Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Nahum 1

Nahum :Sarrera 1 2 3

1
1 Hona hemen Niniveri
1,1 Ninive: Asiriako inperioaren hiriburua; hiriak K.a. X. eta VII. mende artean izan zuen bere gorenaldia.
buruzko mezua, Jaunak Nahum elkoxtarrari agertu ziona.
1,1 Ninive Jon 1,2+.
Jauna Jainko beldurgarri eta on
2 Jauna, Jainko espatsu
eta mendekatzailea da.
Bai, mendekatzailea da Jauna,
zorrotza haren haserrea.
Jauna mendekatu egiten da
bere etsaien kontra,
eutsi egiten dio
arerioenganako haserreari.
1,2 Jainko espatsu Ir 20,5+; Jl 2,18+. // mendekatzaile Dt 7,10; Is 59,17; Jr 4,4; 5,9; Si 12,6.
3 Haserregaitza da Jauna,
baina ahalmen handikoa,
eta ez du erruduna
zigorrik gabe uzten.
Ekaitza eta haize-erauntsia
sortzen ditu ibiltzean;
bere oinez harrotzen duen hauts
dira lainoak.
1,3 Haserregaitza Mi 7,18+. // Ekaitza sortu Jr 23,19; Ez 13,13; Sal 50,3; Jb 38,1. // lainoak Ir 13,21-22; 19,19; 33,9-10; Sal 18,10; 97,2.
4 Jaunak itsasoari mehatxu egin
eta itsasoa lehortu,
ibai guztiak agortu.
Gorri geratzen dira
Baxango larreak eta Karmel
1,4 Baxan, Karmel: Ik. Am 4,1 eta 1,2 oh.; Bibliak maiz aipatzen ditu lurralde hauek, baita Libano ere, beren emankortasunagatik.
gaina,
Libano loratua zimel.
1,4 Jaunak mehatxu eta itsasoa lehortu Ir 14,21; Is 50,2; 51,10; Sal 18,16; 106,9. // Baxan, Karmel gaina gorri Is 33,9; Am 1,2. Ik. Is 35,2. // Libano Is 2,13+.
5 Hura agertzean,
dardaraz jartzen dira mendiak,
koloka muinoak;
haren aurrean
ikaratu egiten da lurra,
baita mundua
eta bertan bizi direnak ere.
1,5 mendiak dardaraz Hab 3,6+.
6 Nork iraun zutik
haren suminaren aurrean?
Nork egin aurre
haren haserre biziari?
Sua bezala isurtzen da
haren sumina,
eta harkaitzak zartatu egiten
haren aurrean.
1,6 Nork iraun zutik? Jl 2,11; Ml 3,2; Sal 76,8; 130,3; Ap 6,17. // haserre-sumina Is 30,27. // mendiak zartatu Ez 38,20; Mi 1,4.
7 Ona da Jauna,
gordeleku larrialdi-egunean.
Arretaz hartzen ditu
babes eske doazkionak,
1,7 Ona da Jauna Jr 33,11; Si 5,6; Erm 11,22. // larrialdi-egunean babes Is 25,4; Sal 46,2; 61,4-5.
8 urek gainezka egiten dutenean.
Baina suntsitu egiten ditu
aurka dabilzkionak
1,8 bere aurka dabiltzanak: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak beren tokia dio.
,
ilunpetara botatzen etsaiak.
1,8 urek gainezka egitean Sal 124,4-5.
Ninive eta Judarentzat mezuak
Judako buruzagiei
9 Zer asmo darabilzue
Jaunaren aurka?
Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:
ez dira bi aldiz altxatuko.
1,9 Zer asmo Jaunaren aurka? Os 7,15. Ik. Sal 33,10-11. // Etsaiak ezereztu 1,12; Jr 30,11.
10 Nahaspilaturik dauden
laharren antzeko dira,
mozkortzeraino edanak daude;
belar iharra bezala
erabat erreko dituzte
1,10 Tx.aren esanahia iluna da jatorrizkoan eta itzulpena ez erabat segurua.
.
Niniveri
11 Ninive, zuregandik atera da
Jaunaren aurka
asmo txarrak darabiltzana,
burutazio gaiztoak dituen gizona
1,11 gizona: Pertsonaia hau Asiriako errege Senakerib dateke (ik. 2 Erg 19,4.16).
.
1,11 burutazio gaiztoko gizona 2,1; Is 37,23-24.
Judari
12 Honela diotsa Jaunak Judari:
«Zure etsaiak,
indartsu eta ugari badira ere,
garbitu egingo dituzte,
galdu egingo.
Makurrarazi zaitut, bai,
baina ez zaitut gehiago
nahigabetuko;
13 orain hautsiko dut
zapaltzen zaituen uztarria,
orain apurtuko zure kateak».
1,13 uztarria, kateak apurtu Lb 26,13; Is 14,25; Jr 30,8; Ez 34,27; Sal 107,14.
Niniveko erregeari
14 Zure aurka, ordea,
Niniveko errege,
hauxe erabaki du Jaunak:
«Ez duzu izango
zeure izeneko ondorengorik.
Birrindu egingo ditut
zure jainkoen etxeetan
zurezko eta metalezko idoloak.
Zure hilobia prestatzen ari naiz,
deus ere ez zara-eta
nire aurrean».
1,14 Ez zara deus ere Dn 5,27.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7