Jesus basamortuan tentatua
4
1 Orduan, Espirituak basamortura eraman zuen Jesus, deabruak tenta zezan. 4,1 Jesus tentatua 16,23; Heb 2,17-18; 4,15; 5,7-9.
2 Berrogei gau eta berrogei egunez egon zen han, barau eginez, eta azkenik gosetu egin zen.
3 Hurbildu zitzaion, orduan, tentatzailea eta esan zion:
–Jainkoaren Semea zarenez, agindu harri hauek ogi bihurtzeko. 4,3 Jainkoaren Seme 3,17+; 4,6; 8,29; 11,27; 14,33; 16,16; 26,63; 27,40.43.54; 28,19; Mk 1,1+; Lk 1,35+; Jn 1,14.49; Eg 9,20; Erm 1,4; 2 Ko 1,19; Ga 2,20; Ef 4,13; Heb 4,14; 6,6; 7,3.
4 Jesusek erantzun zion:
–Liburu Santuetan idatzia dago: Gizakia ez da ogiz bakarrik bizi, baizik Jainkoak esaten duenetik bizi da.
5 Ondoren, deabruak hiri santura, Jerusalemera, eraman zuen eta, tenpluaren goreneko ertzera jasorik,
6 esan zion:
–Jainkoaren Semea zarenez, bota zeure burua behera, idatzia baitago: Bere aingeruei aginduko die zu zaintzeko. Eta besoetan eramango zaituzte, harriekin estropezu egin ez dezazun. 4,6 Bere aingeruei… Sal 91,11-12.
7 Baina Jesusek erantzun:
–Hau ere idatzia dago: Ez tentatu Jauna, zeure Jainkoa.
8 Berriro, deabruak hartu eta mendi garai batera eraman zuen; munduko erreinu guztiak beren handi-ederrean erakutsi
9 eta esan zion:
–Hori guztia emango dizut, ahuspezturik gurtzen banauzu.
10 Jesusek, orduan:
–Alde hemendik, Satanas! Idatzia baitago: Adoratu Jauna, zeure Jainkoa, eta bera bakarrik gurtu.
11 Orduan, deabruak utzi egin zuen, eta aingeruak etorri zitzaizkion zerbitzatzera.
Jesus Galileara
12 Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus. 4,12 Joan kartzelan 14,3-12; Lk 3,20; Jn 3,24.
13 Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen, aintzira-bazterrean 4,13 Nazaret: H.h., Nazara. Nazaret izenaren era bitxia. // Zabulon eta Neftali: Garai batean izen bereko leinuek okupaturiko lurraldeak, Ipar Palestinan (Galilean). // aintzira-bazterrean: H.h., itsasbazterrean: Genesaret edo Galileako aintzirari itsaso deitzen diote Mateok eta Markosek. dagoen Kafarnaum herrian.
14 Horrela, Jainkoak Isaias profetaren bidez esana 4,14 esana: Dezente aldatua eta bere helburura egokitua dakar Mateok Is 8,23-9,1 pasarteko testua. bete zen:
15 Zabulonen lurraldea
eta Neftaliren lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
jentilen Galilea!
16 Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean bizi zirenei
argiak egin die distira.
JESUSEN EGITEKOA: ERREGETZA HOTS EGINA ETA AGERTUA (4,17–16,20)
Jesus berri ona hots egiten hasi
17 Une hartatik hasi zen Jesus honela hots egiten: «Bihozberri 4,17 Bihozberritzeko deia Mk 1,15; 6,12; Lk 5,32+; 13,3.5; 24,47; Eg 2,38+. // Jainkoaren erregetza 3,2+. zaitezte, gainean baituzue Jainkoaren erregetza 4,17 Jainkoaren erregetza: Ik. 3,2 eta oh. ».
Jesusek lehen ikasleei dei
18 Jesusek, Galileako aintzira-bazterrean zehar zebilela, bi anaia, Simon, Pedro deitua, eta Andres, ikusi zituen, sarea uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.
19 Jesusek esan zien: «Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet». 4,19 Jesusi jarraitzea 8,19-22; 9,9; 10,38; 16,23-24; 19,27; Mk 1,17+; Lk 5,27+; Jn 1,35-42; 12,26; 13,36-38; 21,19; 1 P 2,21.
20 Haiek, besterik gabe, sareak utzi eta jarraitu egin zioten.
21 Aurrerago, beste bi anaia ikusi zituen, Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak, aitarekin ontzian sareak konpontzen. Eta dei egin zien.
22 Haiek, ontzia eta aita utzirik, jarraitu egin zioten.
Jesus eta jende-taldea
23 Jesus Galilea guztian barrena ibili zen, hango sinagogetan irakasten. Jainkoaren erregetzaren berri ona hots egiten zuen eta herriko gaitz eta eritasun guztiak sendatzen. 4,23 Jesusek irakatsi, predikatu, sendatu 9,35. // Jainkoaren erregetzaren berri ona 9,35; 24,14.
24 Siria 4,24 Siria: Galileaz iparraldeko jentil-lurraldea; baina izena bere zentzu zabalean erabili da hemen, Galilea eta inguruak adierazten dituelarik (ik. Mk 1,28). guztian zabaldu zen Jesusen entzutea. Edozein gaitz edo oinazek jotakoak –deabrudun, epileptiko nahiz elbarriak– eramaten zizkioten, eta hark sendatu egiten zituen. 4,24 jende atsekabetua Jesusengana Mk 6,55-56.
25 Jende-talde handiek jarraitu zioten alde guztietatik: Galilea, Dekapolis 4,25 Dekapolis: Jordanez ekialdera zeuden hamar hiri. , Jerusalem eta Judeatik eta Jordanez beste aldetik. 4,25 Jende-taldeak Jesusengana Mk 3,7-8.
|