14
1 Samariak 14,1 Samaria: Ik. 7,1 oh. hartuko du
bere erruaren zigorra,
Jainkoaren aurka altxatu baita:
bizilagunak ezpataz eroriko dira,
haurrak sarraskitu egingo dituzte,
haurdunei sabela irekiko. 14,1 zigorra 5,2+. // haurrak, haurdunak 10,14+; 2 Erg 8,12; 15,16; Am 1,13.
«Urrundua dut haiengandik haserrea»
2 Itzul zaitez, Israel,
zeure Jainko Jaunarengana,
bekatuan estropezu egin baituzu. 14,2 Itzuli 2,9+.
3 Itzul zaitezte Jaunarengana,
egiozue otoitz honela:
«Barkatu bekatu guztiak,
hartzazu onez
gure aitorpenaren oparia 14,3 gure aitorpenaren oparia: H.h., geure ezpainak eskaintzen dizkizugu zezen (gisa). .
4 Asiriak ez gaitzake salba.
Ez dugu ustea
guda-zaldietan jarriko
eta geure eskuz eginari
ez diogu “Geure Jainko” esango.
Zuk bakarrik diozu erruki
umezurtzari». 14,4 ez Asiriak salbatu 5,13+. // Ez ustea guda-zaldietan 1,7+. // ez eskuz eginari 8,4; Is 44,9-17; Jr 2,28; 10,3-5. // Geure Jainko esango 2,10; Ir 32,4.8; 1 Erg 12,28; Is 44,17; Jr 2,27. // umezurtzari erruki Ir 22,21-23; Sal 68,6; 146,9.
5 Jaunak dio:
«Desleialtasuna sendatuko diet,
bihotz zabalez maiteko ditut,
urrundua baitut
haiengandik haserrea.
6 Ihintza bezala
izango naiz Israelentzat;
lilia bezala loratuko da
eta Libanoko zuhaitzek bezalako
sustraiak botako ditu. 14,6-8 Israel berritua Is 27,6.
7 Kimuak botako ditu;
haren ederra olibondoarena
bezalakoa izango da,
haren usaina
Libanokoa bezain gozoa.
8 Haren itzalpean biziko dira berriro;
garia bezala biziberrituko dira,
mahastia bezala loratuko
eta Libanoko ardoa bezain
ospetsu izango.
9 Efraimek esango du:
“Zer axola niri sasijainkoak
jadanik?”
Nik, Jaunak, erantzuten diot
eta ardura dut berari buruz.
Zipresaren antzeko naiz ni,
beti berde:
niregandik datorkizu fruitua». 14,9 sasijainkoak 2,10+; 4,17. Ik. 2 Ko 6,16. // Jaunak erantzun 2,23+.
Irakurleari azken oharra
10 Jakintsuak uler beza hau guztia,
burutsuak jaso beza esanahia.
Bai, zuzenak dira Jaunaren bideak,
zintzoak haietan ibiliko dira;
bihurriek, berriz,
beraietan estropezu egingo.
|