8
1 Herri guztia gizon bakar bat bezala bildu zen Ur-ate aurreko plazan. Jaunak Moisesen bitartez Israeli emandako legearen liburua 8,1 legearen liburua: Pentateukoa da, I.Z.ren lehen partea, ia osatua edo osatzeko zorian garai honetarako. ekartzeko esan zioten Esdras lege-maisuari.
2 Ekarri zuen, beraz, liburua Esdras apaizak, gizon-emakume eta ezaguera zuten guztien batzarrera. Zazpigarren hileko lehen eguna zen.
3 Eta goizetik eguerdiraino Ur-ate aurreko plazan batzar osoari irakurtzen aritu zitzaion. Herria adi-adi zegoen.
4 Esdras lege-maisua hartarako egin zuten oholtza gainean zegoen zutik; eskuinean Matitias, Xema, Anaias, Urias, Hilkias eta Maaseias zituen; ezkerrean, aldiz, Pedaias, Mixael, Malkias, Haxum, Haxbadana, Zakarias eta Mexulam.
5 Zabaldu zuen Esdrasek liburua herri osoaren aurrean, denak begira zituela; liburua zabaltzearekin batera, herri osoa zutitu egin zen 8,5 8,5-8 pasarteko deskripzioa ez dagokio tenpluko kultuari, sinagogetako liturgi zerbitzuari baizik; tenpluko kultuaren muina sakrifizioak ziren legez, sinagogetako liturgiarena Liburu Santuen irakurketa eta azalpena zen. .
6 Gero, Jauna, Jainko handia, goretsi zuen Esdrasek, eta herriak «Amen! Amen!» erantzun zuen, eskuak jasorik; ondoren, makurtu eta lurreraino ahuspeztu ziren Jauna gurtzeko. 8,6 herriak Amen erantzun 5,13+.
7 Josue, Bani, Xerebias, Jamin, Akub, Xabtai, Hodias, Maaseias, Kelita, Azarias, Jozabad, Hanan eta Pelaias lebitarrek legearen azalpena egin zioten herriari. Bitartean zutik zegoen herria.
8 Lebitarrek zehatz eta garbi 8,8 zehatz eta garbi: Honela ere uler daiteke: argi itzuliz; hebreeratik arameerara noski, jendeak egiten zuen hizkuntzara, alegia. irakurtzen zuten Jainkoaren legea, esanahia azalduz, herriak ulertzeko eran.
9 Herri osoak negarrari eman zion legearen hitzak entzutean. Orduan, Nehemias gobernariak, Esdras lege-maisuak eta irakasten ari ziren lebitarrek esan zioten herriari: «Gaurko eguna Jaunari, gure Jainkoari, sagaratua dugu. Beraz, ez egon triste, ez egin negarrik».
10 Gainera, esan zien: «Zoazte eta jan haragi guria, edan edari bikainak, eta bidali janaria ezer ez dutenei ere, egun hau Jaunari sagaratua baita. Ez atsekabetu, Jaunarengandiko pozak ematen baitizue indar!»
11 Lebitarrak ere herria lasaitu nahirik zebiltzan, esanez: «Ixo, gaurko hau egun santua da; ez egon triste!»
12 Joan zen, bada, herri osoa jan/edatera, eta zer janik ez zuenari ere banatu zioten; pozaren pozez egin zuten jai, ulertu baitzituzten entzundako hitzak.
Etxola Jaia
13 Hurrengo egunean, herri osoko familiaburuak, apaizak eta lebitarrak Esdras lege-maisuaren ondora bildu ziren legeak irakasten duena hobeki aztertzeko.
14 Eta Jaunak Moisesen bidez eman zuen legean agindu hau aurkitu zuten: israeldarrek etxoletan bizi behar zutela zazpigarren hileko jaietan, 8,14 legean agindu hau Lb 23,33-36.39-43.
15 eta Jerusalemen eta beste hiri guztietan hauxe iragarri behar zutela: «Atera mendira eta ekarri handik olibondo, pinu, mirto, palmondo eta orridun zuhaitzen adarrak, etxolak egiteko».
16 Orduan, adarrak ekartzera joan eta etxolak egin zituen herriak: batak bere etxe gainean, besteak Jainkoaren etxeko atarietan nahiz Ur-ateko plazan nahiz Efraimen ateko plazan.
17 Erbestetik etorritako guztiek egin zituzten etxolak eta horietan jarri ziren bizitzen. Nunen seme Josueren garaietatik ez zuten halako jairik egin israeldarrek! Hango poza guztiena! 8,17 ez zuten halako jairik egin Ik. Esd 3,4.
18 Lehenbiziko egunetik azkenekora, egunero irakurri zen Jainkoaren lege-liburua. Zazpi egun iraun zuten jaiek, eta zortzigarrenean batzar nagusiaz amaitu ziren, erabakia zegoenez. 8,18 batzar nagusiaz amaitu Lb 23,36.
|