Bibli Elkartea

Itun Zaharra
Hasiera
Irteera
Lebitarrena
Zenbakiak
Deuteronomioa
Josue
Epaileak
1 Samuel
2 Samuel
1 Erregeak
2 Erregeak
Isaias
Jeremias
Ezekiel
Oseas
Joel
Amos
Abdias
Jonas
Mikeas
Nahum
Habakuk
Sofonias
Ageo
Zakarias
Malakias
Salmoak
Job
Esaera Zaharrak
Rut
Kantarik Ederrena
Kohelet
Negar Kantak
Ester
Daniel
Esdras
Nehemias
1 Kronikak
2 Kronikak
Liburu Deuterokanonikoak
Ester Grekoa
Judit
Tobit
1 Makabearrak
2 Makabearrak
Jakinduria
Ben Sirak
Baruk
Jeremiasen Gutuna
Daniel Grekoa
Itun Berria
Mateo
Markos
Lukas
Joan
Eginak
Erromatarrei
1 Korintoarrei
2 Korintoarrei
Galaziarrei
Efesoarrei
Filipoarrei
Kolosarrei
1 Tesalonikarrei
2 Tesalonikarrei
1 Timoteori
2 Timoteori
Titori
Filemoni
Hebrearrei
Santiago
1 Pedro
2 Pedro
1 Joan
2 Joan
3 Joan
Judas
Apokalipsia


BIBLIJA.net   - Biblia interneten
Bilatu erreferentzia     Bilatu hitza
Pasartea:   

Menu trinkotua
 EAB Hautatu bertsio guztien artean   Bertsioaz Laguntza
Hizkuntza

Oseas 13

Oseas :Sarrera 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14

«Ez dut gupidarik bihotzean»
13
1 Efraim mintzo zenean,
ikara sortzen zuen Israelen.
Baina, Baal zerbitzatuz,
errudun bihurtu
eta galdu egin zen.
2 Oraindik ere bekatu eginez
jarraitzen dute:
beren zilarrez, jainko-irudiak
moldatzen dituzte
beren asmamenaren arabera,
artisau-lan hutsa guztia.
Baina sakrifizioak eskaini behar
omen zaizkie.
Gizakiak zekorrei musuka
13,2 Baina sakrifizioak… musuka: Hebreerazkoa iluna da.
!
13,2 jainko-irudiak 8,4-5. // sakrifizioak eskaini 1 Erg 12,32; 19,18.
3 Horregatik, goiz-lainoaren
antzeko izango dira,
berehala kentzen duen
goiz-ihintzaren antzeko;
haizeak larrainetik urruti daraman
lasto-izpiaren eta tximiniatik doan
kearen antzeko.
13,3 goiz-lainoa, ihintza 6,4+. // haizeak eraman 4,19+.

4 Honela dio Jaunak:
«Baina ni, Jaun hau,
zure Jainkoa naiz
Egipton zeundenetik.
Ez duzu ni beste jainkorik
aitortu behar,
ez baita nitaz kanpo
beste salbatzailerik.
13,4 ni zure Jainkoa 12,10+. // beste salbatzailerik ez Dt 32,39; Is 43,11; 45,21. Ik. 13,9.
5 Nik zaindu zintudan basamortuan,
lur idorrean.
13,5-6 basamortuan zaindu, jaten eman 11,4+.
6 Janaritu nituen eta ase ziren.
Baina ase orduko,
harrotu egin ziren
eta ahaztu egin ninduten.
13,6 ahaztu 8,14+.
7 Beraz,
lehoi bihurtuko naiz haientzat,
lehoinabarra bezala
egongo natzaie zelatan.
13,7 Jauna lehoi 5,14+.
8 Umeak harrapatu dizkioten
hartz amak bezala egingo diet eraso,
bularra urratuko diet.
Lehoi amak bezala irentsiko ditut,
basapiztiek sarraskituko dituzte.
9 Zureak egin du, Israel;
ez duzu ni beste laguntzailerik.
10 Non duzu orain zeure erregea,
zeure hirietan salba zaitzan?
Non dira zure agintariak?
Hala eskatu zenidan:
“Emazkidazu erregea
eta buruzagiak”.
13,10 Emadazu erregea 1 Sm 8,5-6.22.
11 Haserreturik, erregea eman nizun
eta, sumindurik,
kendu egingo dizut orain.
13,11 erregea kendu 1,4; 10,15.
12 Efraimen bekatua gogoan daukat,
haren hutsegiteak ongi jasoak ditut.
13,12 bekatua gogoan 7,2+.
13 Haur zoro baten antzeko da Israel:
amari erdiminak iristean,
ez da aterabidean jartzen.
13,13 haur zoro Is 37,3.
14 Eta Hildakoen Egoitzatik
atera egingo ote ditut?
Heriotzatik askatu egingo ote ditut?
Herio, non dituk heure izurriak?
Herio-leize,
non dituk heure gaitzak?
Ez dut gupidarik bihotzean».
13,14 Herio, non… ? 1 Ko 15,55.
15 Efraim bere senideen artean
jori ageri bada ere,
hego-haizea
13,15 hego-haizea: Asiria, alegia.
bidaliko du Jaunak
basamortuan gora:
Efraimen urburua lehortuko du,
iturriak agortuko.
Altxorreko bitxi eder guztiak
eraman egingo dizkiote.
 




Bibli Elkarte Batuak ] [ Espainiako Bibli Elkartea ] [ Idatz ] [ EAB Elkartea ]

Programaren azken eguneratzea: 2020-4-7