HIRUGARREN KANTA
3
1 Gorriak ikusia nauzu 3,1 ikusia nauzu: 3. kap.ko poeman lehenengo pertsonan hitz egiten duena (oraingo honetan ez da adierazten herria, beste poemetan bezala, emakumearen irudi bidez) herriaren izenean ari da noski, herria beregan bilduz. , Jaunaren haserrearen zigorpean.
2 Ilunpetara bultzatu nau eta eraman, ez argitara.
3 Haren eskuak nire aurka dihardu, egunero etengabe. 3,3 Jauna aurka 2,4+.
4 Azal-mamiak jan dizkit, hezurrak hautsi.
5 Saminezko eta nekezko hesia jaso dit inguruan.
6 Ilunpetan biziarazi nau, behin betiko hildakoak bezala.
7 Horma artean sartu nau, aterabiderik gabe;
kate astunez lotu nau. 3,7 aterabiderik gabe Jb 3,23; 19,8.
8 Oihuka laguntza eskatzen badut ere, ito egiten du nire erregua.
9 Bideak harritzarrez itxi dizkit, bidezidorrak nahastu.
10 Zelatan dagoen hartz izan da niretzat,
gordeta zain dagoen lehoi. 3,10 hartz, lehoi Os 13,7-8; Jb 10,16.
11 Bidetik atera nau, sarraskitu eta bertan utzi, hondatua.
12 Uztaia tenkatu eta bere gezien jo-puntu egin nau. 3,12 gezien jo-puntu Jb 16,12-13.
13 Bere geziez barruraino zulatu nau.
14 Jende guztia barrez ari zait, koplak ateratzen dizkidate etengabe. 3,14 Jende guztia barrez Dt 28,37; Jr 20,7; Sal 69,12-13; Jb 30,9. Ik. 1,21; 2,15-16.
15 Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz.
16 Hortzak hautsi dizkit harrien kontra, hautsetan zapaldu nau.
17 Urrun da niregandik 3,17 Urrun da niregandik: Antzinako zenbait itzulpenen arabera; hebreerazkoak urrundu egin didazu dakar. bakea, ahaztua dut zer den zoriona. 3,17 bakea urrun Jr 16,5.
18 Neure artean diot: galdua da nire etorkizuna,
Jaunak ematen zidan itxaropena. 3,18 galdua itxaropena Jb 17,15.
19 Neure erbestealdiko zoritxarra gogora ekartzea
edarimin pozoitsua da niretzat.
20 Ezin dut gogotik kendu, eta bihotz-eroria nago.
21 Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez: 3,21 oroitzen naiz Is 44,21; 46,8.
22 Jaunaren onginahia ez dela amaitu, haren errukia ez dela agortu. 3,22 Jaunaren onginahia Ir 34,6-7.
23 Goizero berritzen dira. Bai handia, Jauna, zure leialtasuna!
24 Neure artean diot: Jauna da nire on guztia!
Harengan dut, beraz, itxaropen. 3,24 Jauna on guztia Sal 16,5+. // Harengan itxaropen Is 8,17; Mi 7,7; Sal 25,3+.
25 Jauna ona da berarengan uste on duenarentzat,
berarengana jotzen duenarentzat.
26 On da Jaunak emango duen salbamena isilean itxarotea.
27 On du gizakiak gaztetandik uztarpean ohitzea.
28 Bego bakarrik eta isilean,
Jaunak probaren bat ezartzen dionean. 3,28 Bego isilean 2,10; Jr 15,17.
29 Ahuspez bedi hautsetaraino,
izanen baita, beharbada, itxaropenik. 3,29 izanen da, beharbada, itxaropen Ik. 2 Sm 12,15-23.
30 Jar biezaio masaila joka ari zaionari,
utz biezaio irainez ase dezan. 3,30 masaila jarri Is 50,6; Mt 5,39.
31 Izan ere, Jaunak ez du gizakia betiko baztertzen. 3,31 ez betiko baztertu Jr 3,12.
32 Atsekabea ematen badu ere,
errukitu egiten da bere neurrigabeko onginahiaz. 3,32 neurrigabeko onginahiaz errukitu Is 54,8-9; 63,7.
33 Ez du gogo onez umilarazten gizakia,
ez dio gogo onez atsekabe ematen. 3,33 Ez gogo onez Ez 33,11.
