Nehemiasek Jerusalemgo berriak jakin
1
1 Hau da Hakaliasen seme Nehemiasen historia.
Artaxerxesen erregealdiko hogeigarren urtean, Kisleu hilean 1,1 Artaxerxes: Hebreerazko testuan ez da toki honetan izena azaltzen; 2,1etik hartu dugu. Artaxerxes K.a. 465etik 423ra izan zen Pertsiako errege; Susan zuen bizilekua. // Kisleu hila: Azaroa/abendua. , Susa hiri gotorrean nengoela,
2 Hanani, neure anaietako bat, etorri zitzaidan Judatik, gizon-talde batekin 1,2 gizon-talde batekin: Erbestetik herriratuak edo erbesteratuak izan ez zirenetakoak izan daitezke. . Erbestealditik libre gelditu ziren juduen eta Jerusalem hiriko berriak eskatu nizkien.
3 Eta erantzun zidaten: «Erbestealditik libre gelditu direnak zoritxar handian eta egoera lotsagarrian daude Juda eskualdean; Jerusalemgo harresiak, berriz, zuloz beteak daude, eta hiriko ateak suak kiskaliak».
4 Berri hauek entzutean, jarri eta negarrari eman nion; dolu egin nuen egun batzuetan, baraurik eta zeruko Jainkoaren 1,4 zeruko Jainkoa: Ik. Esd 1,2 oh. aurrean otoitzean.
5 Honela egin nuen otoitz: «Jauna, zeruetako Jainkoa, Jainko handi eta ikaragarria, zuk itunari eusten diozu eta leiala zara maite zaituztenekin eta zure aginduak betetzen dituztenekin. 1,5 itunari eusten diozu 9,32; Dt 7,9.12.
6 Beude zabalik zure begiak eta adi zure belarriak zerbitzari honen otoitzera, gau eta egun ari bainaiz zure zerbitzari israeldarren alde otoitzean. Aitortzen ditut israeldarrok zure aurka egin ditugun bekatuak: bai, ni neu eta nire aitaren senitartea ere bekatari gara. 1,6 begiak zabalik, belarriak adi 2 Kro 6,40.
7 Benetan, oso gaizki jokatu dugu zurekin, ez baititugu bete zure zerbitzari Moisesi eman zenizkion agindu, lege eta erabakiak.
8 Hala ere, gogora ezazu zeure zerbitzari Moisesi esan zeniona 1,8 esan zeniona: Aipamena ez dugu bere horretan aurkitzen Pentateukoan; baina edukia ongi egokitzen zaio Deuteronomioaren hizkerari (adib. Dt 30,1-5). : “Nirekin zintzo jokatzen ez baduzue, atzerriko nazioen artean sakabanatuko zaituztet.
9 Baina niregana itzultzen bazarete eta nire aginduak gorde eta betetzen badituzue, zeruko azken muturreraino jaurtiko bazintuztete ere, bildu egingo zintuzketet eta bizileku eta kultu-lekutzat aukeratu dudan tokira 1,9 aukeratu dudan tokia: Jerusalemgo tenplua da. ekarriko”.
10 Zeure zerbitzari eta zeure herri dituzu israeldarrak, zeure ahalmen handiz eta esku bizkorrez askatuak. 1,10 ahalmen handiz askatuak Ir 32,11; Dt 9,29.
11 Jauna, beude adi zure belarriak nire eta zure zerbitzari guztien otoitzera. Leial izan nahi genuke zurekin. Lagundu zure zerbitzari honen asmoak ongi atera daitezen, eta erregeak onginahiz har nazan».
Erregearen edari-emaile nintzen ni orduan.
|