Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Oseas 12

Oseas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

Nola Jakob, hala haren ondorengoak ere
12
1 «Gezurrez inguratua nauka
Efraimek,
faltsukeriaz Israelek.
Baina Juda
Jainkoarekin dago oraindik,
leial zaio Santu-santuari
12,1 Tx.aren bigarren zatiak ez du zentzu argirik hebreerazkoan.
.
12,1 faltsukeria 10,13+. // Juda Os 1,7+.
2 Israel haizez mantentzen da,
hego-haizearen ondoren dabil
egun osoan.
Gezurra gezurraren gain,
gogorkeria gogorkeriaren gain.
Asiriarekin ituna egiten du,
Egiptorekin salerosketan
12,2 hego-haizearen ondoren: Itun politikoen hutsalkeria adierazten du haizeak. Asiria eta Egipto elkarren etsai dira, eta Israelek biekin jokatu nahi izatea gaitzesten da. // salerosketa: H.h., olioa saltzen dute. Olioa bakearen irudi dateke.
dabil».
12,2 hego-haizea 13,15. Ik. 4,19+; 8,7+. // Asiria, Egipto 7,11+.

3 Auzitara jo du Jaunak
Judako herriaren aurka,
bere jokabideagatik Jakobi
12,3 Judako herri: Jatorrizko testuak Israel zekarren zalantzarik gabe, ez Juda. Beste zenbaitetan bezala, Oseasen profezia hegoaldeko erresuman, Judan alegia, nola berrirakurria izan den erakusten digu honek. // Jakob: Israelen sinbolotzat ematen da Jakob; ikus izen-aldaketa Has 32,29 tx.ean. Hebreeraz, iruzur egin-aren (4. tx.) eta Jakob-en artean hitz-jokoa dago (ik. Has 25,26). 12,4-5 tx.ek Has 27 eta Has 32 Kap.etan kontaturiko gertakariak aipatzen dituzte. Jakob eta Israel, arbasoaren bi izenak erabiltzen dira, bata nahiz bestea, haren ondorengoak adierazteko.
kontuak eskatzeko,
bere egintzen ordaina emateko.
12,3 Jauna auzitan 2,4+.
4 Oraindik amaren sabelean zegoela,
anaiari iruzur egin zion Jakobek.
Gizondu zenean,
borroka egin zuen Jainkoarekin.
12,4 Jakobek anaiari iruzur Has 25,26; 27,35-36. // Jainkoarekin borroka Has 32,25-30.
5 Aingeru batekin borroka egin
eta garaitu,
negar egin
eta onespena lortu zuen.
Betelen aurkitu
eta bertan
mintzatu zitzaion
12,5 Betel: Patriarken garaiko santutegia (ik. Has 28,10-19); han mintzatu zitzaion Jainkoa Jakobi (ik. Has 35,15). // mintzatu zitzaion: Grekozko eta sirierazko itzulpenen arabera; hebreerazkoak mintzatu zitzaigun dio, oraingo herria antzinakoarekin identifikatuz.
Jainkoa:
12,5 Jakob Betelen Has 28,11-19; 35,15.
6 «Jauna, Jainko ahalguztiduna,
Jauna du izena».
7 Beraz, Israel, itzul zaitez
zeure Jainkoarengana,
jokatu maitasunez eta zuzenbidez,
izan uste on etengabe
Jainkoarengan.
12,7 itzuli Jainkoarengana 2,9+. // maitasuna eta zuzenbidea 4,1+; 10,4.12-13.
8 Honela dio Jaunak:
«Kanaandar honek
12,8 Kanaandar honek: H.h., Kanaanek. Israel Kanaanekin parekatzen da; Jainkoak madarikaturiko herria da Kanaan (ik. Has 9,25), eta merkatari hitzaren sinonimo.
, ordea,
pisu faltsua darabil,
engainua du maite.
9 Efraimek honela dio:
“Bai, aberastu egin naiz,
ondasun handiak bildu ditut,
baina nire irabazietan ez du inork
bekatu edo hutsegiterik aurkituko”.
10 Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Oihal-etxoletan biziaraziko
zaitut berriro,
basamortuan elkar aurkitu
genuenean bezala.
12,10 ni zure Jainkoa 8,2; 13,4; Ir 20,2; Dt 5,6. // Oihal-etxoletan berriro Ik. 2,16. // basamortuan elkar aurkitu 2,16-17; Ir 33,7.
11 Profetei hitz egin nien,
ikuskariak ugari eman nizkien
eta, orain ere, profeten bitartez
egiten ditut neure oharpenak.
12,11 profetei hitza, ikuskariak Zen 12,2-8; Dt 18,15.18-22.
12 Galaadeko jendea gaizkilea bazen,
haiek hutsaren hurrengo dira.
Gilgal-en
zezenak eskaintzen zituzten;
baina haien aldareak ez dira
soroetako harri-piloa besterik».
12,12 Galaad 6,8+. // Gilgal 4,15+.
13 Mesopotamiara ihesi joan
eta bertan morroi egon zen Jakob,
emakume baten truke.
Emakume batengatik zituen
ardiak zaindu.
12,13 Jakob Mesopotamian Has 29,1-30.
14 Baina Jaunak profeta baten bidez
atera zuen Israel Egiptotik
eta profeta baten bidez
zuen zaindu.
12,14 Moises profeta Zen 12,6-8; Dt 18,15.18. // Egiptotik atera 2,17+.
15 Efraimek saminki
nahigabetu du Jainkoa:
Jaunak lepora botako dio
isuri duen odola,
eta berari itzuliko bere irainak.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7