoren. 30 Bide-ertzean eserita zeuden bi itsu, Jesus igarotzen ari zela entzunik, oihuka hasi ziren:
–Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!
20,30 Erruki 15,22+.
31 Jendeak gogor egiten zien, isilarazteko; baina haiek areago oihu:
–Erruki zakizkigu, Jauna, Daviden Semea!
32 Gelditu zen Jesus, dei egin eta esan zien:
–Zer nahi duzue niregandik?
33 Haiek erantzun:
–Begiak zabaltzea, Jauna!
20,33 Begiak zabaltzea 9,30; 11,5; Is 61,1-3; Jn 9.
34 Jesusek, gupidaturik, begiak ukitu zizkien, eta une berean ikusmena etorri zitzaien berriro. Eta Jesusen ondoren joan ziren.
20,34 gupidaturik 15,32+.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7