34 Herriko 3,34 Herriko: Hau da, Judako. preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean, 3,34 presoak zapaldu Am 1,6-9.
35 Goi-goikoaren begien aurrean
inoren eskubidea ukatzen dutenean, 3,35 inoren eskubidea ukatu Am 2,6-7+.
36 gizakiari auzia oker egiten diotenean,
Jaunak ez ote du ikusten?
37 Nork eman diezaioke esanari izana,
Jaunaren aginduak izan ezik? 3,37 esanari izana eman Has 1; Sal 33,9.
38 Zoriona eta zoritxarra ez ote dira Goi-goikoak esanik sortzen? 3,38 Zoriona eta zoritxarra Is 45,7.
39 Zergatik kexatu behar du, bada, gizakiak,
bekatari izan arren bizirik dagoenez gero? 3,39 Zergatik kexatu bizirik egonik Zen 11,1; Jr 45,5.
40 Azter dezagun arretaz geure jokabidea,
eta itzul gaitezen Jaunarengana. 3,40 Aztertu eta Jaunarengana itzuli Is 55,7; Jr 3,22; Os 6,1+.
41 Jaso ditzagun eskuekin batera bihotzak zeruko Jainkoarengana. 3,41 Jaso eskuak 2,19+.
42 Errebelatu egin gatzaizkizu, kontra altxatu,
eta zuk ez diguzu barkatu, Jauna. 3,42 Errebelatu 1,5+; Jr 3,25; 14,7.
43 Zeure haserreaz inguratu zara,
eta pertsegitu egin gaituzu, erruki gabe sarraskitu.
44 Hodeiz inguratu zara, gure erregua hel ez dakizun. 3,44 ez zaizu erregua helzen 3,8. Ik. Jr 7,16; 11,14.
45 Zabor nazkagarri bihurtu gaituzu beste herrien artean.
46 Etsai guztiak isekaz ari zaizkigu. 3,46 Etsaiak isekaz 2,16; Dt 28,37. Ik. 3,14+.
47 Ikara, leizea, triskantza, hondamendia: horra gure zoria.
48 Malko-errekak darizkie nire begiei,
nire herriaren hondamendia dela eta. 3,48 Malko-errekak 2,18+.
49 Begien jarioa ez zait agortzen, ez baitugu atsedenik,
50 harik eta Jaunak zerutik begiratu eta ikusi arte. 3,50 Jaunak zerutik begiratu Is 63,15; Sal 102,20.
51 Minduak ditut begiak, nire herriko alabei gertatua ikusiz.
52 Arrazoirik gabe nire etsai direnek
txoria bezala harrapatu naute, harrapatu. 3,52 Arrazoirik gabe etsai Sal 35,19; 69,5.
53 Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean. 3,53 Putzu-zuloan Has 37,20; Jr 38,6.
54 Burutik gora nituen urak; «Nireak egin du», nioen neure artean. 3,54 Burutik gora urak Jon 2,4; Sal 42,8; 69,2-3.
55 Zuri egin dizut dei, Jauna, leize-zulotik. 3,55 leize-zulotik dei Sal 130,1-2.
56 Entzun duzu nire deiadarra:
«Ez egin entzungor nire intziri eta oihuei!»
57 Dei egin dizudanean, hurbil izan zaitut;
«Ez beldurtu!», esan didazu. 3,57 Ez beldurtu Is 41,10-11; Jr 1,8; 30,10.
58 Auzian nire alde atera zara, Jauna, bizia salbatu didazu.
59 Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten;
egidazu justizia!
60 Ikusten duzu nola mendekatu zaizkidan,
zenbat asmo txar duten nire kontra. 3,60 zenbat asmo txar Jr 11,19; 18,23.
61 Entzuten dituzu, Jauna, haien irainak,
eta nire kontra duten hainbat asmo txar.
62 Nire aurka marmarrean eta azpilanean ari dira etengabe etsaiak.
63 Egiten dutena egiten dutela 3,63 Egiten dutena egiten dutela: H.h., Jarrita nahiz zutik egon. , begiraiezu:
bertso barregarriak jarri dizkidate. 3,63 bertso barregarriak 3,14+.
64 Jauna, emaiezu beren egiteengatik merezi duten ordaina. 3,64 merezitakoa eman Jr 51,16.
65 Gogortu haien barrena: madarika itzazu!
66 Jauna, jazar itzazu zeure haserreaz,
eta garbitu eguzkiaren azpitik!
|