10
1 Mahatsondo mardula zen Israel,
fruituz betea.
Zenbat eta fruitu gehiago,
orduan eta aldare gehiago.
Zenbat eta lurra aberatsago,
orduan eta zutarri sakratuak 10,1 zutarri sakratu: Erlijio kanaandarretan erabili ohi zen kultu-tresna bat (ik. Dt 16,22; 2 Erg 17,10-12).
dotoreago. 10,1 Israel mahatsondoa Is 5,1+. // aldare gehiago 8,11; 12,12.
2 Banatua dauka bihotza,
eta orain ordaindu egin beharko.
Jaunak berak
puskatuko dizkio aldareak
eta lurrera botako zutarri sakratuak.
3 Orduan esango dute:
«Ez dugu erregerik,
ez baitiogu Jaunari begirunerik izan.
Baina erregeak ere
zer egin lezake guretzat?»
4 Hitz eta berba,
gezur-zinak egin,
itunak izenpetu…
Haien zuzenbidea, ordea,
soro-ildoetan hazten den
belar gaizto bihurtu da. 10,4 zuzenbidea belar gaizto Am 5,7; 6,12.
5 Samariako jendea dardaraz dago,
dolu dagite herriak eta apaizeriak,
Bet-Abengo zekorra 10,5 apaizeria: Mespretxuzko hitza, kultu paganoz kutsaturiko apaizei buruz erabilia. // Bet-Abengo zekorra: Ik. 4,15 eta 8,5 oh. dela-eta.
Zeren beren pozbide eta ospe zuten
idoloa urruti baitaramate. 10,5 Bet-Abengo zekorra 8,5+.
6 Hura ere Asiriara eramango dute,
errege handiari 10,6 Asiriara eramango dute: Herri garaituen idolo-irudiak garaileen santutegietara eraman ohi zituzten. // errege handia: Ik. 5,13 oh. eskaintzeko.
Lotsak hartuko du Efraim,
lotsagarri izango da Israel,
bere burutazioengatik. 10,6 Asiriara 9,3; 11,5. // errege handi 5,13.
7 Samariarenak egin du:
badoa haren erregea,
ezpala ur-azalean bezala.
8 Hondatuak izango dira
muinoetako sasikultu-lekuak,
Israeli huts egitera eragin ziotenak.
Sasiak eta laharrak
hartuko ditu aldareak.
Orduan, honela esango diete mendiei:
«Ezkuta gaitzazue»,
eta muinoei:
«Eror zaitezte gure gainera». 10,8 sasikultu-lekuak 4,13. // hondatuak 2 Erg 23,15. // esango diete mendiei, muinoei Lk 23,30; Ap 6,16. Ik. Is 2,10.19.21.
9 Honela dio Jaunak:
«Gibeako garaian 10,9 Gibeako garaia: Ik. 9,9 eta oh. hasita,
bekatuan ari da Israel.
Orduz gero, ez da aldatu.
Beraz, guduak Gibean bertan
harrapatuko ditu gaizkileak. 10,9 Gibeako garaian 9,9.
10 Zigortzea erabaki dut:
herriak haien aurka bilduko dira,
behin eta berrizko bekatuen
ordaina emateko. 10,10 zigorra 5,2+.
11 «Ongi hezitako bigantxa zen Efraim,
garia jotzen gogotsua.
Haren lepo ederraren
ondotik pasa nintzenean,
uztarria lotu nion Efraimi,
Judak goldean egin zezan,
eta Jakobek arean.
12 Esan nien:
Erein zuzentasuna,
eta maitasuna jasoko duzue.
Landu soro berria.
Orain duzue garaia
Jauna bilatzeko,
etorri eta euria bezala
salbamena isur diezazuen. 10,12 Erein zuzentasuna Ik. 8,7+. // maitasuna 4,1+. // Jauna bilatu 5,15+. // salbamena euria bezala Is 45,8; Sal 85,11.14. Ik. Dt 32,2.
13 Baina zuek, gaiztakeria landu
eta zuzengabekeria jaso zenuten,
eta faltsukeri fruituak jan.
Zeure indarrean
jarri zenuen itxaropena,
zeure gudari-kopuruan. 10,13 faltsukeria 4,2; 7,1; 10,4; 12,1. // indarrean itxaropena 1,7+.
14 Horregatik, guda-hotsa aterako da
zure herriaren aurka,
eta zure gotorlekuak
erraustuak izango dira,
Xalman erregeak Bet-Arbel 10,14 Xalman: Moabdar errege bat, agian; asiriar inskripzio batetik ezagutzen dugu. // Bet-Arbel: Jordanez ekialdeko herrixka.
erraustu zuen bezala;
gudu hartan,
amak beren seme-alaben kontra
zanpatu zituzten.
15 Horra zer egingo dizuedan zuei ere,
Israelgo jende horri,
zeuen neurrigabeko
gaiztakeriagatik.
Eguna argitu orduko 10,15 Israelgo jende: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Betel dio. // Eguna argitu orduko: Eguna argitzean hasi ohi ziren maiz guduak; borrokan hilko da, beraz, erregea. ,
Israelgo erregearen
azkena izango da.
|